Darién Panama ekialdeko probintzia da. Herrialdeko probintziarik handiena den arren, oso jende kopuru txikia bizi da bertan: 11.896,5 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 55.346 biztanle besterik ez zuen.[1] Hiriburua La Palma da.

Darién
 Panama
La palma, Darién.jpg
Bandera de la Provincia de Darién.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Panama
ISO 3166-2 PA-5
Hiriburua La Palma (Panama)
Geografia
Koordenatuak 8° 24′ 30″ N, 77° 54′ 54″ W / 8.4083°N,77.915°W / 8.4083; -77.915Koordenatuak: 8° 24′ 30″ N, 77° 54′ 54″ W / 8.4083°N,77.915°W / 8.4083; -77.915
Darien in Panama.svg
Azalera 11.892,5 km²
Mugakideak Chocó, Emberá-Wounaan, Guna Yala eta Panamako probintzia
Demografia
Biztanleria 48.378 (2010)
Dentsitatea 4,07 bizt/km²

GeografiaAldatu

Herrialdearen ekialdeko muturrean kokaturik dago. Iparraldean Panamako probintzia eta Kuna Yala ditu, mendebaldean Panamako probintzia eta Ozeano Barea, hegoaldean Ozeano Barea eta Kolonbia, eta ekialdean Kolonbia.

HistoriaAldatu

Vasco Nuñez de Balboak bertan sortu zuen Santa Maria la Antigua hiria 1510. urtean, espainiarrek Ameriketan sortu zuten lehena.

EkonomiaAldatu

Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia: artoa, kakaoa, bananak.

ErreferentziakAldatu

  1. Superficie, población y densidad de población en la República según provincia, comarca, distrito y corregimiento. Censos de 1990 a 2010, Instituto Nacional de Estadística y Censo (INEC), contraloria.gob.pa Noiz kontsultatua: 2017-12-19.

Kanpo estekakAldatu