Hinduismo

Indiako erlijio nagusia

Hinduismoa erlijio ohitura bat da, munduko zaharrenetarikoa da, India azpi-kontinentean sortu zena. Sinesleen artean, Sanātana Dharma (sanskritoz: सनातन धर्म) izena hartzen du, hau da, "Betiereko bidea" edo "Betiereko legea".

Fededunen kopuruaren arabera hirugarrena da, 1.000 milioi jarraitzaile baititu, kristautasuna (2.000 miloi inguru) eta islamaren atzetik (1.000 miloi baino gehiago). Fededun gehienak Indian bizi dira (900 miloi inguru), baina beste herrialdeetan ere badira hinduistak, hala nola, Bangladesh, Sri Lanka, Pakistan, Indonesia, Malaysia, Singapur, Maurizio, Fiji, Surinam, Guyana, Trinidad eta Tobago, Erresuma Batua eta Kanadan.

Beste erlijio nagusiekin alderatuz, hinduismoak ez du sortzaile bakar ezagunik, ezta hierarkia klerikalik ere. Mendeetan zehar idatzi zuten erlijiozko liburu ugaritik hartzen dituzte hinduistek beraien espiritualezko gida eta erlijiozko ohiturak, garrantzitsuenak antzinako Vedak izanik.


Sortzaile ezagunik ez izatez gain, hinduismorik ez eliza-erakunde zentralizaturik, ez erlijio-hierarkia bakar eta antolaturik, ez dogmarik, ez liburu sakraturik (Biblia eta Korana Kristautasunerako eta Islamerako duten antzera), ez teologia ofizialik, ez kultu adosturik, baizik eta bizitzeko estiloa, filosofia edo praktika. Definizio soziologiko batetik, hinduismoa eta hinduak dira indiar talde sozial baten barruan jaiotzen direnak, kasta bat, purutasunari eta ezkontzari buruzko arauen arabera jokatzen dutenak, eta derrigorrezko errituak jainkozinotasun hinduetako askori begira egiten dituztenak. Hinduismoa ez da erlijio proselitista, teknikoki inor ezin da hinduismora bihurtu, hinduista izateak esan nahi baitu onartutako kasta batean jaioa.

Definizioak

aldatu

Hinduismoak espiritualtasunari eta tradizioei buruzko ideia aniztasuna biltzen du, baina ez du eliz-ordenarik, ez du zalantzazko agintari erlijiosorik, ez gobernu-organorik, ez profeta(k) ez liburu santu loteslerik; Hinduek politeista, panteista, panenteista, pandeista, henoteista, monoteista, monista, agnostiko, ateo edo humanista izatea aukera dezakete[1][2]. Mahatma Gandhiren arabera, «litekeena da gizon batek Jainkoarengan ez sinestea, eta oraindik bere burua hindutzat jo dezake»[3]. Donigerren arabera, «fedearen eta bizimoduaren gai nagusi guztiei buruzko ideiak -begetarianoa, indarkeriarik gabekoa, birsortzearen sinesmena, baita kasta ere- eztabaidagai dira, ez dogma»[4].

Hinduismo terminoak biltzen dituen tradizio eta ideia sorta zabala dela eta, zaila da definizio integral batera iristea[5]. Erlijioak «ezina egiten du gure nahia definitzea eta sailkatzea»[6]. Hinduismoa erlijio, tradizio erlijioso, sinesmen erlijioso multzo bat eta bizimodu gisa definitu izan da[7][Oh 1]. Mendebaldeko ikuspegi lexikotik, hinduismoa beste sinismen bezala definitzen da: erlijioa. Indian, berriz, dharma terminoa hobesten da, mendebaldeko erlijio terminoa baino zabalagoa dena[8].

Indiaren eta bere kultura eta erlijioen azterketa eta hinduismoaren definizioa kolonialismoaren interesek eta mendebaldeko erlijio nozioek moldatu dute[9][10] 1990eko hamarkadaz geroztik, eragin horiek eta haren ondorioak eztabaidagai izan dira hinduismoaren jakintsuen artean[9][Oh 2], eta Mendebaldeko ikuspegiaren kritikek ere hartu dituzte Indiari buruz[11][Oh 3]

Tipologia

aldatu

Hinduismoa, izan ere, normalean ezagutzen den bezala korronte handi batzuetan bana daiteke. Sei darsana (filosofia) zatiketa historikotik, bi eskola, Vedanta eta Yoga, dira gaur egun nabarmenenak[12]. Jainko edo jainko nagusien arabera sailkatuta, hinduismoaren lau korronte moderno nagusi hauek dira: Shaivismoa (Shiva), Vaishnavismoa (Vishnu), Shaktismoa (Devi) eta Smartismoa (berdin gisa tratatutako bost jainko)[13][14][15][16] Hinduismoak jainkozko izaki ugari ere onartzen ditu, hindu askok jainkotasunak errealitate absolutu edo azken errealitate inpertsonal bakar baten edo Jainkoaren aspektu edo agerpentzat hartzen dituztelarik; beste hindu batzuek, berriz, jainko zehatz batek gorena adierazten duela eta hainbat jainko gorenaren agerpen baxuagoak direla diote[11] Beste ezaugarri aipagarri batzuk ātman (Ni) existentziaren sinesmena, norberaren ātmanaren berraragitzea eta karma eta dharmaren sinesmena dira (betebeharrak, eskubideak, legeak, jokabidea, bertuteak eta bizimodu zuzena), nahiz eta aldakuntzak egon, batzuek uste horiei jarraitzen ez dietelarik.

Jatorria

aldatu

Hinduismoa, ez du jainkoaren inspirazioak bultzatutako pertsonaia historiko konkretu batek sortu. Herri gurtzeak eta sinesmenak izan zituen sorburu eta horietako askok testu hinduetan dute jatorria, hau da, Vedetan. Kultura desberdin hauek elkartu eta eboluzioaren ondorioz Hinduismoa sortu zen.

K. a. 3000 eta 1500 bitartean, Ganges ibaiaren ertzean bizi ziren herriek emankortasunaren zenbait sinbolo gurtzen zituzten: jainkosa ama, zezena eta zuhaitz sakratuak. Ondoren, iparraldetik heldu ziren herriek sinesmen horiek zabaldu, kontrolatu eta azaldu ezin zitezkeen indar naturalak ere barneratu zituzten. Orduz geroztik, sua, euria, ilargia eta eguzkia jainkotu zituzten besteak beste.

Erlijio honen jarraitzaileek inguruan duten guztia gurtzen dute: ibaiak, zuhaitzak, mendiak, animaliak... beraz, jainkoen irudi asko sortzen dituzte. Hauek arima unibertsalaren aurpegiak dira.

Erlijio desberdinez osatuta dagoenez, garatzen joan dela esan genezake. Gaur egun, ezagutzen dugun hinduismoa, sinesmen brahmatiko, dravidiko eta budistez osatu zen, K. a. III. mendean.

Hinduismoak, sinesmen asko ditu, baina ikus daiteken unibertsoaren atzean, non sortze zikloak eta suntsitze zikloak dauden, beste existentzia bat dagoela (betikoa eta aldaezina) sinesten dute batez ere.

Erlijioaren ideiak eta oinarriak "Veda" liburuetan biltzen dira. Hauek Katolikoen Biblia deritzogunaren funtzio bera betetzen dutelarik.

Vedak, Hinduismoaren sortzaileak, lau liburu dira:

  • Rig Veda zaharrena da, hizkuntza zaharrean dago idatzita eta K. a. 700. Urtean idatzi zen.
  • Yahur Veda sakrifizioen liburua da
  • Samo Veda himnoak daude bertan
  • Aharva Veda erritualen liburua da

Liburu hauek K. a. 1400 ingurukoak dira. Berauetan, jainkoek beraien hautatuei kontaturiko sekretuak gordetzen dira. Hauek, himnoz eta kantuz osatzen dira.

Liburu hauetaz gain, geroago beste bi idazlan erantsi ziren: Mahabarata eta Ramayana.

  • Mahabarata: hinduismoaren oinarrizko testu bat da. 200.000 bertsoz osatuta dago eta azken olerkian, Krishna jainkoak bidezko jokaera zein den irakasten du.
  • Ramayana: 40.000 bertsoz osatuta dago, eta Rama da testuko heroia.

Jainkoak

aldatu
 
Ganesh edo Ganesha jainkoa.

Hinduismoaren ezaugarrietako bat bere jainkoen ugaritasuna da. 33.000 jainko dituela esaten da, guztiak jainkosa eta jainko batez osatuta daude, hau da, binaka azaltzen dira, zeren eta hinduismoaren arabera, jainkotasuna guztiz ona izateko, alde femeninoa eta alderdi maskulinoa izan beharra dago.

Hauexek dira jainkoetako batzuk:

  • Adity: azpijainkoak.
  • Agni: suaren erdi jainkoa.
  • Absarak: gortekoak eta zeruko dantzariak.
  • Aruna: eguzkiaren jarraitzailea, egunsentiaren sortzailea.
  • Asurak: azpideabruak.
  • Aswini-kumaras: bi anaia biki jainkoen medikuak.
  • Balaram: Krishnaren anaia.
  • Brahma: unibertso materialaren sortzailea.
  • Buda: Atea jainkoaren berraragiztatzea.
  • Chandra: ilargiaren jainkoa. Soma bezala ezagutzen da.
  • Dhanu- Antari: jainkoen medikuen berraragiztatzea (munduko lehen medikuak).
  • Durga: Kali edo Maya jainkoen berraragiztatzea (Devi edo Sakti izenez ere ezagutzen da).
  • Dyau-Pita: jainkoen “aita”.
  • Ganharvas: zeruaren abeslariak.
  • Ganesh: elefante burua duen erdi jainkoa, Shivaren semea.
  • Ganga: Ganges ibaiaren arduraduna (femeninoa)
  • Hayagriva: Vishnuren berraragiztatzea, baina zaldi buruarekin.
  • Indra: eguzkiaren eta gauaren jainkoa. Gerraren adierazlea ere bada.
  • Kali: jainko beltza, odol egarria duena.
  • Kalki: hemendik 427.000 urterako berraragiztatzeko programatua.
  • Krishna: Vishnuren zortzigarren berraragiztatzea. Errege izan zen.
  • Kurma: Vishuniren dortoka berraragiztatzea.
  • Lakshmi: Edertasunaren, osasunaren eta aberastasunaren jainkosa da.
  • Mitra: hesteen jainkoa.
  • Narasimha edo Nrisimha: Vishnuren erdi gizon erdi lehoiaren berraragiztatzea.
  • Parashuram: Vishnuren berraragiztatze mendekatzailea, aizkoraz armatua.
  • Parjanya: euriaren jainkoa (batzuetan Idra bezala ezagutua.
  • Prithivi mata: Lur planeta (matak "ama" esan nahi du.
  • Rama: oso errege zaharra eta Indian oso maitatua.
  • Rudra: Shivaren beste izen bat.
  • Sarasvati: jakituriaren, artearen eta egiaren jainkosa.
  • Shiva: suntsitzailearen jainkoa (Bahma eta Vishnurekin hirutasuna sortu zuen).
  • Soma: Ilargirean jainkoa eta landare haluzinogenoena.
  • Surya: Eguzkiaren jainkoa.
  • Usha: Shivaren emaztea (Kaliren alderdi bat duena).
  • Vamana: Vishnuren berraragiztatze txikia (Hiranyakasipu deabruari iruzur egiteko).
  • Vasus: Azpi jainkoak.
  • Vayu: Haizearen jainkoa.
  • Vishnu: Indiako jainko nagusia (hirutasuna sortzen du Brahma eta Shivarekin).
  • Visva-Deva: Unibertsoaren jainkoa.
  • Yamarash: Heriotzaren jainkoa.
  • Yaganat: Krishnaren egitura zurezko Totem moduan.

Jainko garrantzitsuenak

aldatu
  • Brahma munduaren sortzailea izan zena da. Gure Jainko Aita bezalakoa da eta beste izaki guztiak bere espresioak dira. honengatik unibertsoaren hasiera kontsideratzen dute. Hinduismoan jainko sortzailea eta hiru formen jainkoa da, Brahma, Vishnu eta Shivaren hirukotea. Mito baten arabera, hiru jainkoak Ammavaruk jarritako arrautza kosmiko batetik sortu ziren. Beste mito baten arabera Brahma, Ozeano itsasoan flotatzen ari zen “Loto” lore batetik jaio zen. Brahmak tarteka bakarrik hartzen du parte jainkoen gauzetan eta gutxiago gizakienetan. Lau bururekin, lau besorekin eta azal gorriarekin irudikatzen da. Aho bakoitzak lau vedetako bat errezitatzen du. Eskuetan, bizitza sortzeko erabili zuen ur- ontzia, Unibertsoko denbora sortzeko erabili zuen boladun arrosarioa, Veda testuak orri batean eta lotoko lore bat dauzka. Zisne baten gainean dabil eta Unibertsoan zehar ibiltzen da.
  • Vishnu espazioaren jainkoa da. Berak, gaizkiaren destinua kontrolatzen du eta bera da, unibertsoaren zaintzaile. Hiruko nagusiaren jainkoetako bat da. Hau, giza formarekin, azal urdinarekin eta lau besorekin irudikatzen da. Eskuetan Loto-ko lorea, karakola bat, Txakra bat( Hau deabruen burua mozteko erabilia) eta urrezko mazoa bat( deabruaren burua birrintzeko) duelarik. Normalean, eserita ikus daiteke loto lorean atseden hartzen eta Laksmi bere belaunetako baten gainean eserita duelarik.
  • Shiva eguraldiaren jainkoa da. Horretaz gain, kaltea eta ona egiten duen jainkoa ere bada. Hau ere, hirukotean agertzen da Brahma eta Vishnurekin batera. Errepresentazio batzuetan, buru bat, hiru edo bost izaten ditu, baita hiru begi ere. Horietako bat bere kopetaren erdigunean kokatzen da. Bere hirugarren begi ospetsuak, eguraldiaren hiru egoerak islatzeko ahalmena du: Lehenaldia, orainaldia eta geroaldia. 2-10 beso,ile gorrizka, lepo luzea eta urdinxka. Bere azala urdin grisaxka kolorekoa da.Bere kopetako ilargiak, denboraren zatiketa irudikatzen du hilabetetan. Bere lepo inguruan duen sugeak urtearen zatiketa irudikatzen du eta burezurrezko lepokoak gizartearen desagerpena eta belaunaldiak adierazten du.Besoetan zenbait suge ditu inguratuta. Bere ilea gorantz kiribildua du.
  • Kali jainkoak heriotza adierazten du, eta gerraren ama nagusia da. Orokorrean jainko bortitza bezala ikusten da eta historia konplexua duen jainkosa. Oraindik ere bere fama suntsitzaileak jarraitzen du baina sinesmen tantrikoek bere funtzioa zabaldu egiten dute, benetako errealitatea eta izatearen jatorri bezala kokatuz. Azkeneko aldaketek ama jainkosa bezala hartzen dute. Kalkuta hiriko patroia da eta Shivaren ezkontidetako bat jotzen da. Bere izenak iluntasuna eta emakume beltza esan nahi du.
  • Krishna Antzinako Indiako heroi bat izan zen, Vasudeva eta Devakiren zazpigarren semea zen. Vishnuren berraragiztatze bat da. Bere osaba Kanbsa-ri zera esan zioten; “Bere ilobetako batek hilko zuela” , beraz Krishnaren beste sei anaiak hil zituen, baina ez zuen Krishna hiltzea lortu eta muturka hil zuen. Krishnaren sudurra eta belarriak zulatuak izan ziren hau, heriotzatik babesteko eta urrezko belarritakoa jarri zioten.

Gurtza

aldatu

Hinduisten ustez jainko bat estatua batean sar daiteke , bere gurtza baimentzeko (bainuak, janari eskaintzak, ...) Gauza batzuk denek errespetatzen dituzte, adibidez apaizak eta behiak gurtzea, behi okela ez jatea eta maila bereko pertsona batekin bakarrik ezkontzea. Hauetaz kanpo ez dago beste “lege”-rik otoitzak eta errituak noiz egin behar diren esaten duenik eta ez dago hierarkia eklesiastiko bat.

Ohiturak

aldatu
  • Egunero hiru aldiz otoitz egiten dute, horretaz gain. espiritualistak direnez egunak ematen dituzte meditatzen.
  • Tenplutan egunero apaizek eskaintza errituak egiten dituzte (ura, sua, argia eta intsektuak). Hala ere, askotan batzuek beraien etxeetan edukitzen dute tenplua.
  • Animaliak gizaki sakratutzat hartzen dituzte, gehienbat behiak. Horrexegatik, hindu gehienak barazkijaleak dira.
  • Emakumeak haurdun daudenean zeremonia erlijiosoak egiten dituzte eta bedeinkatu egiten dute umea mutila izan dadin.
  • Umea jaiotzean eta janari solidoa jaten hasten denean ere errituak egiten dira, baita lehenengo ile mozketan, lehenengo hilekoan eta ezkontzetan ere.

Erromesaldiak eta festak

aldatu
 
Diwali, argien jaialdia, hinduismoaren jaialdi nagusia da.

Urte hindu guztia festen eta erromesaldien inguruan antolatzen da. festarik ospetsuenetarikoa Divalirena da. festa honetan Rama bere erreinura itzuli dela ospatzen dute. Argiaren festa esaten zaio eta etxeak olio lanparaz apaintzen dituzte. Hau Urteberri egunean ospatzen dute. Badira beste zenbait festa ere, Indiaren hegoaldean adibidez Shivaren ezteiak ospatzen dituzte.

Ezkontza

aldatu

Veda liburuetan azaltzen den bezala egiten dituzte zeremoniak, apaiza batek aurrera eramanda. Ezkontza berez erritu oso luze bat da (egun oso bat iraun dezake), baina moldatua izan da eta orain, ordu eta erdi irauten du. Erritua, sinboloz beteta dago bikoteari ezkontza bizitzarako esperientzia eta lezioak emateko. Mantrak ere kantatzen dira ezkontzaren bedeinkazioa inbokatzeko. Ezkontza hindua oso aberats eta konplexua da baina ez da zertan tenplu batean egin behar. Andregaia gorriz janzten da, urre koloredun bordatuekin eta bitxiekin apaindua. Berak itxoiten dio senargaiari eta hau iristean lore koroak trukatzen dituzte. Bedeinkazio batzuk esan eta kuttunak trukatzen dituzte esku muturrean lotzen dituztenak. Berauen familien leinuari buruz hitz egiten da eta ondoren andregaiaren aitak alaba eskaintzen du. Senargaiak neskaren lepoan koilare bat jarriz ematen du baiezkoa, honek zoriontasuna eta fideltasuna adierazten du. Kantak, mantrak eta eskaintzak egiten dira su erritualaren aurrean. Ondoren, lazo batekin lotuta, zazpi bira ematen dituzte suaren inguruan. Oztopoak bien artean gaindituko dituztelaren zina da hau.

Gero senargaiak andregaiaren ilea hauts gorri batez koloreztatzen du emakume ezkondua dela adierazteko. Apaizak bedeinkapena eman ondoren, bikoteari arroza botatzen diote. Garai bateko ezkontza hitzartua zen, gaur egun ordea, ezkontza aurreko erlazioak, maitasunezkoak, homosexualena eta bisexualena onartuta dago. Dotrina hinduistan ezkontzatik kanpoko sexua debekatuta dago Moksha-ra iritsi nahi bada. Kasta berdinekoekin ezkontzen dira eta haien mahia umea mutila izatea da. Hauek beste kultura bateko pertsonekin ezkondu daitezke.

Ganges ibaia

aldatu

Ganges ibaia jainkosa baten itxurarekin irudikatuta dago hau da, Maa Ganga (Ganga ama) Ibaian sartzen diren bakoitzean bekatu bat garbitzen dutela pentsatzen dute beraz, egindako bekatuak ibaiko urez garbitzen dituzte eta bertan botatzen dituzte hildakoen errautsak, berraragiztatze zikloa saihesteko.

Hinduistak askotan joaten dira erromesaldian Ganges ibaira bainatzeko eta meditatzeko.

Otoitza

aldatu
 
Om,
hinduismoaren erlijiozko ikurrik garrantzitsuena eta Espiritu Kosmikoaren irudikapena.

Om (ॐ) hinduismoaren erlijiozko ikurrik garrantzitsuena eta “Espiritu Kosmikoaren” irudikapena da. Hinduistentzat OM hitza sakratua da. Mantretan eta otoitz guztietan erabiltzen bai dute aurrizki eta atzizki bezala.

Mezu sinboliko sakona da: unibertsoaren jainkoaren jatorrizko dardaratzat hartzen dute, existentzia osoa irudikatzen duena, natura osoa “Azkeneko Egia” batean inguratuz.

Heriotza

aldatu

Hildakoa lorez, lurrinez eta egurrez estaltzen dute eta ondoren sua ematen die. Errituak hamar egun ere iraun ditzake, hau, hildakoaren aberastasunaren araberakoa da. Heriotzaren ondoren beste bizitza bat dagoela pentsatzen dute eta beraien ustez, pertsonak bizitzan zehar izango duten zoriontasuna eta zorigaitza aurreko bizitzetan izandako jokaera egokiaren edo okerraren ondorioa da.

Beraz, gure oraingo bizitzan egiten ditugun gauzak ondorengo bizitzaren nolakotasuna baldintzatzen dute. Gure bizitzan egindako merituen arabera animalia edo gizaki bezala jaioko gara hurrengo bizitzan. Hil ondoren berriz jaioko garela diote, perfekzio gorena lortzen dugun arte. Hinduismoak pertsonek perfekzio hori lor dezaten, yoga izeneko jarduerak sortu zituen eta hauek gorputza eta espiritua lantzeko aukera ematen dute.

Yoga motak:

  • Bakti yoga: Pertsona batek jainko baten maitasuna lortzeari eskaintzen dio denbora.
  • Karmaren yoga: Pertsona batek bere karma negatiboa konpentsatzeko ekintza onak egiten ditu.
  • Jnanaren yoga: Honen jarraitzaileek zentzumenaren boterea erabiltzen dute Hindu idatzien egia aurkitzeko.
  • Rajaren yoga: ekintzak, jakinduria eta eskaintza konbinatzen ditu.

Gizartea

aldatu
 
Brahma mutikoa otoitzean.

Hinduismoak, gizartea talde desberdinetan banatzen du:

  • Brahmanak: Botere erlijioso gehien duten hinduak dira, pribilegio eta betebehar handiak dituztenak.
  • Noble eta gerlariak: gerlari, noblez, aberatsez... osatua.
  • Dendariak eta merkatariak: Noblez eta borondatedunez osatuak.
  • Sudrak: Talde hau zabalena da, guztira 3.000 pertsonez osatuta dagoena, hauek lan gogorrenak egiten dituzte.
  • Pariak: Beste taldetatik kanpo daudenak (baztertuak)

Sexualitatea

aldatu
 
Erliebe erotikoak Indiako tenplu hinduista batean.

Tenpluetan sexualitatea modu irekian erakusten da eta baita imajinazio sexuala ere.Baina, sexuaren autokontrola oinarrizkoa dela pentsatzen dute ongizaterako eta karmaren eginkizunerako. Lege hinduek, hinduista tradizionalak, heterosexualez kanpo dauden harreman sexualak debekatzen ditu. Gaur egun hori pribatua kontsideratzen da, ondorioz,hinduista gehienek ez dute libreki adierazten sentitzen dutena atxikipen publikoa gaizki ikusia baitago.

Vatsayanaren Kama Sutra, sexu-jarreren gidaliburutzat hartzen da, baina, ohitura sexualei buruzko beste ikuspegi bat, sexu morala eta idatzi zen garaiko arau sozialak eskaintzen ditu.

Hinduismoa eta India

aldatu

21. mendean, munduko herrialde populatuena bilakatu delarik India 2023. urtean, bertako erlijio nagusi izatea faktore sozial inportantea da. Mendeetan, Indiako subkontinentea izan da hinduismoaren gune nagusia, baina erlijioen arteko oreka bat ere egon zen, fase nagusiki musulman bati (Mogol inperioa) Raj britainiarrak jarraitu ziolarik, nolabaiteko hinduismoaren indartze bat ekarri zuen fasea.

Indar antikolonialistak 20. mendean antolatzen hasi zirenean, Indiako Kongresu Nazioanala, Nehru eta Gandhiren mugimendua, erlijioz gaindiko taldea zen, India batu multikonfesionala aldarrikatzen zuena, baina Baina Kongresu Nazionaletik bereiz 1930eko hamarkadan Liga Musulmana sortu zen, musulmanek ordezkaritza politiko aski ez zutelakoan. 1930eko abenduaren 29an, Allama Iqbalek Indiako musulmanentzako estatu autonomiaduna aldarrikatu zuen. Muhammad Ali Jinnahek Bi Nazioen Teoria plazaratuta, Liga Musulmanak 1940an Lahoreko Ebazpena hartu zuen. Horren bidez, Pakistan estatu izen-berri asmatuarekin herrialde bereizia sortzeko asmoa sortu zen, eta hala zatitu ziren domeinu britainiarrak 1947ko abuztuaren 14an Palkistan musulmana sortuz Indiako ekialdean eta mendebaldean zeuden bi zatietan. Horrek istiluak ekarri zituen eskualde guztietan, eta milioika musulman Pakistanera mugitu ziren, milioika hindu eta sikhak Indiara migratu ziren bezala.

Indiako Konstituzioak nazioa estatu-erlijiorik gabeko estatu laiko gisa izendatu badu ere, behin baino gehiagotan argudiatu izan da Indiako estatuak hinduismoa Konstituzioan, legeetan eta kulturetan babestutako erlijio gisa lehenesten duela. Indiako konstituzioaren jatorrizko kopiak Rama, Sita eta Lakshmanaren ilustrazioa du III. zatian.

Eskuin hegaleko erakunde hindu gehienek, hala nola RSS, Shiv Sena (izen honek Shivaren Armada esan nahi du), Bajrang Dal, Vishwa Hindu Parishad, India "nazio hindu" izendatzea eskatu ohi dute, eta izatez, aldalketak Konstiuzioan espreski sartu nahi izan ez dituen arren, BJP alderdi hinduista da Indiako indar politiko nagusia 21. mendean.

Oharrak

aldatu
  1. Hinduismoa erlijio, erlijio-sinesmen eta praktika multzo, erlijio tradizio edo bizimodu gisa definitzen da. (Sharma 2003, pp. 12–13) etb. Gaiari buruzko eztabaidarako, ikus: Establishing the boundaries" in Flood 2003, pp. 1–17
  2. Sweetman mentions: {{Sfn|Halbfass|1988}}, India and Europe {{Sfn|Sontheimer|1989}}, Hinduism Reconsidered [[Ronald Inden]] Imagining India Carol Breckenridge and Peter van der Veer, Orientalism and the Postcolonial Predicament Vasudha Dalmia and Heinrich von Stietencron, Representing Hinduism S.N. Balagangadhara, The Heathen in his Blindness... Thomas Trautmann, Aryans and British India {{Sfn|King|1999}}, Orientalism and religion
  3. See Rajiv Malhotra and Being Different for a critic who gained widespread attention outside the academia, Invading the Sacred, and Hindu studies.

Erreferentzia

aldatu
  1. Lipner 2009, p. 8 Quote: "[...] ez da erlijiosoa izan behar hinduek hindu gisa onartua izateko deskribatutako zentzu minimoan, edo bere burua hindu gisa guztiz baliozko deskribatu behar da. Izan daiteke politeista edo monoteista, monista edo panteista, henoteista, panteista, pandeista, baita agnostiko bat, humanista edo ateoa ere, eta oraindik ere hindutzat hartzen da.."
  2. Kurtz, Lester, ed. (2008). Encyclopedia of Violence, Peace and Conflict. Academic Press. ISBN 978-0-12-369503-1
  3. MK Gandhi, The Essence of Hinduism Archived 24 July 2015 at the Wayback Machine, Editor: VB Kher, Navajivan Publishing, see page 3
  4. Doniger 2014, 3 orr. .
  5. Flood 1996, 3-6 orr. .
  6. Knott 1998, 117 orr. .
  7. Sharma 2003, 12-13 orr. .
  8. & Flood 2003.
  9. a b King 1999.
  10. Nussbaum 2009.
  11. a b Flood 1996, 14 orr. .
  12. Clarke, Matthew (2011). Development and Religion: Theology and Practice. Edward Elgar Publishing. p. 28. ISBN 978-0-85793-073-6. Archived from the original on 29 December 2020. Retrieved 11 February 2015
  13. Bhandarkar 1913.
  14. Tattwananda n.d.
  15. Flood 1996, 113, 134, 155–161, 167–168 orr. .
  16. Lipner 2009, 377, 398 orr. .

Bibliografia

aldatu

[1])..

  • Zimmer, Heinrich. (1951). Philosophies of India. .

Kanpo estekak

aldatu
  1. Flood 2003.