Kelvin (unitatea)
Kelvina, —lehenago askotan Kelvin gradua deitua—, tenperatura termodinamikoaren unitatea da (edo tenperatura absolutuarena). Bere sinboloa K da. (13. CGPMa (1967) 4. erabakia, CR 104). Kelvin unitatea tenperatura William Thomson Kelvinek 1848an sorturiko eskalan adierazteko erabiltzen da (eskala absolutua).
Kelvin (unitatea) | |
---|---|
![]() | |
Neurtzen du | tenperatura absolutua eta Kolore tenperatura |
SI sistemarako konbertsioa | 1 Kelvin |
Honen izena darama | William Thomson |
Ikurra | K eta К |
Eskala absolutuak oinarria Celsius eskalan du, unitate ezberdintasunak energia aldaketa bera adierazten baitu, baina eskalaren jatorria zero absolutura mugitua da (zero absolutua -273.15 °C dira, edo 0 K). Beraz, zero Kelvin litekeen egoerarik hotzena litzateke, energia termikorik gabeko egoera. Aldiz, uraren puntu hirukoitzeko tenperatura termodinamikoaren 1/273,16 frakzioa da, edo beste hitz batzuetan, uraren puntu hirukoitzak 273,16 K-eko tenperatura du.
Celsius eskalatik eskala absolutura pasatzeko, aski da honakoa aplikatzea:
- Tenp. (°C) = Tenp. (K) - 273,15