Bandera Negra (talde armatua)

Bandera Negra edota Santa Germandat Catalana, euskaraz: «Bandera Beltza» edota «Kataluniar Anaitasun Santua», Kataluniako Estat Català alderdi politiko independentistaren sekretupeko talde armatu bat izan zen. 1925eko maiatzaren 13an, Bartzelonan sortua izan zen. Izena 1713-1714ko Bartzelonako Setioan kataluniarrek erabilitako Bandera Beltzaren omenez zeraman.

Buruzagitza eta kide arrunten artean dozenaren bat kidez osatua zegoen, buzuzagi nabarmenenak Marcel·lí Perelló i Domingo, eta Jaume Compte i Canelles ziren (azkena baita CADCIko kide ere). Bestelako kide nabarmenak: Miquel Badia i Capell, Daniel Cardona i Civit (kanpo buruzagia), Ramon Xammar, Emili Granier Barrera, Jaume Julià, Joan Bertran i Deu eta Jaume Balius i Mir.

1925an Garrafeko konplota zeritzonan Alfontso XIII.a Espainiakoa hiltzen saiatzeagatik ezagunak egin ziren.

Kanpo estekak aldatu