Bolboraren konspirazioa
1605eko Bolboraren konspirazioa (ingelesez: Gunpowder Plot) edo Jesuiten saldukeria (ingelesez: Jesuit Treason) Robert Catesbyk zuzendutako ingeles katoliko talde batek egindako Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoaren hilketa-ahalegina izan zen.
Bolboraren konspirazioa | |
---|---|
Data | 1605eko azaroaren 5a |
Lekua | Londres |
Koordenatuak | 52°31′N 2°10′W / 52.51°N 2.17°W |
Emaitza | Huts egin, konspiratzaileen exekuzioa |
Gudulariak | |
Plana irekiera zeremonian, 1605eko azaroaren 5ean, Lorden Ganbera eztanda egitean zetzan. Horrek Midlands eskualdean herri matxinada eragingo zukeen, Jakueren bederatzi urteko alaba, Elisabet Estuardo, tronuan jarriko zuena. Erlijio-tolerantzia gehiago lortzeko ahaleginak porrot egin ondoren, Catesbyk ingeles katolikoen desengainua bideratu zuen. Horretarako John Wright, Thomas Wintour, Thomas Percy, Guy Fawkes, Robert Keyes, Thomas Bates, Robert Wintour, Christopher Wright, John Grant, Ambrose Rookwood, Sir Everard Digby eta Francis Tresham bildu zituen. Fawkesek, espainiarren alde 10 urtez Herbehereetako matxinadan izandako soldadua, lehergaien ardura izan zuen.
Agintariak jakinaren gainean jarri ziren 1605eko urriaren 26an William Parker Monteagleko baroiak izenpetu gabeko gutuna jaso zuelako.[1] Azaroaren 4ko gauerdian Lorden Ganbera miatu zutenean, Fawkes harrapatu zuten 36 barril bolbora—Lorden Ganbera txikitzeko haina— zituela. Atxilotzearen berri jazo zutenean, konspiratzaile gehienek Londrestik ihes egin zuten. Talde batek bere bila zihoan Worcesterreko sheriffa aurre egin zuen Holbeche Housen. Borrokan Catesby hil zen. 1606ko urtarrilaren 27an zortzi konspiratzaile, tartean Fawkes, epaitu zituzten eta urkatua, herrestatua eta zatikatua izeneko zigorra jasan zuten.
Henry Garnet aitak, Ingalaterrako jesuiten buru, hilketa-ahaleginaren xehetasun batzuk jakin zituen. Saldukeriaz salatua eta heriotzara zigortua izan zen arren, zalantzan dago bere parte-hartzea. Aitortzaren bidez ezagutu zuenez, ezin izan zuen abisatu. Konspirazioak katolikoen aurkako legeak eragin zituen baina Jakue erregeak ez zituen bere laguntzaile katolikoen karguak kendu. Urte askoz, Ingalaterran Bolboraren konspirazioaren zapuzketa ospatu zuten baina orduko kanpai jotze eta sermoiak egungo Guy Fawkes Gau bilakatu zen.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Northcote Parkinson, C.. (1976). Gunpowder Treason and Plot. Weidenfeld and Nicolson ISBN 978-0-297-77224-8..
- ↑ Cressy, David. (1989). Bonfires and bells: national memory and the Protestant calendar in Elizabethan and Stuart England. Weidenfeld & Nicolson ISBN 0-297-79343-8..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Ingalaterrako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |