Bostongo Tearen Matxinada

Bostongo Tearen Matxinada edo Tearen Matxinada (ingelesez: Boston Tea Party) 1773ko abenduaren 16an Massachusetts estatuko Boston hiriko portuan jazo zen matxinada bat da, bertan te kargamendu oso bat itsasora bota zelarik. Amerikar kolonoek Britainia Handiaren aurka burututako protesta ekintza bat izan zen eta Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerraren aurrekaritzat jo ohi da.

Bostongo Tearen Matxinada
Irudia
Map
Motaprotesta
spacetime event (en) Itzuli
Data1773ko abenduaren 16a
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
KausaTea Act (en) Itzuli
Honen ondorioaAmerikako Iraultza

Jatorria 1773an Britainia Handiak onartutako Tearen Agirian du, honen bidez metropolia hainbat produktuz hornitzeko inportazioa zergapetu, horien barnean tea, honek Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiari onura ematen zion, halere amerikar kolonoek Herbehereari tea erosiz boikota burutu ohi zuten.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Massachusettsko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.