Empúries (gaztelaniaz: Ampurias; antzinako grezieraz: Ἐμπόριον,[1] «azoka»; latinez: Emporiae) greziar eta erromatar antzinako hiria izan zen, Hispaniako ipar-ekialdean zegoena. Fozeako kolonoek sortu zuten k. a. 575ean mendebaldeko Mediterraneoan merkatal-gunea izateko. Erromatarrek konkistatua, Goi Erdi Arora arte iraun zuen. Hustu zutenean Sant Martí d'Empúries geratu zen, egungo L'Escala udalerrian dagoena.[2]

Empúries
Ampuries-mosaico-ciudad-romana.JPG
Erromatar mosaikoak
Map
EskualdeaAlt Empordà
Koordenatuak42°08′05″N 3°07′14″E / 42.1347°N 3.1206°E / 42.1347; 3.1206
MotaErromatar gotorlekua
Historia
SorreraK. a. 575
Kultura(k)Antzinako Grezia, Antzinako Erroma
Metropolia(k)Fozea
Oharrak
BisitagarriaBai

Rosesko golkoan dagoen aztarnategia Iberiar Penintsulan dagoen greziar aztarnategirik inportanteena da. Ter eta Fluvià ibaiek zeharkaturiko ordoki batean dago eta berez ez da aztarnategi bakarra baizik eta hiru ezberdinak: Palaiapolis, Neapolis eta erromatar hiria.

  • Palaiapolis (grezieraz παλαιάπολις, «hiri zaharra»). Estrabonen esanetan, Massaliako fozearrek eratu zuten kostaldetik gertu zegoen uhartetxo batean, egungo Sant Martí d'Empúries dagoen lekuan.
  • Neapolis (grezieraz νεάπολις, "hiri berria"). Hiri zaharreko zabalgunea izan zen, honen hegoaldean.
  • Erromatar hiria gotorleku (praesidium) bat izan zen, Neapolisetik mendebalderantz zegoen muino batean. 750x350 metroko errektanguluak harresiz inguraturik zegoen eta zenbait cardus eta decumanus ditu.

ErreferentziakAldatu

  1. Estrabon. Geografia. , III 4, 8 or..
  2. Xavier Aquilué Abadías; Pere Castanyer Masoliver; Marta Santos Retolaza; Joaquim Tremoleda Trilla. (2007). Guías del Museu d'Arqueologia de Catalunya: Empúries. (2. argitaraldia) Museu d'Arqueologia de Catalunya, 115 or. ISBN 84-89936-72-2..

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Kataluniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.