Eskandio

Zenbaki atomikoa 21 duen elementu kimikoa. Oso metal arina da; lur arraro gisa sailkatuta dago, eta oso kantitate txikitan aurkitzen da mineraletan beste metal batzuekin batera.

Eskandioa, izenak dioen bezala, Eskandinavian aurkitutako elementu kimiko bat da. Honek Sc ikurra du eta bere zenbaki atomikoa 21 da. Zuri-zilar kolorezko trantsizio-metal hau lur arraro bezala sailkatua izan da itrioa eta lantanoideekin batera haien antzekotasunengatik. Gaur egungo eskandio gehienak Eskandinaviako mineraletan du jatorria, nahiz eta orain duela gutxi eskandio kantitate handia aurkitu den Madagaskarreko mineraletan.

Eskandioa
21 KaltzioaEskandioaTitanioa
   
 
21
Sc
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaEskandioa, Sc, 21
Serie kimikoatrantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala3, 4, d
Masa atomikoa44,955912(6) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Ar] 3d1 4s2
Elektroiak orbitaleko2, 8, 9, 2
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 2,985 g/L
Urtze-puntua1.814 K
(1.541 °C, 2.806 °F)
Irakite-puntua3.109 K
(2.836 °C, 5.136 °F)
Urtze-entalpia14,1 kJ·mol−1
Irakite-entalpia332,7 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 25,52 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 1.645 1.804 (2.006) (2.266) (2.613) (3.101)
Propietate atomikoak
Kristal-egiturahexagonala
Oxidazio-zenbakia(k)3, 2, 1
(oxido basiko ahula)
Elektronegatibotasuna1,36 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 633,1 kJ/mol
2.a: 1.235,0 kJ/mol
3.a: 2.388,6 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)160 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)184 pm
Erradio kobalentea144 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 15,8
Isotopo egonkorrenak
Eskandioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
44mSc Sintetikoa 58,61 o IT 0,2709 44Sc
γ 1,9, 1,1, 1,1 44Sc
ε - 44Ca
45Sc %100 Sc egonkorra da 24 neutroirekin
46Sc Sintetikoa 83,79 e β- 0,3569 46Ti
γ 0,889, 1,120 -
47Sc Sintetikoa 3,3492 e β- 0,44, 0,60 47Ti
γ 0,159 -
48Sc Sintetikoa 43,67 e β- 0,661 48Ti
γ 0,9, 1,3, 1,0 -

Ezaugarri/Erabilpen nagusiak aldatu

Eskandioa metal biguin bat da, eta hau airearekin kontaktuan jartzen denean eta oxidatzen denean, arrosa edo hori kolorezko geruza batek inguratzen du. Elementu hau biguina eta arina denez eta urtze-puntua hain altua duenez, espazio-ontziak egiteko material egokia da. Gainera, teorikoki, eskandioa gai izango litzateke aluminio edo magnesio aleazioak ordezkatzeko, baina, zoritxarrez, honen prezioa hain altua denez, beste materialez egindako aleazioei eskandio kantitate txikiak gehitzen zaizkie hauek indartzeko. Horrez gain, eskandioak igorritako argia eta eguzki-argia oso antzekoak dira, eta hori aprobetxatuz, intentsitate handiko lanparak eta merkurio-lurrunezko lanparak egiten dira,

Historia aldatu

1871ean, Dmitri Mendeleiev kimikari errusiarrak bere 21 zenbaki atomikoa izango zuen elementuaren predikzioa egin zuen, gainerako elementuen ezaugarrietan eta haien arteko diferentzietan erreparatuz; ekaboro izena eman zion elementu honi. 8 urte beranduago, 1879an, Lars Fredrik Nilson kimikari Suediarrak eskandioa aurkitu zuen Uppsalan, Suedian, lur arraroei buruz ikerketak egiten ari zela.

Kanpo estekak aldatu