Artseniko

33 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa

Artsenikoa elementu kimiko bat da, As ikurra eta 33 zenbaki atomikoa dituena. Alberto Handiak aurkitu zuen 1250ean. Metaloide pozoitsua da, forma alotropiko asko dituena, besteak beste, horia (molekula ez-metalikoa) eta hainbat forma beltz eta gris (metaloideak). Izadian artseniko elementala hiru forma metaloidetan aurki daiteke, bakoitza bere kristal-egiturarekin: artseniko minerala sensu stricto, eta bakanagoak diren artsenolanprita eta parartsenolanprita. Haatik, gehienetan artseniuro edo artsenato eran agertzen da. Mota horietako ehunka gai elkartu ezagutzen dira. Artsenikoa eta bere gai elkartuak pestizidetan, herbizidetan, intsektizidetan eta metal-nahasturetan erabiltzen dira.

Artsenikoa
33 GermanioaArtsenikoaSelenioa
   
 
33
As
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaArtsenikoa, As, 33
Serie kimikoametaloideak
Taldea, periodoa, orbitala15, 4, p
Masa atomikoa74,92160(2) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Ar] 3d10 4s2 4p3
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 5
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 5,727 g/L
Urtze-puntua1.090 K
(817 °C, 1.503 °F)
Irakite-puntua887 K
(614 °C, 1.137 °F)
Urtze-entalpia24,44 kJ·mol−1
Irakite-entalpia34,76 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 24,64 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 553 596 646 706 781 874
Propietate atomikoak
Kristal-egituraerronboedrikoa
Oxidazio-zenbakia(k)5, 3, 1,[1] -3
(oxido azido ahula)
Elektronegatibotasuna2,18 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 947,0 kJ/mol
2.a: 1.798 kJ/mol
3.a: 2.735 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)115 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)114 pm
Erradio kobalentea119 pm
Van der Waalsen erradioa185 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 50,2
Isotopo egonkorrenak
Artsenikoaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
73As Sintetikoa 80,3 e ε - 73Ge
γ 0,05D, 0,01D, e -
74As Sintetikoa 817,78 e ε - 74Ge
β+ 0,941 74Ge
γ 0,595, 0,634 -
β 1,35, 0,717 74Ge
75As %100 As egonkorra da 42 neutroirekin

Artsenikoaren oxidazio-egoera nagusiak hauek dira:

  • -3 (artseniuroak: eskuarki nahastura-formako metal arteko gai elkartuak),
  • +3 (artsenatoak (III) edo artsenitoak, alegia, gai elkartu organoartseniko gehienak),
  • eta +5 (artsenatoak(V), oxikonposatu artseniko ez-organiko egonkorrenak).

Artsenikoa beste artseniko-atomo batzuekin ere lotzen da, esaterako As-As bikoteak sortuz realgar izeneko sulfuro gorrian edo As43- ioiak skutterudita izeneko gai elkartuan.

Ezarpenak aldatu

Gaur egun erabiliak aldatu

  • Kolorgetzaile gisa beiragintzan
  • Intsektizida (berun artseniatoa), herbizida (sodio artsenitoa) eta pozoietan
  • Koloregai eta suzirigintzan erabiltzen den artseniko disulfuroa.
  • Berun eta metal-nahasturei gehitzeko
  • Galio artseniuroa erabiltzen da material erdieroale moduan zirkuitu integratu azkarragoetan.

Ez erabiliak aldatu

  • Medikuntzan erabiltzen zen; hala ere, gaur egun, erabiltzen hasi da artseniko trioxidoa erabiliz leuzemia promielozitikoa tratatzeko.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.