Jainko sortzailea erlijioaren mitologian mundua edo unibertsoa sortu duen jainkoa da. Erlijio monoteistetan, Jainkoa, batzuetan Jaungoikoa ere deitua, naturaz gaindiko izaki gorena eta unibertsoaren sortzaile bakarra da, besteak beste judaismoan, kristautasunean eta islamean. Politeismoaren tradizioan, bestetik, jainko sortzaile izan daiteke ala ez. Erlijio henoteista batzuetan, azkenik, Jaungoiko nagusi bat egon daiteke, sortzaile nagusia, eta bigarren mailako beste sortzailea; lehenengoari bakarrik egiten zaio otoitz.[1]

Monoteismo

aldatu

Historikoki erlijio desberdinek horrelako jainko sortu eta harengan sinistu dute.

  • Antzinako Egipto

Haien historia oso luzea izan zen eta, ondorioz, haien erlijioak fase desberdinak izan zituen. Akhenaton faraoiak eta Nefertiti erreginak K.a. 1330 urtearen inguruan, Akhetaton jainko bakarraren aginduz hiriburu berri bat sortzea agindu zuten. Horrela, politeismotik monoteismora pasa zen, muga bat gaindituz. Atonismoa faraoia hil ondoren desagertu zen baina hasiera bat izan zen.

Indian Rig-veda liburuan monismoaren zantzuak ikusten dira, bai Brahman (aldaketaren lehen kausa) deskribatzerakoan, Dhātar goi-jainkoa, sortzaile handia, aipatu arte. Rig-vedan agertzen diren pasaia geografiko eta etnologiko batzuk testua K. a. 1400 eta K. a. 1100 bitartean idatzia izan zen.

K.a VI. mendean Zaratustraren jarraitzaileek jainko nagusi batengan sinetsi zuten, Ahura Mazda, "Guztiaren egilea" eta lehenengo beste guztien aurretik. Kontzeptua Zoroastrok sartu zuen, bere aurreko erlijioa, mazdeismo, erreformatzeko momentuan.

Biblian nola Jahvehk mundua zazpi egunetan sortu zuen, tartean lehen gizakiak.

Judaismoaren ildoa jarraituz, monoteista zen. Tomas Akinokoak Aristotelesen filosofia eta kristau fedea lotu zituen, Jainkoa lehen izaki izan zela baieztatuz eta bera dela lehen motorra.

Islamaren arabera Ala da sortzailea eta ahalguztidun epailea da. Sorrera berak erabakitako ekintza da, libre erabakita; horren bitartez helburu handi batez bere errukitasuna erakusten du.

Indiako erlijio nagusietako bat, XIV. m.an Punjab-en sortua. Hasieran, hinduismo barruko erlijio-erreforma modernoa izan zen, hinduismoaren eta islamaren elementuz osatua, aparteko erlijio gisa eratu zen arte. Jainko sortzaile bakarra aitortzen du eta hinduismoaren kasta-sistema baztertu egiten du.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (2004) Sacred Books of the Hindus 22. liburuki, 2.atala: Pt.2, 67 or., R.B. Vidyarnava, Rai Bahadur Srisa Chandra Vidyarnava
  2. http://www1.euskadi.net/harluxet/

Kanpo estekak

aldatu