Ireki menu nagusia

Bitxiak gorputzean, apaingarri gisa eramaten diren janzkiak dira, oro har, harribitxi eta metal preziatuekin eginak, balio gutxiagoko materialak ere erabil daitezkeen arren. Izan ere, ia edozein material erabili izan da bitxiak egiteko. Bitxigintza artikuluen artean, besokoak, idunekoak, eraztunak, belarritakoak eta ilerako apaingarriak ere daude.

Bitxia, material baliotsuekin egina dagoena bereziki, preziatu eta desiragarritzat jotzen da. Kultura batzuetan, aberastasuna, bitxi forman gordetzen da, Indian adibidez, non, ohiturak, ezkontza opari gisa, urrea adierazten duen, beti oso erabilgarria, beharrik balego. Bitxiek zentzu sinboliko bat ere izan dezakete, kristauek, gurutze formako zintzilikariodun lepokoak eramateko duten ohitura bezala, baita mendebaldeko herrialde askotan eramaten diren ezkon eraztunak ere.

Euren forma anitzetan, bi sexuetako pertsonek eramaten dituzte bitxiak, munduko ia kultura guztietan eta kontinente guztietan. Itxuraz, gizakiek euren burua apaintzeko ohitura dute. Oso ez ohikoak diren kasuetan, lotsagatik erabiltzen dira bitxiak, titimuturrak estaltzeko adibidez, baina, esan bezala, bere erabilera ohikoena, apaingarri bezala da.

Bitxi metalikoak metal preziatuekin eginikoak dira, urre, zilar edo platinoarekin, adibidez. Kasu honetan, bitxigile-urreginak, lehengaia eraztun edo uztaietan eraldatzen du. Urrearen kasuan, kalitatea kilateetan neurtzen da. Zilarraren kasuan, legea da neurria, 925/1000 proportzio bat izaki.

Bitxi motakAldatu