Bario

56 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa

Barioa elementu kimiko bat da, Ba ikurra eta 56 zenbaki atomikoa dituena. Metal lurralkalino zilarkara da. Naturan ez da inoiz egoera puruan egoten, oso erreaktiboa baita airearekin. Bere oxidoari barital deritzo eta urarekin eta karbono dioxidoarekin erreakzionatzen du. Naturan barioa duten mineralik arruntenak disolbaezina den bario sulfatoa, BaSO4 (barita), eta bario karbonatoa, BaCO3 (witherita), dira. Benitoita izeneko harribitxi arraroak barioa dauka.

Barioa
56 ZesioaBarioaLantanoa
   
 
56
Ba
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaBarioa, Ba, 56
Serie kimikoametal lurralkalinoak
Taldea, periodoa, orbitala2, 6, s
Masa atomikoa137,327(7) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Xe] 6s2
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 18, 8, 2
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 3,51 g/L
Urtze-puntua1.000 K
(727 °C, 1.341 °F)
Irakite-puntua2.170 K
(1.897 °C, 3.447 °F)
Urtze-entalpia7,12 kJ·mol−1
Irakite-entalpia140,3 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 28,07 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 911 1.038 1.185 1.388 1.686 2.170
Propietate atomikoak
Kristal-egiturakubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k)2
(oxido basiko sendoa)
Elektronegatibotasuna0,89 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 502,9 kJ/mol
2.a: 965,2 kJ/mol
3.a: 3.600 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)215 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)253 pm
Erradio kobalentea198 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 18,4
Soinuaren abiadura1.620 m/s
Isotopo egonkorrenak
Barioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
130Ba %0,106 Ba egonkorra da 74 neutroirekin
132Ba %0,101 Ba egonkorra da 76 neutroirekin
133Ba Sintetikoa 10,51 u ε 0,517 133Cs
134Ba %2,417 Ba egonkorra da 78 neutroirekin
135Ba %6,592 Ba egonkorra da 79 neutroirekin
136Ba %7,854 Ba egonkorra da 80 neutroirekin
137Ba %11,23 Ba egonkorra da 81 neutroirekin
138Ba %71,7 Ba egonkorra da 82 neutroirekin

Ezaugarri nagusiak

aldatu

Barioaren ezaugarri kimikoak kaltzioarenak bezalakoak dira, baina lehena erreaktiboagoa da. Metal hau oso erraz oxidatzen da airearekin kontaktuan eta oso erreaktiboa da urarekin eta alkoholarekin, hidrogeno gasa ekoiztuz. Airean edo oxigenoan erretzean bario oxidoa eta bario peroxidoa ekoizten ditu. Elementu honen konposatu sinpleek grabitate espezifiko altua daukate. Barioz osatutako mineralik arruntenak, baritak, oso dentsitate altua dauka (4,5 g/cm3).

Kanpo estekak

aldatu