Ireki menu nagusia

Boloniako sarraskia atentatu terrorista izan zen, 1980ko abuztuaren 2an, Boloniako (Italia) tren geltokian burutua. 85 lagunek bizia galdu zuten eta zaurituak berrehundik gora izan ziren.

Boloniako sarraskia
Stragedibologna-2.jpg
Gertakaria
Data 1980ko abuztuaren  2a
Kokapena Bologna Centrale railway station Itzuli (Bolonia)
Koordenatuak 44° 30′ 21″ N, 11° 20′ 33″ E / 44.50583333°N,11.3425°E / 44.50583333; 11.3425Koordenatuak: 44° 30′ 21″ N, 11° 20′ 33″ E / 44.50583333°N,11.3425°E / 44.50583333; 11.3425
Helburua Bologna Centrale railway station Itzuli
Parte hartzailea(k) Armed Revolutionary Nuclei Itzuli, Luigi Ciavardini Itzuli, Valerio Fioravanti Itzuli eta Francesca Mambro Itzuli
Kalteak
Hilak 85
Zaurituak 200

Lehen uneetan Francesco Cossigak zuzendutako Gobernuak eta poliziak istripua izan zela adierazi zuten arren, ondoren ardura Brigada Gorriei egotzi zieten. Hala ere, denborarekin atentatu hau talde faxista beltzek burutu zutela onartu zen. Hauek, Italiako Alderdi Komunista boterera irits zitekeela ikusirik, tentsioaren estrategia delakoa jarraitu zuten, desordena sortuz gizartean gobernu eskuindar autoritario baten beharra sortzeko helburuarekin.

Ekinbide judizial luzeen ondoren, 1995eko azaroaren 23an atentatuaren egileak bizi osorako zigortu zituzten: Valerio Fioravanti eta Francesca Mambro neofaxistak. Hauek bere burua beti errugabetzat jo zuten. Beste hainbat pertsona ere zigortu zituzten pista faltsuak emateagatik.

Hainbat taldek, atentatu honen atzean Italiako estatuko aparatuek eta NATOko egiturek osatutako Gladio egitura sekretua zegoela defendatzen dute [1].

Boloniako tren geltokian, hildakoen omenez, ondokoa jartzen du: "vittime del terrorismo fascista".

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu