Nosaltres Sols! (euskaraz Gu Bakarrik!) Kataluniako talde abertzale erradikala, Espainiako lehen talde zehazki politiko-armatutzat jo izan dena. 1916an sortu zen, Unió Catalana-ko lokalaz baliatuz. Erakundearen helburu bakarra Kataluniako etsaitzat zeuzkanak borrokatzea izan zen.

Erakundea Organització Militar Nosaltres Sols! (OMNS) bilakatu zen Núriako Estatutua (1932) onartzean, ez baitzuten uste nahikoa zenik. Espainiako Gerra Zibila amaituta, Nosaltres Sols!-eko hainbat militantek -haietako gehienak gazteak- Front Nacional de Catalunya sortzeko lagundu zuten.

Kanpo estekak aldatu