Azido nitriko

konposatu kimiko

Azido nitriko azido sendoa da, kaustikoa, eta energia handiko oxidatzailea (HNO3). Egoera garbian, likido koloregabea da. Uretan urtzen da, eta hainbat kontzentraziotan saltzen da merkatuan. 78 °C-an irakiten du. Argitan jartzean, likidoari kolore horixka ematen dion nitrogeno dioxidoa askatzen du; hortik datorkio batzuetan izaten duen kolorea.

Azido nitriko
Nitric-acid.png
Acido nitrico fumante.jpg
Formula kimikoaHNO3
SMILES kanonikoa[N+(=O)(O)[O-]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
InChl3D eredua
Osatutaoxigeno, nitrogeno eta hidrogeno
Base konjokatuaNitrato
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,5 g/cm³ (77 °C)
Errefrakzio indiziea1,397
Azidotasuna (pKa)−1,64
Momentu dipolarra2,17 D
Fusio-puntua−42 °C
Irakite-puntua83 °C (760 Torr)
Fusio-entalpia2,17 D
Formazio entalpia estandarra−174,1 kJ/mol
Baporizazio entalpia39,1 kJ/mol
Lurrun-presioa48 mmHg (20 °C)
Masa molekularra62,995643 Da
Erabilera
Rolalehergai
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
3
0
Denboran ponderatutako esposizio muga5 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak)
Denbora laburreko esposizio muga10 mg/m³ (baliorik ez)
IDLH64,5 mg/m³
Eragin dezakenitric acid exposure (en) Itzuli eta euri azido
Identifikatzaileak
InChlKeyGRYLNZFGIOXLOG-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia7697-37-2 eta 12507-77-6
ChemSpider919
PubChem944
Reaxys3587310
Gmelin48107
ChEBI1576
ChEMBLCHEMBL1352
NBE zenbakia2031
RTECS zenbakiaQU5775000
ZVG1370
DSSTox zenbakiaQU5775000
EC zenbakia231-714-2
ECHA100.028.832
MeSHD017942
RxNorm1311391
UNII411VRN1TV4
KEGGD02313

Lehenago, azido sulfurikoa eta sodio nitratoa erreakzionaraziz lortzen zen: 2 NaNO3 + H2SO4 → Na2SO4 + 2 HNO3. Gaur egun, amoniakoaren oxidazio katalitikoaren bidez lortzen da, platinozko katalizatzaileak erabiliz. Ia metal denei erasotzen die. Argitan, lurrun arriskutsuak askatzen ditu, konposatu organikoak ukitzen baditu su hartzeko arriskua dago, eta giza gorputzeko azala eta muki-mintzak erretzen ditu. Ongarriak, plastikoak, koloregaiak, lehergaiak, sintesi-konposatu organikoak eta beste zenbait konposatu lortzeko ekoizteko erabiltzen da; metalurgian, mineralen flotazioan, eta erregai nuklearrak berriro prozesatzeko ere erabiltzen da.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu