Iridio

77 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa

Iridioa elementu kimiko bat da, Ir ikurra eta 77 zenbaki atomikoa dituena. Platinoaren taldeko trantsizio-metal oso gogor eta hauskorra da. Tenperatura oso altuak jasan ditzaketen sendotasun bereziko aleazioak egiteko erabiltzen da. Naturan platinoarekin eta osmioarekin batera ageri da. Bere ezaugarririk nabarmenena korrosioarekiko erresistentzia da: erresistentzia handiena duen elementua da. Tenperatura altua jasaten dituzten tresnak eta kontaktu elektrikoak egiteko erabiltzen da, bai eta platinoari gogortasun gehiago emateko ere.

Iridioa
77 OsmioaIridioaPlatinoa
   
 
77
Ir
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaIridioa, Ir, 77
Serie kimikoatrantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala9, 6, d
Masa atomikoa192,217(3) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Xe] 4f14 5d7 6s2
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 15, 2
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 22,42 g/L
Urtze-puntua2.739 K
(2.466 °C, 4.471 °F)
Irakite-puntua4.701 K
(4.428 °C, 8.002 °F)
Urtze-entalpia41,12 kJ·mol−1
Irakite-entalpia563 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 25,10 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 2.713 2.957 3.252 3.614 4.069 4.659
Propietate atomikoak
Kristal-egiturakubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k)2, 3, 4, 6
(oxido basiko ahula)
Elektronegatibotasuna2,20 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 880 kJ/mol
2.a: 1.600 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)135 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)180 pm
Erradio kobalentea137 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 147
Soinuaren abiadura4.825 m/s
Isotopo egonkorrenak
Iridioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
189Ir Sintetikoa 13,2 e ε 0,532 189Os
190Ir Sintetikoa 11,8 e ε 2,000 190Os
191Ir %37,3 Ir egonkorra da 114 neutroirekin
192Ir Sintetikoa 73,83 u β 1,460 192Pt
ε 1,046 192Os
192mIr Sintetikoa 241 u IT 0,155 192Ir
193Ir %62,7 Ir egonkorra da 116 neutroirekin
194Ir Sintetikoa 19,3 o β 2,247 194Pt
195Ir Sintetikoa 2,5 o β 1,120 195Pt

Iridioa 1803an aurkitu zen platino naturalaren ezpurutasun disolbaezinen barnean. Iridio izena, Iris jainkosa grekotik dator, ortzadarraren jainkosa, iridio gatzek duten kolore ugaritasunean oinarrituz. Iridioa lurrazaleko elementurik urrienetarikoa da, urtero hiru tonelada produzitu eta kontsumituz.191Ir eta 193Ir isotopoak dira naturan aurkitu daitezken bakarrak, eta isotopo egonkor bakarrak ere, azken hau ugariena izanda.[1]

Ezaugarri nagusiak

aldatu

Iridioa platinoaren antzekoa da itxuraz, baina galdatzean kolore horixka argia dauka. Hain gogorra eta hauskorra denez, zaila da berarekin lan egitea. Korrosioaren aurrean metalik erresistenteena da: azidoek ez diote erasaten, ezta aqua regia-k ere, baina gatz galdatuek (sodio kloruroak, NaCl, eta zianuroak, NaCN, esaterako) bai.

Iridioaren dentsitate neurtua osmioarena baino pixka bat baxuagoa da. Osmioa elementurik dentsoena dela esan ohi da, baina bien kristal-egituren dentsitatea kalkulatzean (datu fidagarriagoak lortzen omen dira horrela), iridioak 22,650 kg/m³-ko dentsitatea dauka eta osmioak 22,610 kg/m³-koa.

Erreferentziak

aldatu
  1. John., Emsley,. (2003, ©2001). Nature's building blocks : an A-Z guide to the elements. Oxford University Press ISBN 0198503407..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu