Ulsterko Boluntarioen Indarra

UVFren aldeko murala

Ulsterko Boluntarioen Indarra (Ulster Volunteer Force - UVF) Ipar Irlandako talde armatu loialista bat da. 1966an sortu zen 1912an sortutako UVFren izena hartuz.

2007ko maiatzaren 3an borroka armatua uzten zuela adierazi zuen agiri baten bidez[1].

Gertuko erakundeakAldatu

Ulstergo Boluntarioen Indarrak ondorengo erakundeekin harreman estua du:

  • Esku Gorriaren Komandoak (Red Hand Commandos - RHC) 1972an sortutako talde armatua. UVFri oso lotua dago, eta ekintzak erreibindikatzeko UVFren estalkitzat jo izan da.
  • Hiritar Gazte Boluntarioak (Young Citizen Volunteers - YCV) UVFren gazte alorra da. Hasieran, aisialdi eremuko gazte talde bat zen, baina denborarekin UVFren gazte atala bilakatu zen.
  • Alderdi Unionista Aurrerakoia (Progressive Unionist Party - PUP) alderdi politiko unionista ezkertiarra da. UVFren adar politikotzat hartzen da. Alderdiaren burua Dawn Purvis da.
  • Ekintza Indar Protestantea (Protestant Action Force) eta Ekintza Talde Protestantea (Protestant Action Group) 1970 eta 1980ko hamarkadetan UVFk katolikoen hilketak bere gain hartzeko erabilitako bi izen dira.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu