Su artifizialak

piroteknia-ikuskizuna

Su artifizialak suzirien konposizio erritmikoa eta oso koloretsua dira, kanoiekin jaurtitzen dituztenak. Jaietan kaleetan jaurtitzen dituzte, normalean gauez. Gailu piroteknikoek era askotako osagaiak dituzte: oxidatzaileak (potasio nitratoa, potasio kloratoa, bario nitratoa, amonio perkloratoa...), erregaiak (aluminioa, magnesioa, antimonio sulfatoa, sufrea, titanioa...), lotzaileak (destrina eta beste polimero batzuk), leherkariei koloreak ematen dizkieten gaiak; estrontzioa duten gaiek kolore gorria ematen dute; barioa dutenek, berdea; kobrea dutenek, urdina; magnesioa, aluminioa eta titanioa dutenek, zuria; kriolita eta sodio oxalatoa dutenek, horia; etab.

Su artifizialak Sydneyko Operan.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.