Ireki menu nagusia

Platino

78 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa

Platinoa elementu kimiko bat da, Pt ikurra eta 78 zenbaki atomikoa dituena. Metal preziatu gris zurixka, astun, xaflakor, harikor eta korrosioarekiko erresistentea da. Platino izena gaztelaniako platina hitzetik dator, "zilar txiki" euskaraz.[1][2]

Platinoa
Platinum crystals.jpg

78

IridioaPlatinoaUrrea
   
 
78
Pt
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakia Platinoa, Pt, 78
Serie kimikoa trantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 10, 6, d
Masa atomikoa 195,084(9) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Xe] 4f14 5d9 6s1
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 32, 17, 1
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa) 21,45 g/L
Urtze-puntua 2.041,4 K
(1.768,3 °C, 3.214,9 °F)
Irakite-puntua 4.098 K
(3.825 °C, 6.917 °F)
Urtze-entalpia 22,17 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 469 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 25,86 J·mol−1·K−1

Lurrun-presioa

P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 2.330 (2.550) 2.815 3.143 3.556 4.094
Propietate atomikoak
Kristal-egitura kubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k) 1, 2, 3, 4, 5, 6 (oxido basiko ahula)
Elektronegatibotasuna 2,28 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 8870 kJ/mol
2.a: 1.791 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa) 135 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua) 177 pm
Erradio kobalentea 128 pm
Van der Waalsen erradioa 175 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 71,6
Soinuaren abiadura 2.800 m/s
Isotopo egonkorrenak

Platinoaren isotopoak

iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
190Pt %0,014 6,5x1011 u ε 3,18 186Os
191Pt Sintetikoa 2,76 e ε - 191Ir
102Pt %0,782 Pt egonkorra da 114 neutroirekin
190Pt Sintetikoa 50 u ε - 193Ir
181mPt Sintetikoa 4,33 e IT 0,1355e 193Pt
195Pt %32,967 Pt egonkorra da 116 neutroirekin
194Pt %33,832 Pt egonkorra da 117 neutroirekin
195mPt Sintetikoa 4,02 e IT 0,1297e 195Pt
196Pt %25,242 Pt egonkorra da 118 neutroirekin
197Pt Sintetikoa 19,8913 o β 0,719 197Au
197mPt Sintetikoa 1,59 o IT 0,3465 197Pt
198Pt %7,163 Pt egonkorra da 120 neutroirekin

Platinoa platinoaren taldean sartzen da eta taula periodikoan 10.taldean kokatzen da. Platinoaren sei isotopo ikus daitezke naturan. Lurrazalean aurki daitekeen elementu arraroenetako bat da, batazbesteko 5 μg/kg-ko ugaritasuna du gutxi gorabehera.

Nikel eta kobre meatan agertzen da eta, zenbaitetan, baita jatorrizko forman ere, gehienbat Hegoafrikan. Honek %80-ko ekoizpena du bitxien industrian. Munduan dagoen kopuru txikia dela eta, ehunka tona soilik ekoizten dira urtero, ondorioz, gai baliotsua da bitxigintzan.[3]

Platinoa gutxien erreakzionatzen duen metaletako bat da eta ikaragarrizko erresistentzia du korrosioarekiko, nahiz eta tenperaturak altuak izan. Horregatik, metal nobletzat hartzen da eta platinoa kimikoki libre askotan aurkitzen da jatorrizko platino bezala. Honengatik, Ameriketako kolonizazioaren aurreko bertakoek tresnak egiteko erabiltzen zuten, hondar askoko ibaietatik hartuz. Lehenengo aldiz 16.mendeko europako idatzietan aipatua izan zen. Haatik, Antonio de Ulloak 1748an argitaratutako erresina baten ondoren hasi zen metal honi buruzko ikerketa zientzialarien artean.

Bihurgailu katalitikoetan erabiltzen da, laborategiko ekipamenduan, kontaktu elektrikoetan, odontologian eta automobil-igorpenen kontrolerako gailuetan eta tenperatura handiko labeak indartzeko erabiltzen da. Metal pisutsu bat izanik, osasun arazoak ekar ditzake bere gatzen eraginpean jartzean, baina korrosioarekiko erresistentzia handia duenez, platino metalikoa ez da inoiz egon lotuta osasun ondorioetara. Platinoa duten konposatuak, hala nola, cisplatinoa, oxiplatinoa eta karboplatinoa hainbat minbizi sendatzeko kimioterapian aplikatzen da.[4]

2018.urtean, platinoaren balioa ontza bakoitzeko $833,00 da.[5]

Hego Ameriketako hondar urretsuetan aurkitu zen lehen aldiz 1735ean. Ongi irauten du oxidatu gabe eta ez da urtzen azido mineraletan eta inorganikoetan, baina bai azido klorhidrikoak eta azido nitrikoak 3:1 proportzioan nahastuta eratzen duten aqua regia izeneko erreaktiboan. Alkali urtuek ere erasotzen dute, eta berotua dagoenean hidrogeno asko xurgatzen du. Metalen artean pisu espezifikoa handienetakoa du (21,45 g/cm3), eta urtzeko tenperatura ere oso garaia du (1769 °C). Haren  mineralak aqua regia-n urtuz, platinoa amonio kloruroarekin bakartuz lortzen da platino aparra. Hauts, hari, kristal, eta xafla gisa saltzen da. Hauts gisa oso erreaktiboa da, eta katalizatzaile gisa erabiltzen da azido nitrikoa, azido sulfurikoa, oktano indize gorako gasolinak eta beste zenbait gai egiteko.

EzaugarriakAldatu

FisikoakAldatu

Fisikoki, platinoa oso astuna, leuna, distiratsua, malgua eta harikorra da.[6][7]Gainera, platinoa urrea, zilarra eta kobrea baino harikorragoa da[8], hau da, presio aldaketengatik bere forma aldatu edo transformatzen duela. Honegatik, metal guztietatik harikorrena da. Beste aldetik, urrea platinoa baino malguagoa da, urrea moldatzeko errazagoa bilakatuz.[9]

Metalak korrosioarekiko ikaragarrizko erresistentzia du, tenperatura altuetan finko mantetzen da eta propietate elektrikoak ditu. Platinoa oxidatu egiten da, PtO2 osatuz, 500 °C-etan[10]. Fluorrarekin energetikoki erreakzionatzen du eta baita, kloro, bromo, iodo eta sufrearekin ere. Platinoa azido klorhidrikoan eta azido nitrikoan disolbaezina da. Baina, bi horien, azido klorhidriko eta azido nitrikoaren arteko nahastean (aqua regia),berriz, disolbatu egiten da eta  sortzen du.[11]

Bere ezaugarri fisiko eta kimikoen balantzeak industrian oso baliagarria izatea eragiten du.[12]

KimikoakAldatu

 
Platinoa berotan disolbatuta.

Platinoaren oxidazio egoera ohikoena +2 eta +4 dira, +1 eta +3 ez dira ohikoeneetakoak. Bestalde, platino elementala orokorrean ez da erreaktiboa eta ,lehen esan bezala, aqua regia-n berotan disolbatzen da  sortuaz. Honen erreakzio kimikoa ondorengoa da:[13]

 

Azido leun bat den heinean, platinoak afinitate bikaina du sufrearengan, hala nola, dimetil sulfoxidoan. Azken hori erreakzio batean erabiltzean kontu handia eduki behar da.[14]

2007.urtean, Gerhard Ertil-ek Kimikako Nobel Saria irabazi zuen, karbono monoxidoaren oxidazio katalitikoaren mekanismoa zehazteagatik.[15]

IsotopoakAldatu

Platinoak sei isotopo natural ditu: 190Pt, 192Pt, 194Pt, 195Pt, 196Pt, eta 198Pt. Hauetatik ugariena 195Pt da, %33,83 platinoz osatuta dagoelako. Isotopo egonkor bakarra da bere spina 1/2 delako eta ez zero. 190Pt ez da batere ugaria. %0,01 platino baitu. Isotopo naturalen artean, 190Pt da ezegonkorrena, bere batazbeteko bizitza  urtekoa da eta gero, deskonposatu egiten da. 198Pt-ak alfa deskonposiziopean jarri daiteke, baina bere deskonposizioa ez da inoiz begiratu (bere batazbestekoa   urtekoa da), hala ere, egonkorra kontsideratzen da. Platinoak beste 31 isotopo sintetiko ditu. Hauetatik ezegonkorrena 166Pt da, bere batazbesteko bizitza 300µs baita. Egonkorrena, aldiz, 193Pt da 50 urteko batazbesteko bizitzarekin. Platinoaren isotopo ugari, beta eta alfa deskonposizioaren konbinaketa baten ondorioz deskonposatzen dira. 188Pt, 191Pt, eta 193Pt elektroien antzemateagatik deskonposatzen dira. 190Pt eta 198Pt-ak energetikoki mesedegarria den beta deskonposizio bikoitza edukiko duela aurreikusi da.[16]

GertakariakAldatu

 
Platinoa

Platinoa oso metal arraroa da[17]eta bere kontzentrazioa lurrazalean 0,05 pm-koa da[18][19]. Batzuetan, zilarrarekin nahasten dute. Platinoa kimikoki jatorrizko platinoarekin bereizita aurkitzen da eta platinoaren taldeko metal eta burdinarekin aleatuta. Normalean, jatorrizko platinoa alubial depositoetan aurkitzen da. Alubial depositoak Ameriketako kolonizazioaren aurreko bertako jendeak erabiltzen zuten Chocó departamenduan. Kolonbia oraindik, platinoaren taldeko metalen iturri da. Beste alubial deposito handI bat Uraletan dago, Errusian eta oraindik meatzegietan metatuta.

Nikel eta Kobre depositoetan, platinoaren taldeko metalak sulfuro (Adib: (Pt,Pd)S) , telurio (Adib: PtBiTe) , antimonio (Adib: Pd,Sb) eta arsenikoetan (Adib: PtAs2) bezala agertzen dira eta bukaeran nikel eta kobrearekin. Platino arsenikoa, platinoaren iturri handienetakoa da nikelarekin elkartuta Sudburyko arroako depositoetan, Ontario, Kanadan. Alaskan 17.000kg platino metatu zen 1927 eta 1975.urtearen artean. Meatzeetako operazioek 1990an izan zuten bukaera[20]. Sulfuro mineralak (Pt,Pd,Ni)S-ek, platinoaz gain, paladio eta nikela ditu. Azken mineral hau Hegoafrikan agertzen da.

1865ean, kromitak identifikatuak izan ziren Bushveld aldean, Hegoafrikan; platinoaren aurkikuntzarekin segidan, 1906an[21]. 1924.urtean, Hans Merensky geologoak platinoaren hornidura handi bat aurkitu zuen Bushveld Igneous Counplex-ean, Hegoafrikan. Aurkitu zuen geruza espezifikoa, Merensky Reef deiturikoa, %75ko platinoz osatua dago[22][23]. Norilsk, Errusian dagoen kobre-nikel depositoa eta Sudburyko arroan, Kanadan dagoena, beste bi deposito handienak dira. Nikelezko mea ekoizten duten kantitate handi bat, platinoaren 0,5 ppm-ko meaz osatuta daude. Erreserba txikiago batzuk Estatu Batuetan aurki daitezke, adibidez, Absaroka mendikatean, Montanan[24]. 2010.urtean, Hegoafrika platinozko ekoizle nagusia izan zen, ia %77-ko banaketarekin, Errusiarekin jarraian %13-arekin. 2010ean, munduko ekoizpena 192.000kg (423.000lb) izan zen.[25]

Platino deposito handiak Tamil Nadu estatuan, Indian daude.[26]

Platinoa Ilargian eta meteoritoetan ugaritasun handiarekin agertzen da. Horrela, platinoa lurreko bolido inpaktuan aurkitzen delarik eta honek eragin positibo bat du, bolkanismoan eta ekonomikoki meatzetan metatu daitekeela. Honen adibidea, Sudburyko arroa da.[27]

KonposatuakAldatu

HalogenuroaAldatu

Goian aipatutako azido hexakloroplatinikoa ziur aski platinoaren konposatu garrantzitsuena da, beste platino konposatu askoren antzindari gisa balio baitu. Hainbat aplikazio ditu argazkigintzan, zink grabatuetan, tinta ezabaezinetan, xafla-lanean, ispiluetan, portzelanazko koloretan eta katalizatzaile gisa.[28]

Azido hexakloroplatinikoa amoniako gatzarekin tratatzen da, esate baterako, amonio kloruroak, amoniako hexakloroplatinatoa ematen du, amoniako soluzioetan disolbaezina izanik. Hidrogenoaren presentziarekin amoniozko gatz hau berotzeak platino elementalean murriztea eragiten du. Potasio hexakloroplatinatoa ere disolbaezina da eta azido hexakloroplatinikoa potasioaren determinazioan erabili da.[29]

Azido hexakloroplatinikoa berotzen denean, platino(IV)kloruroa eta platino(II)kloruroa, platino elementalean deskonposatzen dira, nahiz eta erreakzioak pixkana-pixkanaka gertatzen ez diren:[30]

 

 

 

Hiru erreakzio hauek alderantzikagarriak dira. Platino(II) eta platino(IV)bromuroa ere ezagunak dira. Platino hexafluoruroa, oxigenoa oxigenoa oxidatzeko gai den oxidatzaile sendoa da.

OxidoakAldatu

Platino(IV)oxidoa,PtO2 "Adams" katalizatzaile gisa ere ezaguna dena, potasio hidroxidotan (KOH) eta azido kontzentratutuan disolbagarria den hauts beltz bat da. PtO2 eta gutxigo,PtO, berotan deskonposatu egiten dira[31]. Platino(II,IV)oxidoa, Pt3O4, ondorengo erreakzioan eratzen da:

 

Beste batzukAldatu

Paladio azetatoa ez bezala, platino(II)azetatoa ez da komertzialki erabilgarria. Basea dagoen lekuan, halogenuroak sodio azetatoarekin batera erabili izan dira. Platino(II)azetilazetonatoaren erabilera ere jakinarazi da.[32]

Hainbat bario platino sintetisatu dira, non, platinoak oxidazio-egoera negatiboak erakusten dituen, -1 eta -2 artean. Besteak beste, BaPt,Ba3Pt2 eta Ba2Pt[33]. Zesio platinuroa, Cs2Pt, konposatu kristalino garden gorri-ilunak Pt2- anioiak dituela erakutsi da[34][35]. Platinoak oxidazio-egoera negatiboak ere erakusten ditu elektrokimikoki murriztuak izan diren gainazaletan[36]. Platinoak erakusten dituen oxidazio-egoera negatiboak ohikoak ez diren elementu metalikotzat hartzen dira eta 6s orbitalen egonkortzea egozten zaie.

Zeise gatza, etilen ligandoa duena, aurkitu zen lehenengo konposatu organometalikoetako bat izan zen. Dikloro(zikookta-1,5-dienoa)platinoa(II) komertzialki erabilgarria den olefineko konplexu bat da. Honek bakterioen ligak erraz desplazatu dezake. Bakterioen konplexua eta halogenuroak platinoaren kimikarako abiapuntuak dira.

Cisplatin, platino karratuen serieko lehenengoa da, platino(II)-az gain, kimioterapiako drogak ditu[37]. Besteak beste, carboplatin eta oxaliplatin. Konposatu honek DNA berriz konektatzezko gai da eta kimioterapiako eragileak joaten diren antzeko bidetan zelulak hiltzeko gai dira[38]. (Cisplatin-en albo-ondorioak, besteak beste, goragalea eta oka, ile-galera, entzumen-galera dira).[39][40]

HistoriaAldatu

Lehengo erabilerakAldatu

Arkeologoek 1200 k.a. bezain goizo erabilia izan zela diote, Antzinako Egiptoko ehorzketetan aurkitu zituzten urrezko bitxietan erabili zituzten eta. Haatik, egipziarrek metal honengan zeukaten ezaguera ez dakigu nolakoa zen. Nahiko posiblea izango litzateke bertakoek ez jakitea bereizten urrea eta horren barneko platino aleak.[41]

Metal hau Ameriketako natiboengatik erabilia izan zen urre-platinozko aleaziozko artefaktu zuriak ekoizteko, gaur egun Esmeraldas (Ekuador) hiria denaren inguruan. Erlatiboki sofistikatua zen hauts metalurgia sistema bat erabitzen zute. Objetu hauetako platinoa elementu purua ez izan arren, platino taldeko beste elementuekin naturalki nahastuta zegoen platinoa izan ohi zen gehien ekoizten zena, paladio, rodio eta iridioarekin batera hain zuzen ere.[42]


Europarren aurkikuntzaAldatu

Platinoaren lehenengo aipamena 1557. urtean egindakoa da Julio Zesar Eskaligero humanista italiarraren idatzietan agertzen da. Darien eta Mexiko artean aurkitutako metal noble ezezagun bat bezala zegoen deskribatua "ez suak ezta egile Espainiarrek likidotu zezaketena". Beraien lehenengo aldietan, Espainiarrentzat urreak zuen ezpurutasun bat besterik ez zen platinoa. Orokorrean banandua izaten zen gehiago ez erabiltzeko. Hare gehiago, dekretu ofizial bat zegoen urrea platinoaren ezpurutasunekin faltsutzea debekatzen zuena.

 
Almirante Antonio de Ulloa
 
Patinoak alkimian jaso zuen sinboloa, zilarraren sinboloa (ilargia) eta urrearena (eguzkia) nahastuta zen.

1735ean Antonio de Ulloa eta Don Jorge Juan eta Santacilia Ameriketako natibo batzuk platinoa meatzatzen ari zirela konturatu ziren, beraien zortzi urteko bidaian Kolonbia eta Perutik. Ulloa eta Juanek pipita zurixka batzuk zeukaten harriak ikusi zituzten eta Espainiara ekarri zituzten. Antonio de Ulloak lehenengo mineralogiako laborategia jarri zuen martxan eta lehenengoa izan zen platinoa sistematikoki aztertzen, 1748an. izandako espediziotik jasotako txostenak deskripzio bat zuen platinoa metal banaezina eta kaltzinagaitza zela esanez. 1748ko artkulua argitaratu ondoren, Ulloak ez zuen metal honen ikerkuntzarekin jarraitu; honen ordez Huancavelicara bidali zuten merkurioaren minak ikuskatzera.[43]

1741ean, Charles Wood metalurgialari britaniarrak Kolonbiako platinoaren hainbat lagin topatu zituen Jamaikan eta ondoren William Brownriggi bidali zizkion hauek hobeto aztertzeko[44]. Brownriggek 1750. urtean platinoari buruzko xehetasun handiko txosten bat aurkeztu zion Royal Societyri, garbi utzitz inoiz ez zuela metalaren inolako aipamenik ikusi.[45] Honez gain, garrantzia eman zion platinoaren fusio-puntu altuari eta boraxarekin zeukan elkartzeko zailtasunari. Handik gutxira europako beste kimikalariak hasi ziren platinoa ikertzen, hala nola, Andreas Sigismund Marggraf, Torbern Bergman, Jöns Jakob Berzelius, William Lewis eta Pierre Macquer[46]. 1752an, Henrik Scheffer-ek metalaren deskripzio zientifiko zehatz bat argitaratu zuen, hau "urre zuri" batez joz, eta aipatuz nola artsenikoaren laguntzaz platino mea bat urtzea lortu zuen. Scheffer-ek, urrea platinoa baino xaflakorragoa deskribatu zuen baina biak korrosioarekiko erresistenteak ziren.[47]


MalgutasunaAldatu

Carl von Sickingenek platinoa aztertu zuen jarraiki 1772an. Honek platinoa malgua bilakatzea lortu zuen, metala urrearekin aleatuz, aleazioa aqua regia berotan disolbatuz, platinoa amonio kloruroarekin hauspeatuz, amonio kloroplatinatoa sutan jarriz, eta azkenik ongi banatutako platinoa mailukatuz, hau atxikitzeko. Franz Karl Achardek, lehen platinoa arragoa egin zuen 1784an. Platinoa artsenikoarekin fusioz elkartu zuen eta ondoren artsenikoa lurrunduz.[48]

Platinoa bere platinoaren taldetik lehenengoa aurkitu zuten elementua izan zelako, Scheffer eta Sickingenek bere gogortasuna zela eta (urre puruarena baino zerbait gehiago), platinoa erlatiboki malguezina, batzuetan haurkorra ere izango zela pentsatu zuten baina ez zeuden zuzen. Izan ere, urrearen harikortasun eta malgutasun antzekoak zituen. Beraien suposizioa saihestea ezinezkoa izan zen, esperimentuetako platinoa oso kutsatuta baitzegoen platinoaren taldeko best elementuez, osmioa edota iridioa esate baterako, eta hauek platinoaren aleazioa hauskorrasgoa egiten zuten. "Plioxeno" izeneko platinozko hondakin hau urrearekin aleatzea zen konposatu malgu bat lortzeko modu bakarra garai haietan, baina agaur egun, guztiz purua den platinoa eskuragarria da.[49]

1786. urtean, Karlos III.a Espainiakoak liburutegi bat eta laborategi bat utzi zizkion Pierre-François Chabaneauri bere ikerkuntzan laguntzeko. Chabaneauk arrakasta izan zuen mineralaren hainbat ezpurutasun kentzen, urrea, merkurioa, beruna, kuprea eta burdina haien artean. Honengatik, metal bakar batekin lanean zebilela uste zuen baina oraindik ezezagunak ziren platino taldeko metalak zituen barnean. Ondorioz, esperimentuetan lortutako emaitzak ez ziren batere trinkoak. Batzuetan, malgua ematen zuen baina iridioarekin aleatzean, hauskorragoa zen. Beste kasuetan metala guztiz erregaitza zen, baina osmioarekin aleatzean, posible izango zen hau sutzea. Hilabete batzuen ondoren, Chabaneauk 23 kilogramo platino puru lortu zituen eta Joaquin Cabezasekin negozio bat hasi zuen. Honek Espainian "platinoaren aroa" hasi zuen.[50]

EkoizpenaAldatu

 
Hegoafrikako platino meatze bat goitik ikusita. Hegoafrikak munduko platinoaren %80a ekoizten du eta munduan ezagunak diren platino depositu ugari ditu.

Platinoa, platinoaren taldeko gainerako metalak bezala, nikelaren eta kuprearen deribatutzat bezala lortzen da komertzialki. Kuprearen fintze elektrolitiko prozesuan zehar, zilarra bezalako metal nobleak, urrea eta platinoaren taldeko metalak, baita selenioa eta telurioa elementuak, zelularen hondorantz joaten dira, "anodo lokatz" moduan, horrela hasiera emanez platinoaren taldeko metalen erauzketari.[51]

Platino purua depositu plazeretan edo bestelako meatan aurkitzen bada, ezpurutasunak erauzteko hainbat metodo erabiltzen isolatzen da. Platinoa gainerako ezpurutasunak baino askoz dentsoagoa delarik, arinagoak direnak erraz banandu daitezke likido batez flotatuz eta kenduz. Platinoa metal paramagnetikoa da, nikela eta burdina ez bezala, bi hauek ferromagnetikoak izanik. Hori dela eta, bi ezpurutasun hauek elektroiman bat nahastetik pasatuz ken daitezke. Gainera, platinoaren fusio-puntua gehienena baino altuagoa delako, ezpurutasun ugari urtuak edo kiskalduak izan daitezke. Azkenik, platinoa azido sulfuriko eta klorhidrikotara erresistentea da, hala ere, beste substantzi askok momentuan erreakzionatzen dute hauekin. Ezpurutasun metalikoak beraz, bi azidoetako bat nahastea irabiatuz disolbatu daitezke eta horrela platinoa soilik lortu.[52]

 
Platinoaren ekoizpena urteetan zehar mundu mailan.

Platino puruaren purifikazio metodo egokienetako bat, urrea, platinoa eta platinoaren taldeko metalak erabiliz, aqua regiarekin prozesatzea da. Bertan, paladioa, urrea eta platinoa disolbatzen dira. Bestalde, osmioa, iridio rutenioa eta rodioa erreakzionatu gabe geratzen dira, alde batera. Urrea hauspeatzea lortzen da, Burdin (II) kloruroa gehituz. Behin hau lortu dela, platinoa hauspeatzea posible izango da amonio hexakloroplatinato moduan, amonio kloruroa gehitzen bazaio. Amonio kloroplainatoa berotuz platinoa lortzen da[53]. Hauspeatu gabeko hexanokloroplatinatoa(IV) zinka erabiliz murriztu daiteke, eta antzeko metodo bat egokia da baita ere laborategietako platino hondarrak berreskuratzeko, eskala txikian[54]. Platinoaren fintzeak eta meatzaritzak ondorioak ditu ingurumenean.[55]

Aplikazioa eta erabilerakAldatu

 
Metalezko bihurgailu katalitikoa.

2014an saldu ziren 218 tona platinotatik, 98 tona ibilgailuen igortze kontroleko gailuetan erabiliak izan ziren (%45), 74,7 tona bitxigintzan (%34), 20 tona ekoizpen kimiko eta petrolioaren fintzean (%9,2) eta 5,85 tona aplikazio elektrikoetan, hala nola, disko gogorretan (%2,7). Geratzen ziren 28,9 tonak garrantzi gutxiagoko aplikaziotan erabili ziren, medikuntzan eta biomedikuntzan, elektrodotan, minbiziaren aurkako sendagaietan edota lambda (λ) zunetan, esate baterako.[56]

KatalizatzaileakAldatu

Platinoaren aplikazio ohikoenetako bat, errakzio kimikoetan katalizatzaile bezala da, "platino beltza" zehazki. Katalizatzailetzat erabilia izan da XIX. mendetik. Garai haietan, platino hautsa hidrogenoaren sutzea katalizatzeko erabiltzen zen. Haatik, bere erabilera garrantzitsuena automobiletan da, bihurgailu katalitiko bezala. Honek, ihes-hodiko erregabeko hidrokarburoen errekuntza eragiten du, karbono dioxido eta ur baporetan bihurtuz. Baita ere, platinoa petrolioaren industrian asko erabiltzen da, prozesu ezberdinetan katalizatzaile bezala[57], bereziki erreforma katalitikoetan. Erregai-piletan erabiltzen da honetaz gain, oxigenoaren erredukzioan katalizatzaile bezala[58].

EstandarraAldatu

 
Platinum-Iridium metro barra.

1889tik 1960ra arte, metroa, iridio-platino aleazio barra baten luzera (90:10) bezala definitzen zen, Metroaren Nazioarteko Prototipo barra bezala ezagutzen zena. Horren aurreko barra platinoz osatua zegoen 1799an. Kilogramoaren Nazioarteko Prototipoa oraindik 1879. urtean egindako platino-iridio zilindro aleazioa berberaren diametroaz jarraitzen du definitua izaten gaur egun.[59]

Hidrogenoaren elektrodo estandarrak ere platinizatutako platinozko elektrodo bat erabiltzen du, korrosio eta erresistentzia delarik beste zenbaiten artean.[60]

InbertsiotzatAldatu

 
%99,9 puruak diren zentimetro kubiko bateko platinoa, gutxi gorabehera US$696 000-ko balioarekin 2016ko ekainean.

Platinoa metal oso preziatu bat da ekonomiaren munduan. Txanponak, barrak eta lingoteak negoziatuak edo kolekzionatuak izaten dira. Platinoa bitxigintzan aurki daiteke, gehienbat %90-95 aleazio bezala. Horrela erabiltzen da daukan ospeagatik eta lingotearen balioagatik.[61][62]

Erlojugintzan, Vacheron Constantin, Patek Philippe, Rolex eta Breitling bezalako konpaniek platinoa erabiltzen dute edizio mugatuak diren erlojuak saltzeko. Erlojulariak platinoaren propietate paregabeak baloratzen dituzte, ez delako higatzen ezta histutzen.[63]

 
Platinoaren batez-besteko prezioa 1992 eta 2012 artean.[64]

Platinoaren prezioa, 2008an $2252-tik $774-ra jaitsi zen ontza bakoitzeko[65], ia 2/3-ko galera bat eraginez. Egonkortasun eta hazkuntza ekonomikoko garaietan, platinoaren prezioa urrearena baino bi aldiz altuagoa izatera iritsi daiteke. Bestalde, ekonomia kolokan egotean[66], prezioak asko jaitsi ohi dira, urrearena baino baxuagoa izan arte, gutxiago eskatzen delako konpania edo enpresen aldetik, nahiz eta urrea industrian erabilia izan, bere eskaera ez da horrenbestekoa orokorrean.

Gainerako erabilerakAldatu

Laborategian, platinozko kableak elektrodoetan erabiltzen dira; platinozko zartaginak edo ontziak analisi termograbimetrikoan erabiliak dira. Baita ere, platinoa aleazio agente bezala erabiltzen da beste metalezko produktuetan, hala nola, kable finak, korrosiboak ez diren laborategiko edukinontzietan, tresna medikuetan, hortzetako protesietan, kontaktu elektrikoetan, eta termoparetetan. Platino-kobaltoa, bi heren platino eta bat kobaltoz osatutako aleazio bat, erlatiboki indartsuak diren imanak sortzeko erabiltzen da[67]. Platinoan oinarritutako anodoak itsasontzietan, oliobidetan eta altzairuzko zubietan erabiltzen dira.[68]

Ospe sinboloak marketineanAldatu

 
Platinozko pepitak.

Platinoaren urritasunak metal bezala, esklusibotasuna eta aberastasuna adierazten du iragazleen artean. Platinozko debitu eta kreditu txartelak, urrezkoenak baino garrantzi handiagoa lortu dute.[69] Platinozko sariek bigarren postua dute, diamantearen atzetik izanik baina urrea, zilarra eta brontzea gaindituz. Adibidez, Estatu Batuetan, milioi bat kopia baino gehiago saldu dituen album bat, platinozkoa izango da izendatua. Haatik, 10 milioi kopia baino gehiago saltzen dituenean, diamantezko izango da, rankinean altuagoa[70]. Platinoa metal preziatu bat kontsideratzen da, bere erabilera urrearena edo zilarrena ez bezain arrunta izan arren.

Osasun arazoakAldatu

Platinoa metal gisa ez da oso arriskutsua, baina platinozko gatzek hainbat efektu eragin ditzateke, hala nola:[71]

  • DNA aldatzea
  • Minbizia
  • Azalean eta muki-mintzetan erreakzio alergikoak
  • Organo, heste, giltzurrun eta muinetan kalteak
  • Entzumen arazoak

Platinoak minbizi zelulen biderketa bizkortua gelditu egiten du. Horretarako, zelulen material genetikoaren adarrak elkartzen ditu, DNA deritzona. DNA beharrezkoa da zelulen hazkundea eta biderkaketa gertatzeko. Platinoak minbizi-zelulen barruan DNA kaltetzen du eta horrela, biderkatzea saihesten du.[72]Horregatik, platinoaren antineoplastiko eragileak kimioterapian erabiltzen dituzte, tumore batzuen kontrako jarduera ona erakusten baitute.

Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentruaren arabera, platinozko gatzetan epe laburreko esposizio batek begietako, sudurreko eta eztarriko narritadura sor dezake eta epe luzeko esposizioak, berriz, arnas aparatu eta larruazaleko alergiak. Gaur egungo OSHA estandarra 2 mikrogramo inguruko aire kubiko bakoitzeko 8 orduko laneko bataz bestekoa da[73]. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak gomendatutako esposizio-muga platinoari dagokionez, 1mg/m3 eguneko 8 orduko lanegunekoa da. [74]

Platinoaren kapsulak osagai medikoetan (bularreko inplanteak, ordezko prosetikoetan...) silikonazko goma eta gel-aren osagaiak fabrikatzen dituen katalizatzailea da, platinoak gorputzera sartzeko eta kontrako efektuak eragin ditzakeela aztertua dago. Elikagaien eta Droga Administrazioak eta beste erakunde batzuek gaia berrikusi dute eta ez dute topatu toxikotasuna in vivo frogatu daitekeelarik.[75][76]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Platinum | chemical element» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2018-10-19.
  2. (Ingelesez) «platinum | Origin and meaning of platinum by Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-19.
  3. (Ingelesez) Hobson, Peter «Currency shocks knock platinum to 10-year lows» U.K. . Noiz kontsultatua: 2018-10-19.
  4. .
  5. (Ingelesez) «Platinum Prices | Platinum Price Chart History | Price of Platinum Today» APMEX . Noiz kontsultatua: 2018-10-19.
  6. Chemistry : foundations and applications Macmillan Reference USA 2004 ISBN 0028657217 PMC 54767189 . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  7. «Platinum - The chemical element, its science, properties, and uses» Explain that Stuff . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  8. Schwartz, Mel (2002-04-29) Encyclopedia and Handbook of Materials, Parts and Finishes doi:10.1201/9781420017168 . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  9. Energy Data Conversion Handbook 1984 doi:10.1007/978-1-349-07397-9 . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  10. Rehren, Thilo (2006-07-01) «The Minting of Platinum Roubles» Platinum Metals Review (3): 120–129 doi:10.1595/147106706x128890 ISSN 0032-1400 . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  11. CRC handbook of chemistry and physics : a ready-reference book of chemical and physical data. (88th ed.. argitaraldia) CRC 2007 ISBN 9780849304880 PMC 85691089 . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  12. Handbook of corrosion data (2nd ed. argitaraldia) ASM International 1995 ISBN 0871705184 PMC 32661013 . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  13. Kauffman, George B.; Thurner, Joseph J.; Zatko, David A. (2007-01-05) «Ammonium Hexachloroplatinate(IV)» Inorganic Syntheses (John Wiley & Sons, Inc.): 182–185 ISBN 9780470132401 . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  14. Han, Yuan; Huynh, Han Vinh; Tan, Geok Kheng (2007-08) «Mono- vs Bis(carbene) Complexes:  A Detailed Study on Platinum(II)−Benzimidazolin-2-ylidenes» Organometallics (18): 4612–4617 doi:10.1021/om700543p ISSN 0276-7333 . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  15. Ertl, Gerhard (2008-04-28) «Reactions at Surfaces: From Atoms to Complexity (Nobel Lecture)» Angewandte Chemie International Edition (19): 3524–3535 doi:10.1002/anie.200800480 ISSN 1433-7851 . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  16. Audi, G.; Bersillon, O.; Blachot, J.; Wapstra, A.H. (2003-12) «The Nubase evaluation of nuclear and decay properties» Nuclear Physics A (1): 3–128 doi:10.1016/j.nuclphysa.2003.11.001 ISSN 0375-9474 . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  17. Cohen, David (2007-05) «Earth audit» New Scientist (2605): 34–41 doi:10.1016/s0262-4079(07)61315-3 ISSN 0262-4079 . Noiz kontsultatua: 2018-10-27.
  18. Encyclopaedia of occupational health and safety. (4th ed.. argitaraldia) International Labor Office 1998 ISBN 9221092038 PMC 35279504 . Noiz kontsultatua: 2018-10-27.
  19. Murata, KJ «Spectrochemical Analysis for Trace Elements in Geological Materials» Symposium on Spectrochemical Analysis for Trace Elements (ASTM International): 67–67-13 ISBN 9780803156647 . Noiz kontsultatua: 2018-10-27.
  20. Reed, I. M. (1931) Report on platinum placers south of Goodnews Bay, Alaska . Noiz kontsultatua: 2018-10-27.
  21. Theal, George McCall «LIEUTENANT-GENERAL SIR GALBRAITH LOWRY COLE, GOVERNOR, INSTALLED 9TH SEPTEMBER 1828, RETIRED 10TH AUGUST 1833» History of South Africa since September 1795 (Cambridge University Press): 1–29 ISBN 9780511783227 . Noiz kontsultatua: 2018-10-29.
  22. Cawthorn, R.G (2001-01) «A stream sediment geochemical re-investigation of the discovery of the platiniferous Merensky Reef, Bushveld Complex» Journal of Geochemical Exploration (1): 59–69 doi:10.1016/s0375-6742(00)00163-1 ISSN 0375-6742 . Noiz kontsultatua: 2018-10-29.
  23. Seymour, Richard J.; O'Farrelly, Julia I. (2001-07-13) Platinum-Group Metals John Wiley & Sons, Inc. ISBN 0471238961 . Noiz kontsultatua: 2018-10-29.
  24. «New York Times New York City Poll, August 2006» ICPSR Data Holdings 2008-04-11 . Noiz kontsultatua: 2018-10-29.
  25. Bowen, Paul Edward, (born 17 July 1967), QC 2012 Oxford University Press 2012-12-01 . Noiz kontsultatua: 2018-10-29.
  26. Mines, Mattison (1998-08) «Hindus at the edge: Self-awareness among adult children of interfaith marriages in Chennai, South India» International Journal of Hindu Studies (2): 223–248 doi:10.1007/s11407-998-0015-3 ISSN 1022-4556 . Noiz kontsultatua: 2018-10-29.
  27. Meteorites : flux with time and impact effects Geological Society 1998 ISBN 1862390177 PMC 40100784 . Noiz kontsultatua: 2018-10-29.
  28. 1922-, Krebs, Robert E., (1998) The history and use of our earth's chemical elements : a reference guide Greenwood Press ISBN 0313301239 PMC 35986325 . Noiz kontsultatua: 2018-10-29.
  29. Smith, G. Frederick; Gring, J. L. (1933-10) «The Separation and Determination of the Alkali Metals Using Perchloric Acid. V. Perchloric Acid and Chloroplatinic Acid in the Determination of Small Amounts of Potassium in the Presence of Large Amounts of Sodium» Journal of the American Chemical Society (10): 3957–3961 doi:10.1021/ja01337a007 ISSN 0002-7863 . Noiz kontsultatua: 2018-10-29.
  30. Schweizer, A. E.; Kerr, G. T. (1978-08) «Thermal decomposition of hexachloroplatinic acid» Inorganic Chemistry (8): 2326–2327 doi:10.1021/ic50186a067 ISSN 0020-1669 . Noiz kontsultatua: 2018-10-29.
  31. Perry, Dale (2011-05-10) Handbook of Inorganic Compounds, Second Edition CRC Press ISBN 9781439814611 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  32. Ahrens, Sebastian; Strassner, Thomas (2006-12) «Detour-free synthesis of platinum-bis-NHC chloride complexes, their structure and catalytic activity in the CH activation of methane» Inorganica Chimica Acta (15): 4789–4796 doi:10.1016/j.ica.2006.05.042 ISSN 0020-1693 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  33. Karpov, Andrey; Konuma, Mitsuharu; Jansen, Martin (2006) «An experimental proof for negative oxidation states of platinum: ESCA-measurements on barium platinides» Chemical Communications (8): 838 doi:10.1039/b514631c ISSN 1359-7345 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  34. Karpov, Andrey; Nuss, Jürgen; Wedig, Ulrich; Jansen, Martin (2003-10-13) «Cs2Pt: A Platinide(-II) Exhibiting Complete Charge Separation» Angewandte Chemie International Edition (39): 4818–4821 doi:10.1002/anie.200352314 ISSN 1433-7851 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  35. Jansen, Martin (2005-12) «Effects of relativistic motion of electrons on the chemistry of gold and platinum» Solid State Sciences (12): 1464–1474 doi:10.1016/j.solidstatesciences.2005.06.015 ISSN 1293-2558 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  36. Ghilane, J.; Lagrost, C.; Guilloux-Viry, M.; Simonet, J.; Delamar, M.; Mangeney, C.; Hapiot, P. (2007-04) «Spectroscopic Evidence of Platinum Negative Oxidation States at Electrochemically Reduced Surfaces» The Journal of Physical Chemistry C (15): 5701–5707 doi:10.1021/jp068879d ISSN 1932-7447 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  37. Riddell, Imogen A.; Lippard, Stephen J. (2018-02-05) «1. Cisplatin and Oxaliplatin: Our Current Understanding of Their Actions» Metallo-Drugs: Development and Action of Anticancer Agents (De Gruyter): 1–42 ISBN 9783110470734 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  38. Richards, Adair D.; Rodger, Alison (2007-06-19) «Synthetic Metallomolecules as Agents for the Control of DNA Structure» ChemInform (25) doi:10.1002/chin.200725222 ISSN 0931-7597 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  39. Margadale, 2nd Baron, (James Ian Morrison) (17 July 1930–6 April 2003) Oxford University Press 2007-12-01 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  40. Taguchi, Takashi; Nazneen, Arifa; Abid, M. Ruhul; Razzaque, Mohammed S. (2005) «Cisplatin-Associated Nephrotoxicity and Pathological Events» Contributions to Nephrology (KARGER): 107–121 ISBN 380557858X . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  41. W., Hesse, Rayner (2007) Jewelrymaking through history : an encyclopedia Greenwood Press ISBN 9780313335075 PMC 81252719 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  42. 1889-1982., McDonald, Donald, (1982) A history of platinum and its allied metals Johnson Matthey ISBN 0905118839 PMC 9465580 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  43. 1892-, Weeks, Mary Elvira, The discovery of the elements ... (3d ed. rev. argitaraldia) [publisher not identified] ISBN 0848685792 PMC 23991202 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  44. Brownrigg, William (1711–1800) Oxford University Press 2018-02-06 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  45. Watson, Wm.; Brownrigg, W. (1749-01-01) «Several Papers concerning a New Semi-Metal, Called Platina; Communicated to the Royal Society by Mr. Wm. Watson F. R. S.» Philosophical Transactions of the Royal Society of London (491-496): 584–596 doi:10.1098/rstl.1749.0110 ISSN 0261-0523 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  46. «Allgemeine Tabelle der Berfuche» Versuche mit dem Balistischen Pendel die Geschwindigkeiten geschossener Körper zu bestimmen (De Gruyter): 14–24 1830-12-31 ISBN 9783111691176 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  47. 1892-, Weeks, Mary Elvira, The discovery of the elements ... (3d ed. rev. argitaraldia) [publisher not identified] ISBN 0848685792 PMC 23991202 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  48. 1892-, Weeks, Mary Elvira, The discovery of the elements ... (3d ed. rev. argitaraldia) [publisher not identified] ISBN 0848685792 PMC 23991202 . Noiz kontsultatua: 2018-11-06.
  49. «Internet Archive Wayback Machine» Choice Reviews Online (11): 48–6007-48-6007 2011-07-01 doi:10.5860/choice.48-6007 ISSN 0009-4978 . Noiz kontsultatua: 2018-11-06.
  50. 1892-, Weeks, Mary Elvira, The discovery of the elements ... (3d ed. rev. argitaraldia) [publisher not identified] ISBN 0848685792 PMC 23991202 . Noiz kontsultatua: 2018-11-06.
  51. Original PDF . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  52. 1940-, Heiserman, David L., (1992) Exploring chemical elements and their compounds (1st ed. argitaraldia) Tab Books ISBN 083063018X PMC 23690209 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  53. «Production of Fine Iridium Fibre» Platinum Metals Review (3): 138–138 2004-07-01 doi:10.1595/147106704x1937 ISSN 0032-1400 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  54. Kauffman, George B.; Teter, Larry A.; Rhoda, Richard N. (2007-01-05) «Recovery of Platinum from Laboratory Residues» Inorganic Syntheses (John Wiley & Sons, Inc.): 232–236 ISBN 9780470132388 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  55. «FPP Newsletter October 2014 (PDF)» Human Rights Documents online . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  56. Checklist of resolutions adopted by the Security Council from 1 August 2013 to 31 July 2014 2016-04-21 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  57. 1922-, Krebs, Robert E., (1998) The history and use of our earth's chemical elements : a reference guide Greenwood Press ISBN 0313301239 PMC 35986325 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  58. (Ingelesez) Wang, Chao; Daimon, Hideo; Onodera, Taigo; Koda, Tetsunori; Sun, Shouheng (2008-04-28) «A General Approach to the Size- and Shape-Controlled Synthesis of Platinum Nanoparticles and Their Catalytic Reduction of Oxygen» Angewandte Chemie International Edition (19): 3588–3591 doi:10.1002/anie.200800073 ISSN 1433-7851 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  59. Gupta, S. V. (2009) «Metre Convention and Evolution of Base Units» Units of Measurement (Springer Berlin Heidelberg): 47–65 ISBN 9783642007774 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  60. (Ingelesez) Feltham, A. M.; Spiro, Michael (1971-04) «Platinized platinum electrodes» Chemical Reviews (2): 177–193 doi:10.1021/cr60270a002 ISSN 0009-2665 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  61. . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  62. Original treaties and international agreements filed and recorded during the month of June 2011: No. 1357 2011-12-14 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  63. Gabanyi, Margaret (2008-09-15) «PSI in the Spotlight: September 2008» PSI Structural Genomics Knowledgebase doi:10.1038/nw_psisgkb.2008.7 ISSN 2041-8442 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  64. Newman, John Henry (1963-01-01) «To F. W. Faber. II» The Letters and Diaries of John Henry Newman, Vol. 13: Birmingham and London: January 1849 to June 1850 (Oxford University Press): 25–26 ISBN 9780199683376 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  65. Barstow, Stan, (28 June 1928–1 Aug. 2011), writer Oxford University Press 2007-12-01 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  66. Loftin, Craig M. (2015-04) Hay, Harry (07 April 1912–24 October 2002) Oxford University Press . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  67. 1922-, Krebs, Robert E., (1998) The history and use of our earth's chemical elements : a reference guide Greenwood Press ISBN 0313301239 PMC 35986325 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  68. CRC handbook of chemistry and physics : a ready-reference book of chemical and physical data. (88th ed.. argitaraldia) CRC 2007 ISBN 9780849304880 PMC 85691089 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  69. (Ingelesez) Gwin, John M (1986-07-07) «Pricing Financial Institution Products» Journal of Professional Services Marketing (3): 91–99 doi:10.1300/j090v01n03_07 ISSN 0748-4623 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  70. 1963-, Crouse, Richard, (2000) Big bang, baby : rock trivia Hounslow Press ISBN 0888822197 PMC 43276698 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  71. «Platino (Pt) Propiedades químicas y efectos sobre la salud y el medio ambiente» www.lenntech.es . Noiz kontsultatua: 2018-11-07.
  72. (Gaztelaniaz) «Agentes alquilantes: Sales de platino. Historia, acción y eventos adversos.» allaboutcancerco 2017-04-07 . Noiz kontsultatua: 2018-11-07.
  73. Original PDF . Noiz kontsultatua: 2018-11-06.
  74. Samson Occom, journal, 1765 November 21 2015 doi:10.1349/ddlp.1132 . Noiz kontsultatua: 2018-11-06.
  75. Maharaj, S. V. M. (2008-01) «Assessment of the FDA Backgrounder on Platinum in Silicone Breast Implants: Implications for Public Health Policy» International Journal of Health Services (1): 95–102 doi:10.2190/hs.38.1.e ISSN 0020-7314 . Noiz kontsultatua: 2018-11-06.
  76. BROOK, M (2006-06) «Platinum in silicone breast implants☆» Biomaterials (17): 3274–3286 doi:10.1016/j.biomaterials.2006.01.027 ISSN 0142-9612 . Noiz kontsultatua: 2018-11-06.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu