Errealitate
Errealitatea (latineko res-tik, gauza) gauzen egoera diren bezala da. Literalki, erreala edo benetakoa dena. Zentzu zabalagoan, den guztia sartzen da errealitatearen barruan, atzeman edo ulertu ezin bada ere. Hala, batzuetan ezereza ere sartzen da errealitatean.
ArazoaAldatu
|
- Errealitatea bere osotasunean: Ba al dago bere esentzia, bere osagai gisa, indibidualki existitzen den guztiaren existentzia posible eta erreal egitea duen errealitaterik? Edo kontzeptu abstraktu bat besterik ez da bere errealitatea kontzeptuala besterik ez den multzo baten modukoa?
ErrealitateaAldatu
Unibertso gisa existitzen den guztia kontsidera daiteke:
- Objektu erreal gisa, Ens realissimum, hau ondo ulertzen da:
- Arjé edo Jainko bezala, filosofia klasikoan eta tradizionalean.
- Aro Modernoan, Arrazoiaren ideia erregulatzaile gisa.
- Idealismo monistan, errealaren eta arrazionalaren printzipio oso eta bakar gisa.
- Funtzio linguistiko adierazkor soil gisa, zeinaren edukiak mugatutako kontzeptu bati ihes egiten dion, gaur egun ulertu ohi den moduan.
Errealitate metafisikoa filosofia tradizionaleanAldatu
Filosofia klasikoan eta tradizionalean, errealitatea esentzia eta existentzia kontzeptuekin estuki lotua izan da.
Modu horretan, Ens Realissimum modu transzendentean pentsatu da, esperientziaren mundutik kanpo, izaki gisa berariazko existentzia inplikatzen duen esentzia bera. Modu horretan, berez hitz eginez, erreala, beharrezkoa eta infinituki perfektua den izaki bakarra izango litzateke, zeinarengandik, jatorri eta printzipio gisa, gainerako guztia sortzen den[1]
Hori da argumentu ontologikoa deritzonaren oinarria, eta, erlijioaren ikuspuntutik ikusita, Jainkoaren kontzeptuaren oinarri arrazional gisa balio duen beharrezko izaki bat postulatzen da.
Aurreko guztiaren ondorioa da gainerako guztia; entitateak, kontingentetzat hartzea da, bere oinarria beretik kanpo baitago.
Errealitatea eta esperientziaren mundua Aro ModernoanAldatu
Hausnarketa filosofikoaren abiapuntutzat «kontzientzia»[2] hartuz, ezagutza, bere horretan, bizipenaren edukiari baldintzatuta geratzen da, hau da, mundua, esperientzia posible gisa ulertuta.
Transzendentea dena Jainkoaren berezko ideiatik eratorritako arrazoibide gisa soilik eskura daiteke, arrazionalistek esperientziaren munduarekiko haraindiko errealitatearen dimentsioa berreskuratzen baitute; bestela, solipsismora kondenatuak leudeke.
Enpiristek esperientzia gainditzen duen ezagutzari buruzko eszeptizismo filosofikoa dute. Ezagutza hori ez da posible, elkartze-lege batzuen araberako esperientziak elkartzen dituzten ideien bidez komunikazioa errazten duen hizkuntza gisa izan ezik.
Kantek arrazionalismoaren eta enpirismoaren arteko sintesia egiten saiatzen da, gutxienez, zientziaren arrazoia behintzat justifikatuko lukeena eta, Aro Modernoan, Naturaren ezagutzan zalantzarik gabeko fruituak erakusten ari den benetako ezagutza gisa.
Kantentzat, errealitatearen edukia kontzeptu huts batzuen (ulermenaren kategoriak) pentsamendu enpirikoaren eskema eta printzipio batzuekin bateratzetik eratorria da. Beraz, errealitatea da:
- Kontzeptu subjektibo hutsa edo ulermen-kategoria, errealitatea esperientzia posiblearen errealitateen multzotzat hartzen duena, mundua, honako postulatu hauen arabera:
- Esperientziaren baldintza formalekin bat datorrena POSIBLE da.
- Esperientziaren baldintza materialen mendekoa dena ERREALA da.
- Esperientziaren baldintza unibertsalek zehazten dutena BEHARREZKOA da.
- Printzipio gisa arrazoiaren ideia erregulatzailea, unibertsoa, Dena errealitate transzendente gisa azken justifikazio baten bila: Jainkoa.
Kantentzat, zalantzarik gabe, eta Aro Modernoaren hasieratik pentsamendu nagusiena da:
- Errealitatea, mundu gisa, esperientzia posiblearen errealitate konkretuetara mugatzen da .
- Guztiaren Errealitatea printzipio eta jatorri transzendente gisa pentsatua izan daiteke baina ez ezagutua.
Errealitatearen mugakAldatu
Errealitatea mugagabea ez da, baina muga horiek ezartzea, irrealitatetik bereiztea alegia, ez da erraza. Descartesek errealitateari mugak jartzen lehenengoetakoa izan zen. Izan ere, zentzumenak fidagarriak ez direnez, egia fidagarri bakarra cogito ergo sum delakotik abiatuta atzeman daiteke. Beraz, adimena da errealitatearen abiapuntua eta gainerako guztia handik eratorritako pentsamenduak dira, kanpoan baliokiderik izan behar ez dutenak.
Kantek, bere aldetik, fenomenoa (zentzumenek atzemandakoa) eta numena (dagoena zentzumenez aparte) bereizten zituen. Benetako errealitatea atzeman dezakegunaz haratago joan daiteke, baina ezin da jakin, hain zuzen ere berez helezina delako. Ikertzen ahal den errealitate bakarra fenomenoena da, baina aldez aurreko adimen kategoriek (espazioa, denbora edo unitatea, esaterako) mugatua. Gainerakoa, metafisikaren alorra da.
Mekanika kuantikoa garapenaren barruan, Werner Heisenbergek ziurgabetasunaren printzipioa enuntziatu zuen 1927an. Printzipio horrek dioenez, muga bat dago aldi berean partikula baten posizioa eta higidura-kantitatea zehazteko. Hau da, behatzaileak eragina dauka behatuaren gainean. Ziurgabetasunaren printzipioak baldintzatu zituen ezagutzeko ahalmenaren teoriak XX. mendearen bigarren erdian, hala nola dekonstrukzioa.
ErrealismoaAldatu
Errealismoa ez da jarrera propio gisa deskribatzen, beste gai batzuekiko ikuspegi modura baizik. Gauza mota jakin bati buruzko errealismoa (zenbakiei edo moralari buruzkoa, adibidez) tesi bat da, horrelako gauzek gogamenarekiko existentzia independentea dutela defendatzen duen tesia, objektuok ez direla ikuslearen begietako irudi hutsa, alegia[3] [4][5]. Errealismo filosofikoa deritzo, esaterako, objektuaren eta subjektuaren arteko bereizketa ontologikoari buruzko teoria filosofikoen multzoari, errealitatearen berezko existentzia, subjektuaren gogamenaz haraindi objektuak benetan existitzen direla, baieztatzen dutenak.
Tesi hauek baieztapen xalo eta akritiko soilak izan daitezke, zentzumenen ageriko ebidentzian baizik oinarritzen ez badira. Errealismo filosofikoak, ordea, arrazoibidez eusten dio pentsamendutik eta esperientziatik independentea den mundu erreal baten existentziari, baina ez dio mundua den bezala hautematen dugunik. Beraz, baieztapen ontologiko bat da, ezagutzaren edo epistemologiaren teoria jakin bat barne hartzen duena (existitzen den kanpoko mundua ezagutu daiteke), baita pertzepzioari buruzko teoria bat ere (gauzak ez dira zertan hautematen diren bezalakoak).
Metafisikan, berriz, objektuek behatzen duen subjektuarekiko existentzia independentea dutela adierazten du. Zentzu horretan, anti-errealismoaren, eszeptizismoaren, idealismo forma batzuen (idealismo subjektiboa, idealismo transzendentala, solipsismoa) eta, neurri batean, konstruktibismoaren aurkakoa da. Bere forma muturrekoan, errealismo inozoa deritzonekoan, zentzumenek hautematen dituzten gauzak diruditena direla pentsatzen da. Bertsio konplexuagoetan, batzuetan errealismo metodikoa deitzen zaienetan, aldiz, objektuaren eta behatzailearen arteko erlazioaren azalpena ematen da ilusioak, haluzinazioak eta pertzepzioaren beste akats batzuk gertatzeko aukera aintzat hartuz.
Errealismoak epistemologiaren eta metafisikaren baitako hainbat jarrera barnebiltzen ditu, beraz; [6] zeinak aplika dakizkiekeen mundu fisikoari, iraganari nahiz etorkizunari, edota niari. Gainera, eta nahiz eta modu ez hain zuzenean izan, kontzeptu unibertsalekin, egia matematikoekin, egia moralekin eta norberaren pentsamenduarekin ere erabili daitezke. Hala ere, errealismoak errealitatearen tratamendu metafisikoak erabat baztertzen dituzten hainbat jarrera izan ditzake [7].
Errealismoa defendatzen duten filosofoek esan ohi dute egia irudikapen kognitiboen eta errealitatearen arteko elkarrekikotasunean datzala [8]. Errealistek uste dute sinesten dugun guztia errealitaterako hurbilketa bat besterik ez dela, baina ulermenaren zehaztasuna eta osotasuna hobetu egin daitezkeela.
Testuinguru batzuetan, errealismoa idealismoari kontrajartzen zaio. Gaur egun, oro har, anti-errealismoari kontrajartzen zaio, adibidez zientziaren filosofian.
Errealismo terminoa beren artean oso ezberdinak diren korronte filosofikoei aplikatzeko arrazoia bere izaera da. Materiala izan daiteke, baina baita zerbait metafisikoa ere. Errealismoa objektu eta fenomeno filosofiko askori aplika dakieke, hala nola entitate matematiko bati, ideia bati, teoria zientifiko bati, beste buru batzuei, iraganari, etorkizunari, kategoria moralei, mundu fisikoari eta pentsamenduari.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Konpondu ezina den arazoa izanik, horren batasuna (monismoa; panteismoa) eta pluraltasuna ulertzea, baita haien erlazioa ere (kreazionismoa; emanatismoa; partehartzearen bidez izatea) esperientziaren errealitate indibidual konkretuekin eta (beharrezkoa den harreman hori sortzeko moduarekin; kontingentea; posiblea), esperientzia posibletik'', mundua, baino haratago dauden postulatuak eskatzeagatik.
- ↑ Descartesen «Uste dut, beraz, naiz», pentsamendu modernoaren oinarria
- ↑ Craig, Edward. «Realism and antirealism» Routledge Encyclopedia of Philosophy (Routledge) (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
- ↑ Malin, Heather; Damon, William. (2019-03). «Purpose» Character Lab Playbook doi: . ISSN 2769-3147. (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
- ↑ Loux, Michael J.. (2005-09-08). «Realism and Anti-Realism: Dummett's Challenge» Oxford Handbooks Online doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
- ↑ Khlentzos, Drew. (2004). Naturalistic Realism and the Antirealist Challenge. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
- ↑ Petrov, Kristian. (2019-03-04). «‘Strike out, right and left!’: a conceptual-historical analysis of 1860s Russian nihilism and its notion of negation» Studies in East European Thought 71 (2): 73–97. doi: . ISSN 0925-9392. (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
- ↑ «Schluss» Veritas est adaequatio intellectus et rei (BRILL): 184–185. 1992-01-01 (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).