Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Filosofiako irakasle izan zen Friburgoko eta Municheko unibertsitateetan. Neokantismoaren kritika egin ondoren, ontologia berri bat sortzea erabaki zuen. Husserlen urratsei jarraituz, Erdi Aroko filosofiaren gaiak aztertzen hasi zen.

Müllerren iritziz, izatea eta esentzia ez dira gizakitik abiatuta sortu behar, alderantziz baizik. Izatea eta esentzia historian zehar gero eta modu desberdinagoan agertzen zaizkio gizakiari, baina izatearen agerpen horrek ez du gizakia mugatzen. Heidegger izan zen filosofia hori abian jarri zuen lehena, eta Müller saiatu zen Heideggerren pentsamenduaren interpretazio zuzena giro kristauetan bilatzen. Friedrich Meinecke historialariaren eta Romano Guardini teologoaren eragina ere izan zuen.

Hauek dira Müllerren lan nagusiak: "Metafisikaren krisia" (1953); Erfahrung und Geschichte (1959, "Esperientzia eta historia").

ErreferentziakAldatu