Kelvin (unitatea)

tenperatura-unitatea, SIk aitortua
Kelvin» orritik birbideratua)

Kelvina tenperatura termodinamikoaren unitatea da (edo tenperatura absolutuarena). Haren sinboloa K da,[1] eta lehen Kelvin gradu ere deitzen zitzaion. (13. CGPMa (1967) 4. erabakia, CR 104). Kelvin unitatea tenperatura William Thomson Kelvinek 1848an sorturiko eskalan adierazteko erabiltzen da (eskala absolutua).[2]

Kelvin (unitatea)
Neurtzen dutenperatura absolutua, Kolore tenperatura, ihintz-puntua, Curieren tenperatura, Debye temperature (en) Itzuli, Fermi temperature (en) Itzuli, Néel temperature (en) Itzuli eta superconduction transition temperature (en) Itzuli
SI sistemarako konbertsioa1 K
Honen izena daramaWilliam Thomson
IkurraK, К, K, K, K eta K

Eskala absolutuak oinarria Celsius eskalan du, unitate ezberdintasunak energia aldaketa bera adierazten baitu, baina eskalaren jatorria zero absolutura mugitua da (zero absolutua −273,15 °C dira, edo 0 K). Beraz, zero Kelvin litekeen egoerarik hotzena litzateke, energia termikorik gabeko egoera. Aldiz, uraren puntu hirukoitzeko tenperatura termodinamikoaren 1/273,16 frakzioa da, edo beste hitz batzuetan, uraren puntu hirukoitzak 273,16 K-eko tenperatura du.

Celsius eskalatik eskala absolutura pasatzeko, aski da honakoa aplikatzea:[3]

T(K) = T(ºC) + 273,15

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Laburtzapenen hiztegia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 31 or..
  2. (Ingelesez) Angelo, Joseph. (2020). Solid Matter. Infobase Publishing, 30 or. ISBN 9781438195780..
  3. (Ingelesez) Whitten, Kenneth W.; Davis, Raymond E.; Peck, Larry; Stanley, George G. (2013). Chemistry. Cengage Learning, 30 or. ISBN 9781285624730..

Kanpo estekak

aldatu