Rubidio

Zenbaki atomikoa 37 duen elementu kimikoa. Metal alkalinoa da, zuria, biguna eta arina

Rubidioa elementu kimiko bat da, Rb ikurra eta 37 zenbaki atomikoa dituena. Metal alkalinoen taldeko elementu metaliko zuri zilarkara eta biguna da. Rb-87 isotopoa, naturan berez existitzen dena, apur bat erradioaktiboa da. Rubidioa oso biguna eta oso erreaktiboa da. 1. taldeko gainerako elementuen antzeko ezaugarriak ditu, esaterako oxidazio azkarra Lurreko airearekin kontaktuan.

Rubidioa
37 KriptonaRubidioaEstrontzioa
   
 
37
Rb
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaRubidioa, Rb, 37
Serie kimikoametal alkalinoak
Taldea, periodoa, orbitala1, 5, s
Masa atomikoa85,4678(3) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Kr] 5s1
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 8, 1
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 1,532 g/L
Urtze-puntua312,46 K
(39,31 °C, 102,76 °F)
Irakite-puntua961 K
(688 °C, 1.270 °F)
Urtze-entalpia2,19 kJ·mol−1
Irakite-entalpia75,77 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 31,060 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 434 486 552 641 769 958
Propietate atomikoak
Kristal-egiturakubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k)1 (oxido basiko sendoa)
Elektronegatibotasuna0,82 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 403,0 kJ/mol
2.a: 2.633 kJ/mol
3.a: 3.860 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)235 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)265 pm
Erradio kobalentea211 pm
Van der Waalsen erradioa244 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 58,2
Soinuaren abiadura1.300 m/s
Isotopo egonkorrenak
Rubidioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
83Rb Sintetikoa 86,2 e ε - 83Kr
γ 0,52, 0,53, 0,55 -
84Rb Sintetikoa 32,9 e ε - 84Kr
β+ 1,66, 0,78 84Kr
γ 0,881 -
β- 0,892 84Sr
85Rb %72,168 Rb egonkorra da 48 neutroirekin
86Rb Sintetikoa 18,65 e β- 1,775 86Sr
γ 1,0767 -
87Rb %27,835 4,88x1010 u β- 0,283 87Sr

Historia aldatu

Rubidioa (latineko rubĭdus, horaila, hitzetik eratorria) 1861an aurkitu zuen Robert Bunsenek Gustav Kirchhoffekin batera, lepidolita batean. Aurkikuntza gauzatzeko, espektroskopio bat erabili zuten, honekin, metalaren adierazgarri diren igorpen espektroko bi lerro gorriak behatu behar izan zituzten, lerro hauetatik datorkio substantziari izena. 1920ra arte elementuak ez zuen erabilgarritasun praktikorik eduki, urte horretan hasi baitziren zelula fotoelektrikoetan erabiltzen. Ordura arte, ikerketa alorrean eta kimika zein elektrizitateko esperimentuetan baliatu zen.[1]

Ezaugarri nagusiak aldatu

Rubidioa bigarren elementurik elektropositiboena da elementu alkalino egonkorren multzoan, eta likido bihurtzen da giro-tenperatura altuan (39,3 °C-etan). Elementu honek bortizki erreakzionatzen du uretan. Potasioarekin eta zesioarekin gertatzen den bezala, erreakzio hau aski izaten da hidrogeno askatua pizteko. Airean suak berez hartzen duela ere ikusi izan da. Beste metal alkalino batzuek bezala, amalgamak sortzen ditu merkurioarekin eta aleazioak era ditzake urre, zesio, sodio eta potasioarekin. Erretzen denean, kolore gorri-morexka ematen dio garrari; hortik datorkio, hain zuzen, bere izena.[2]

Taula periodikoko lehen periodoan dagoenez, alkalinotzat hartzen da eta beraz, balentzia soil bat du: 1. Egoera neutroan hogeita hamazazpi protoi eta elektroiz osatuta dago. Konfigurazio elektronikoari dagokionez, kriptonaren berdina du baina elektroi bat gehiagorekin, bosgarren energia-mailan. Rubidioaren azkeneko elektroiaren edo elektroi bereizgarriaren zenbaki kuantikoak hurrenak dira: (5,0,0,+1/2), zenbaki kuantiko nagusia, azimutala, magnetikoa eta spina, hurrenez hurren.

Gainerako metal alkalinoekin gertatzen den bezala, oxidazio egoera bakarra du (+1) eta karbono dioxido, hidrogeno, nitrogeno, sufre zein halogeno guztiekin erreakzionatzen du.

Lur planetako lurrazaleko elementu ugarienen artean hamaseigarrena da, helioarekin batera.

Erabilerak aldatu

Rubidioa erraz ionizatu daitekeenez, sarritan espazio ontzietan edo motor ionikoetan erabiltzeko proposatu izan da, baina azken urteetan xenona zein zesioa honetarako erabilgarriagoak direla jakin da. Kristal bereziak sortzeko erabili ohi da, besteak beste, zuntz optikoaren bidezko telekomunikazio sistemen eta gau-ikusmeneko gailuen arloetan. Hala ere, baditu beste hainbat erabilera:[3]

  • Argi-igorgailuen telurio-rubidiozko estalkiak egiteko, hauek zelula fotoelektrikoetan eta detektagailu elektronikoetan erabiltzen dira.
  • Huts-sorgailuetan, getter izenekoetan, substantzia honek azken gas arrastoak xurgatzen ditu, bereziki oxigenoarenak. Gailu hauen funtzionamendu egokia ziurtatzeko baliatzen da rubidioa.
  • Fotoerresistentzien osagai gisa (LDR bezala ere ezagunak, Light dependant resistors, argiaren mendeko erresistentziak), erresistentzia hauetan elektrizitate-erresistentzia jasotako argiztapenaren araberakoa da.
  • Medikuntzan, positroien igorpenaren bidezko tomografiak gauzatzeko. Epilepsiaren tratamendurako funtsezkoa da hau, birusak azido nukleikoetatik banantzeko ere erabiltzen da.[4][5]
  • Lurrun-turbinetan ere erabiltzen da.[6]
  • RbAg4I5 edo rubidioaren zilarraren ioduroa, egun ezagutzen den kristal ionikorik eroankorrena da giro tenperaturan. Baliteke etorkizunean substantzia honekin egindako xafla meheak bateria gisa erabiltzea.
  • Su artifizialetan kolore morea lortzeko baliagarria da.[7]
  • Metala magnetohidrodinamikan oinarritutako sorgailu termoelektrikoetan erabiltzearen ideia zientzialarien artean dabil. Inoiz gauzatuko balitz, tenperatura altuetan sortutako rubidio ioiak eremu magnetiko baten inguruan mantenduko lirateke, hala, korronte elektriko bat sortuz.[8]

Rubidioak baditu beste hainbat erabilera, izan ere, zesioarekin ordezkatu daiteke, baita zesioz osaturiko konposatuetan ere, kimikoki oso antzekoak direlako.

Gizakiengan duen eragina aldatu

Rubidioak urarekin erreakzionatzen du. Pertsona orori eragin diezaiokeen kalteei dagokienean, irentsiz gero, toxikoa da eta erredura termikoak eragiten ditu sua hartu eta gizakiaren edozein atalekin kontaktuan jartzean. Horretaz gain, rubidioak ziztu bizian erreakzionatu dezake azaleko hezetasunarekin, hala, rubidio hidroxidoa eratu eta giza begietan zein azalean erredura termikoak eragiteko. Substantzia honekin epe luzean kontaktuan egon ondoren, hurrengo sintomak azal daitezke: pisua lortzeko arazoak, ultzerak azalean, narritadurak, ataxia eta gehiegizko urduritasuna.[9]

Badirudi naturan ez duela inolako kalterik egiten, gaur arte kontrakoa esaten duen frogarik ez da aurkitu.[9]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Rubidio | Qué es, historia, características, usos, propiedades físicas, químicas» Euston96 2017-09-21 (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).
  2. 1859-, Holleman, A. F. (Arnold Frederick),. (1985). Lehrbuch der anorganischen Chemie. (91.-100., verb. und stark erw. Aufl. / von Nils Wiberg. argitaraldia) De Gruyter ISBN 3110075113. PMC 14949442. (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).
  3. «Rubidium - Element information, properties and uses | Periodic Table» www.rsc.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).
  4. Yen, C. K.; Yano, Y.; Budinger, T. F.; Friedland, R. P.; Derenzo, S. E.; Huesman, R. H.; O'Brien, H. A.. (1982-6). «Brain tumor evaluation using Rb-82 and positron emission tomography» Journal of Nuclear Medicine: Official Publication, Society of Nuclear Medicine 23 (6): 532–537. ISSN 0161-5505. PMID 6281406. (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).
  5. (Ingelesez) Smart, Lesley E.; Moore, Elaine A.. (1995-06-27). Solid State Chemistry: An Introduction, 2nd Edition. CRC Press ISBN 9780748740680. (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).
  6. (Ingelesez) Mittal. (2009). Introduction To Nuclear And Particle Physics. Prentice-Hall Of India Pvt. Limited ISBN 9788120336100. (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).
  7. «Journal of Pyrotechnics Archive» www.jpyro.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).
  8. (Ingelesez) Boikess, Robert S.; Edelson, Edward. (1981-03-01). Chemical principles. Harper & Row ISBN 9780060408084. (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).
  9. a b «Rubidio (Rb) Propiedades químicas y efectos sobre la salud y el medio ambiente» www.lenntech.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu