Aurrerakoitasun

ideologia filosofiko eta politiko zabala

Aurrerakoitasuna aurrerapenaren ontasunaren ideian oinarritutako .filosofia politiko bat da. Zientzian, teknologian, garapen ekonomikoan eta gizarte egituraketan egindako aurrerapenek giza egoeraren hobekuntza eragiten dutela sinesten dute aurrerakoiek.

Eugène Delacroix-en koadro hau (1830), "Askatasuna herria gidatzen", argitalpen aurrerakoienen topiko bihurtu zen garai batean. (Ikus, esate baterako, Germinal (aldizkaria))

Aurrerakoitasuna Argien Garaian Europan hasi zen nabarmentzen, europarrak erakusten ari omen baitziren gizarteek zibilizazioan aurrera egin dezaketela gizartearen oinarri gisa ezagutza enpirikoa erabilita[1]. Argien Garaiko pertsona nabarmenek uste zuten aurrerapena modu unibertsalean aplika zitekeela edozein gizartetan eta ideia hori Europatik mundu osora hedatuko zela.

Erreferentziak

aldatu
  1. Harold Mah. Enlightenment Phantasies: Cultural Identity in France and Germany, 1750-1914. Cornell University. (2003). p157.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.