Greziar mitologian, Dioniso[1] (antzinako grezieraz: Διόνυσος edo Διώνυσος) mahatsaren, ardoaren eta zoramenaren olinpiar jainkoa izan zen. Menade eta satiroen buruzagia ere bada. Litekeena da greziarren artean atzerritik etorritako jainkoa izatea. K.a. V. mendetik aurrera, Bako zuen baliokidea erromatar mitologian.

Dioniso
Antzinako Greziako erlijioa eta Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ikonografiamahatsa, thyrsus (en) Itzuli, zezena, Lehoinabarra eta aulos (en) Itzuli
BaliokideakBako, Zagreus (en) Itzuli, Sabazius (en) Itzuli, Iacchus (en) Itzuli, Fufluns (en) Itzuli, Osiris, Shiva eta Liber
Familia
AitaZeus
AmaSemele eta Demeter
Ezkontidea(k)Ariadna
Bikotekidea(k)Afrodita, Altea (mitologia), Araethyrea (en) Itzuli, Chthonophyle (en) Itzuli, Ariadna, Aura (mitologia), Nicaea (en) Itzuli, Physcoa (en) Itzuli, Pallene (en) Itzuli, Carya (en) Itzuli, Alexirrhoe (en) Itzuli, Alphesiboea (en) Itzuli eta Coronis (en) Itzuli
Seme-alabakThoas (en) Itzuli, Hymen (en) Itzuli, Azis, Telete (en) Itzuli, Staphylus (en) Itzuli, Peparethus (en) Itzuli, Oenopion (en) Itzuli, Maron (en) Itzuli, Latramys (en) Itzuli, Evanthes (en) Itzuli, Ceramus (en) Itzuli, Phlias (en) Itzuli, Priapo, Deianira (en) Itzuli, Carmanor (en) Itzuli, Pasitea, Kariteak, Narcaeus (en) Itzuli, Evmédon (en) Itzuli eta Phthonus (en) Itzuli

Historia

aldatu
 
Prozesio dionisiakoa marmolezko sarkofago batean, ziur asko hildakoa misterioetan hasita egotearen induktiboa.

Latinoen Liber Pater jainkoa da. Dioniso landare munduaren jainkoa zen berez. Dionisorenganako gurtza Trazia eta Frigiatik ekarri zuten greziarrek, baina jatorriz Kreta edo Egiptokoa zen. Dirudienez haren kondairek erlijio eta gizarte agintarien lizunkeria eta olgetei egindako kritika adierazten dute. Emakume itxurazkoa edo "gizon-emakumeztatua" deskribatu zuten. Dionisok bai Zeus eta Semele bai Zeus eta Pertsefone zituen gurasoak.

Semele bere ama den kondairan, haurdunaldiaren seigarren hilabetean hil zen. Jelosiagatik, Herak, Zeusen emazteak, haurdun zegoen Semele konbentzitu zuen Zeusi eskatzeko bere benetako jainko itzuran agertzeko. Zeusek bete zuen, baina bere boterea handiegia zen Semele hilkorrarentzat, tximistekin erasotua izan zena. Baina, Zeusek, bere semea salbatu zuen, izterrean josi eta bertan mantenduz heldutasunera iritsi arte, beraz, bi aldiz jaio zen Dioniso.[2]

Beste kondaira baten arabera, Zeusen eta Pertsefoneren semea da Dioniso[3]. Hera jainkosak, jeloskortasunak hartuta, haurra lapurtu zuen eta Titanei eman. Titanek lau puskatan zatitu eta egosi ondoren jan egin zituzten haurraren puskak. Ateneak bihotza jaso eta Zeusi eman zion. Jainko nagusiak bihotza hartu eta haren bidez utzi zuen haurdun Semele. Zeusek suntsitu zituen Titanen errautsetatik sortu zen giza jendea. Bi kondairen arabera Dioniso bi aldiz sortua da. Haren omenean antolatzen ziren jaietan (Dionisiakoak) erabiltzen ziren mozorroetatik eta egiten ziren bilera burrunbatsuetatik sortu ziren tragedia, komedia eta drama satirikoa. Antzinako Erroman K.a. II. mendean, Dionisoren omenez hain asaldagarriak ziren bakanalak eta orgien aurkako auzi gaitzak egin zituzten eta bertako Senatua horiek debekatzera ere heldu zen.

Dionisok, inspiratzeko eta estasia sortzeko ahalmena zuen, eta bere kultuak garrantzi berezia izan zuen arte eta literaturarentzat. Atenasko tragedia eta komedia antzezpenak, Dionisioren bi jaialdiren zati izan ziren, Lenaea eta Dionysia Handia. Dionisio ere ohoratua izan zen ditirambo izeneko olerki lirikoetan. Erromatar literaturan, bere izaera, askotan, gaizki ulertu ohi da, eta modu sinplistan irudikatzen dute, edari festetan aipatzen den Bako alaia bezala.[2]

Dionisoren jarraitzaileen artean emankortasun izpirituak aurkitzen ditugu, satiroak bezala. Dionisok, sarri, forma basati bat hartzen du, eta zenbait animaliarekin lotzen da. Bere ezaugarri pertsonalak huntzezko koroa, tirsoa eta txanbila (kantharos) ziren, bi heldulekuko kopa handi bat.[2]

Haurtzaroa eta gazteria

aldatu

Mitoak, Zeusek, Dioniso infantea hartu eta Hermesen ardurapean jarri zuela dio. Istorioaren bertsio batek azaltzen du, Hermesek, Atamante erregeari eta bere emazteari,Ino, eman ziela haurra. Jainko honek, jaioberria, neska bat bezala hazteko eskatu zion bikoteari, Hera jainkosaren haserrealditik ezkutatzeko.[4]

Dioniso artean

aldatu
 
Guido Reni: Dioniso ardoa edaten, XVI. mendea

Greziar arte goiztiarrean, gizon bizardun bat bezala irudikatua izan zen, baina, ondoren, gazte eta afeminatu bezala erretratatua izan zen. Pitxer pintoreen gai gogokoena parranda bakikoak ziren.[2]

Etimologia

aldatu

Dionysos izenak ez du esanahi zehatzik. Bere elementua, -nysos, ez dauka jatorri helenikoa, baina dio- antzinatik, Zeusekin lotua izan da (Jainkoaren genitiboa). Autore greziarrentzat, Nisa, txikia zenean hazi zuen ninfa bat zen, edo zenbait ninfek (Nisiadeek) Dioniso zaintzen zuten mendia.Eurek elikatu eta hilezkor bihurtu zuten Hermesen aginduz, eta horregatik erlazionatzen dute -nysos elementuarekin.

Mitologia grekoegiptoarrean

aldatu

Herodoto, Valerio Mersalla Corvino[5] eta Plutarkoren arabera, Isis eta Osirisi buruzko bere tratatuan, Dioniso, Osiris bera zen. Serapisekin ere lotua izan zen.[6]

Dionisosen irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. a b c d (Ingelesez) «Dionysus | Powers, Personality, Symbols, & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  3. Otto, Walter F.. (1995). Dionysus Myth and Cult. Indiana University Press ISBN 0253208912..
  4. (Gaztelaniaz) Esquilo. (2016-08-05). Fragmentos. Testimonios.. RBA Libros ISBN 978-84-249-3742-3. (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  5. Isis Regina - Zeus Sarapis: Die Griechisch-Agyptische Religion Nach Den Quellen Dargestellt. Idazlea: Reinhold Merkelbach. ISBN-13: 978-3598774270. 2001. pp 69, 71-72
  6. (Alemanez) Merkelbach, Reinhold. (2001). Isis Regina--Zeus Sarapis. Walter de Gruyter ISBN 978-3-598-77427-0. (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).

Kanpo estekak

aldatu