Uralak edo Ural mendiak[1] (errusieraz: Ура́льские го́ры) Errusiako mendebaldean dagoen mendikatea da. Ohituraz, Europa eta Asia arteko muga izan dira.

Uralak
Landscape view in Circumpolar Urals.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuenaNarodnaia
Garaiera1.895 m
Luzera2.500 km
Zabalera150 km
Geografia
Ural Mountains Map.gif Map
Koordenatuak60°N 59°E / 60°N 59°E / 60; 59
Geologia
GaraiaPaleozoiko
Karbonifero

Izena bertoko "ural" tributik datorkie.

GeografiaAldatu

Ural mendiek 2.500 km luzera dute, Kazakhstango iparraldeko estepetatik Ozeano Artikoaren kostalderaino. Izan ere, geologikoki, Vaigatx uhartea eta gertuko Zembla Berria mendikatearen jarraipena baino ez dira.

Mendikatearen mendirik altuena 1.895 metroko Narodnaia mendia da. Geografoek bost zatitan banandu ohi dituzte Uralak: hegoaldea, erdialdea, iparraldea, azpiartikoa eta artikoa.

MendiakAldatu

 
Koltxedan herrixka Uraletan 1912an.

Mendikatearen mendirik altuenak hauek dira:

  • Narodnaia mendia (1.895 m) – Hegoaldeko Uralak.
  • Neroika (1.646 m).
  • Jamantau (1.640 m) – Hegoaldeko Uralak.
  • Telpos-Is (1.617 m).
  • Iremel (1.582 m) - Hegoaldeko Uralak
  • Konschakowski Kamen (1.569 m).
  • Pajer (1.499 m).
  • Deneschkin Kamen (1.492 m).
  • Otschenyrd (1.363 m).
  • Iserim (1.331 m).

EkonomiaAldatu

Ural mendietan, urrea, platinoa, ikatza, burdina, nikela, zilarra eta beste meak aurkitu daitezke.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).

Kanpo estekakAldatu