Vedismoa Indiako jatorrizko erlijioa izan zen, garai vedikoan sortua. Bertatik sortu ziren Indiako ondorengo erlijioak, hinduismoa garatuko zuen brahmanismoa batez ere.[1] Adituek ezin izan dute bere jatorri arkeologikoa zehaztu baina indo-ariar herriek K.a. 1500tik aurrera garatu zuten.[2]

Erlijio honek Vedak zituen oinarrizko testuak. K.a. VI. mende inguruan desagertu zen, budismo eta jainismoaren eragina hartu zuenean.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Jamison, Stephanie W.. (2006). «The Indo-Aryan controversy: Evidence and inference in Indian history (Book review)» Journal of Indo-European Studies 34: 255–261..
  2. (Ingelesez) Sullivan, Bruce M.. (2001). The A to Z of Hinduism. Rowman & Littlefield, 9 or. ISBN 978-0-8108-4070-6..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.