Mircea Eliade

filosofo, erlijioen historialari eta poesia- eta eleberri-idazle errumaniarra eta estatubatuarra

Mircea Eliade (Bukarest, Errumania, 1907ko martxoaren 9a - Chicago, AEB, 1986ko apirilaren 22a) filosofo, erlijioen historialari eta poesia- eta eleberri-idazle errumaniarra izan zen. Zortzi hizkuntza hitz egin eta idaztera iritsi zen (errumaniera, frantsesa, alemana, italiera, ingelesa, hebreera, pertsiera eta sanskrito) eta Eranos-eko Zirkuluko partaide izatera iritsi zen.

Mircea Eliade

Bizitza
JaiotzaBukarest1907ko martxoaren 9a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errumaniako Erresuma
Socialist Republic of Romania
 Ameriketako Estatu Batuak  (1966 -
HeriotzaChicago1986ko apirilaren 22a (79 urte)
Hobiratze lekuaOak Woods Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
HeziketaKalkutako Unibertsitatea
Bukaresteko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailalizentzia
Tesi zuzendariaSurendranath Dasgupta (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Bruce Lincoln (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
errumaniera
alemana
italiera
persiera
hebreera
sanskritoa
bengalera
Paliera
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, diplomazialaria, erlijio-historialaria, historialaria, kazetaria, eleberrigilea, filosofoa, saiakeragilea, antzerkigilea, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, biografoa, mythographer (en) Itzuli, eguneroko-idazlea, idazlea, religious studies scholar (en) Itzuli eta etnografoa
Enplegatzailea(k)Chicagoko Unibertsitatea
Bukaresteko Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakNae Ionescu, Honoré de Balzac, Nicolae Iorga, Bogdan Petriceicu Hasdeu, Rudolf Otto, Gerardus van der Leeuw (en) Itzuli, René Guénon (en) Itzuli, Julius Evola, Giovanni Papini eta André Gide
KidetzaAcademie Royale de Langue et de littérature Françaises (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErrumaniako Eliza Ortodoxoa
Alderdi politikoa Burdinazko Guardia

IMDB: nm0253431 Allocine: 135791 Allmovie: p309215
Musicbrainz: d4312fd1-1562-4aef-952e-4a2d6144b09f Discogs: 832748 Edit the value on Wikidata

Poesiazko liburuak eta eleberriak idatzi ditu, errumanieraz eta frantsesez: Maitreyi, 1933; La Forêt interdite (1955, Baso debekatua), baina erlijioen historia landu du batez ere.

Bizitza

aldatu
 
Eliaderen etxea, Bukaresten, 1934 eta 1940 artean.
 
Mircea Eliade

Filosofia ikasketak egin ondoren, filosofia eta pentsamolde hinduaren konparazioan espezializatu zen. Lau urte eman zituen horretarako Kalkutan (1928-1931), eta han, sanskritoa ikasteaz gainera, indiar sistema filosofikoak aztertu zituen. Bukarestera itzulirik, mitologia konparatuzko ikerketak egiten hasi zen. Gerra garaian, Errumaniako kultura ordezkaria izan zen Londresko eta Lisboako enbaxadetan. 1945ean Parisa joan zen eta bertako L'École Pratique des Hautes Études-eko irakasle jardun zuen, harik eta 1957an Estatu Batuetara joan zen arte. Chicagoko unibertsitateko Divinity School-en irakasle izan zen, eta 1960an History of Religions aldizkari garrantzitsua sortu zuen. Chicagon hil zen 1986. urtean.

Yoga, immortalité et liberté (1936) da Eliaderen metodoaren lehen erakusgarri inportantea. Yoga deskribatu ez ezik, testu brahmanikoen argitan interpretatzen du, eta orobat ikertzen du zernolako sustraiak dituen taoismoan, sufismoan, Sartaldeko alkimian, bai praktikei, bai teoriari dagokionez; hau da, historia baino areago konparazioa egiten du, erlijiotasunaren azterketa fenomenologikoaren eta tematikoaren bitartez, ageriko ikurretatik abiatuz. Gai honen inguruko liburu eta artikulu asko idatzi zuen, besteak heste, Le Mythe de l'éternel retour (1949, Itzulera etengabearen mitoa), Traité d'histoire des religions (1949, Erlijioaren historiaren azterlana), eta Le Sacré et le Profane (1956, Sakratua eta profanoa).

A History of Religious Ideas (1978-1985, Ideia erlijiosoen historia), hiru liburukiz osatutako lan handia, alor horretan Eliadek bildu zuen jakintzaren bilduma da. Usadiozko historia, aurreko lanetan baztertu zuena, agertzen da hemen: Buddharen bizitza, islamaren zabalkundea, kristau sekten kronologia ... Baina ez da ohiko sintesia, lan honetan logos-aren, kontzientziaren garrantzia azpimarratzen baita, egitura sozialak eta ekonomikoak "idealizatzen" baititu garai jakin bateko teologian. Bibliatik sortutako erlijioek, adibidez, denek dute gizakia ulertzeko modu jakin bat, "kriatura" gisa, eta orobat munduaren bilakaera "jainkozko historia" baten gisa; ez dira ulertzen beraz Kreazioaren eta Eroraldiaren teologia biblikoaren argitan ez bada. Eliaderen iritziz, ez badira kontuan hartzen erlijio forma baten sorreran nagusi ziren baldintza intelektualak, ezin ulertu dira mitoak eta errituak, pentsamolde zehatzen arabera finkatuak daudenak; pentsamolde horiexek argitzea da hain zuzen Eliaderen lanaren xedea.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mircea Eliade  
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Mircea Eliade