Antzinako Egiptoko erlijioa

Antzinako Egiptoko erlijioa politeista zen, hau da, jainko batengan baino gehiagorengan sinesten zuten. Hasieran, animalia itxurako jainkoei gurtzen zituzten, jainko zoomorfoa esaten zaiona. Animaliarik erabilgarrienak eta sakratuenak jainkotu zituzten, esate baterako krokodiloa, Niloren ur-goraldia iragartzen zuena; ibisa, sugeak jaten zituen hegaztia...

Hilen Liburua, hilondoko bidaldian lagungarri.

Oraindik zutik dira egiptoar jainkoei eskainitako tenpluak. Handiena Karnakeko Amonen Tenplua da, Luxor hirian dagoena.

Jainkoak

aldatu

Bost mila urteko Egipto faraonikoaren historian, erlijioa oso gutxi eraldatu zen. Hala ere, garaien arabera, jainko batzuk beste batzuk baino garrantzitsuago bihurtzen ziren, beste batzuk bigarren mailan utziz. Gainera, gurtza mota bakoitza eskualde jakin batekoa izanik, jainkoaren garrantzia eskualde batetik bestera ere aldatzen zen.

Jainkoek itxura ugari izan zezaketen, ikusezinak izan izaki (Amon) edo hipostasi ukigarrietan adieraziak izan (Apis zezena kasu). Batzuetan, jainkoek bat egiten zuten, askotarikoak eta bakarrak baitziren.

Inperio Berriko jainko garrantzitsuenak Ptah, Amon eta Ra ziren.

Liturgia buruak

aldatu

Egiptoarren pentsaeran, jainko-jainkosek Lurra egituratu zuten eta ordena harmoniatsua ezarri (Maat), biziaren mirakulua egunez egun burutu zedin ahalbidetuz. Faraoia da, jainkoen oinordekoa, harmonia hori mantentzeko eginkizuna duen bakarra, eta harmonia eten nahi duen Gaizkiaren aurka borroka egiteko eginkizuna duena. Honela, faraoia da jainko-jainkoseen eta hilkorren arteko bitartekari bakarra. Jainkotiar harmonia mantentzeko gurtza ugari egin behar dira egunero Egipto osoan barrena, baina Faraoiak ezin du berak bakarrik eginkizuna bete. Hori da apaizen eginkizun nagusia, Faraoia ordeztea eguneroko gurtzetan.

Tenpluak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Egiptoar arkitektura»

Egiptoarrentzat tenplua ez zen otoitzlekua bakarrik, baizik eta jainko baten lurreko bizilekua. Jainkoek bertan bizitzea erabaki zuten, jainkotiar estatu baten itxurapean. Apaizek estatua hauen ongizatea zaintzen zuten, eskaintzak eta gurtza errituak eginez.

Tenpluak iniziazio-funtzioa ere bazuten, eta apaiz gazteek bertan ikasten zituzten teologia eta Antzinakoen jakinduria. Astronomia ikasketen lekua ere baziren, eta sarri eskribauek testu zaharrak ikasi eta berridazten zituzten lekua.

Bibliografia

aldatu
  • Philosophies d'ailleurs. Volume 2 : Les pensées hébraïques, arabes, persanes et égyptiennes, Roger-Pol Droit-en zuzendaritzapean, Hermann argitalpenak, 2009

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu