Ireki menu nagusia
Urrezko lingote baten ekoizpena.

Lingotea molde baten barruan urtutako materialezko masa bat da, bere maneiagarritasun erraza ahalbidetzen duena.

Lingote motakAldatu

MetalikoaAldatu

Metalezko lingoteak aleazioa bere urtze-puntutik gora berotuz eta metal likidoa horretarako propio prestatutako moldeetara irauliz egiten dira. Lehen metalezko lingoteak, gero, industrian erabiltzen dira beste atal metaliko batzuk ekoizteko, fundizio, estrusio edo beste teknologi modu batzuen bidez.

Material erdieroalezkoaAldatu

Industria elektronikoan, material erdieroalezko lingote monokristalinoak erabiltzen dira Czochralski metodoa edo Bridgeman metodoaren bidez eginak.

Kristal egituraAldatu

Lingoteak, orohar, paralelepipedo edo laukiluze oinarridun piramide moztu forma duten moldeekin egiten dira, euren estibaia errazteko. Hoztea gainazalean hasten denez, tenperatura gradiente bat sortzen da, non likidoaren erdialdea, bere ertzak baino beroago dagoen. Ondorioz, solidotzea gainazaletik hasi eta erdialdean amaitzen da, hiru geruzatako kristal egitura tipiko bat eratuz: zutabe kristalizazio bat gainazalean, dendritikoa hurrengo geruzan eta ekiaxiala erdialdean.

Solidotzen denean, metalak bere bolumena jeisten du, eta atmosferarekin kontaktuan dagoen lingotearen gainazalak, orohar, "uzkurtzekoa" izena hartzen duen konkabitate bat du. Fundizioa ez bada egokia izan, lingoteak pitzadurak izango ditu bere gainazalean eta poroak barnealdean.

Teknika mota ezberdinak daude, lingote baten kristal egitura hobetu eta berdintzeko, horien artean, solidotze abiaduraren kontrol zorrotza, moldeen zati batzuen isolatzea, zuzendutako solidotze bat eragiteko, eta flokulazio tekniken erabilera.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lingote