Ireki menu nagusia

Greziar mitologian, Kronos[1] (antzinako grezieraz Κρόνος), Titanen buruzagia zen. Askotan Khronos (Χρόνος) denboraren jainkoarekin nahasten da. Erromatarren bere baliokidea Saturno da.

Kronos
Antzinako Greziako erlijioa eta Greziar mitologia
Saturnus fig274.png
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Baliokideak Saturno
Familia
Aita Urano
Ama Gaia
Ezkontidea(k) Rea
Bikotea(k) Jkkk Itzuli eta Evonyme Itzuli
Seme-alabak Zeus, Hestia, Hades, Poseidon, Demeter, Hera, Enyalius Itzuli, Kiron, Dolops Itzuli, Eriniak, Moirak eta Afrodita
Anai-arrebak Rea, Japeto, Hiperion, Temis, Tea, Ozeano eta Tetis

Titanak Urano eta Gaiaren semeak ziren, ziklope eta Hekatonkiroak (ehun besodun eta berrogeitamar burudun munstroak) bezala. Urano azken hauetaz lotxatu egin zen eta Tartaroan hertsi zituen. Hala ere, Gaiak maite zituen eta titanak aitaren aurka altxa zitezen zirikatu zituen. Lo zegoen batean, Kronosek barrabilak moztu zizkion igitai batekin eta Tartaroan hertsi zuen. Kronos bere arreba Rearekin ezkondu eta jainkoen errege bezala agindu zuen.

Baina, profezia baten arabera, Kronosi bere seme batek tronua kenduko zion, eta hau dela eta, jaiotzen zirenean irentsi egiten zituen. Bost seme alaba izan zituen, Hestia, Demeter, Hera, Hades eta Poseidon, eta denak irentsi zituen; hala ere, Reak Zeus azken semea gorde egin zuen. Zeus hazi zenean, Kronosi oka eginarazi zion, bere anai-arrebak askatuz eta hauen eta ziklope eta Hekatonkiroen laguntzarekin titanen haurkako gerra bat hasi zuen. Titanek galdu egin zuten eta lurraren barnean hertsiak izan ziren betiko.

ErreferentziakAldatu