Zerrenda:Zuberoako herrietako ezizenak
Zuberoako herrietako ezizenak herrialde honetako herri bakoitzeko biztanleak izendatzeko jarri ohi diren ezizenak dira. Batzuetan deskriptiboak edo herri honetako nortasun ikur bati erreferentzia egiten diotenak dira; gehienetan ironikoak edo peioratiboak, sarritan auzo-herrietakoek jarriak eta zenbaitetan norberak bere buruari harrotasunez eskainiak; batzuk oso zabalduak, beste batzuk gutxik erabilitakoak. Kasu guztietan herri-kulturaren adierazlea dira, Euskal Herrian eta munduko leku guztietan.
Ikerketak
aldatuHerrialde honetako herri gehienetako goitizenak bi lanetan bilduta daude:
- Julien Vinson hizkuntzalariaren Le Folk-lore du Pays Basque liburuan daudenak[1]. Iturrien artean Sohütako Jean Elixirigiti-Hegillorrek 1869an emandako datuak aipatzen ditu. Joseba Aurkenerenak Kazeta.infon taulan agertzen diren zubererazko hainbeste hitzen azalpen oso baliotsua ete ematen du.
- Ziberoko herrien epixtola izenburuarekin Herria astekarian "J.B.B. Santa Graztarra" ezizenez sinatu zuen batek egindako zerrenda[2].
Bi iturriek herria izan gabe nortasun handia duen Lanbara edo Lanbarre auzo sakabanatuko ezizena biltzen dute: "xarpheruak"[1] edo "txarpeuak"[2], hau da traperoak; auzoa Urdiñarbe, Garindaine eta Ainharberen artean banatuta dago.
Fusioen ondorioz Zuberoako udalerri asko gaur egun bi edo hiru herrik osatzen dute; herri bakoitzak bere ezizena duenez, taulan herriak bereizita agertzen dira.
Falta direnak
aldatuBi iturri nagusiekin herrialdeko herri gehien-gehienetakoak biltzen dira. Falta direnen artean batez ere Pettarrako batzuk daude; gaskoia tokiko hizkuntza nagusia den hiru kasuez (Ozaraine, Erribareita, Jeztaze) Ozarainekoa hizkuntaz honetan jasota dago eta oso adierazgarria da: okzitanieraren eremuan egonik ere, auzo-herri biarneseko biztanleek herriaren euskal nortasuna aitortzen diote, los bascos d'Ossaranh ezizena erabiltzen baitute[3][4].
Ezizenen zerrenda
aldatuHerria | Ezizena | Azalpenak |
---|---|---|
Ainharbe | Uhuñak[1], uhuiñ saintiak[2] |
"Uhuña" = ohoina, lapurra[1] . |
Aloze Ziboze Onizegaine |
Kantari handiak[1] Lohiz estaliak[1][2], lohidestak [1] Bilañak[1] |
"Lohidestak" = lohiz guztiz zikinduta[1] "Bila(i)ña" = bilaua, gaiztoa[1][2]. |
Altzai Altzabeheti Zunharreta |
Andrekari (handi)ak[1][2], jokülariak[1] Dantzari handiak[1], dantzari gaixtuak[2] Orijinalak[2] |
"Andrekari" = andrezale[1] |
Altzürükü | Eskalanpu handiak[1][2] | "Eskalanpu" = eskalapoi, zurezko oinetakoak[1]. |
Arrokiaga | Phapakariak[1], karakoil-biltzaliak[2] |
"Phapakari" = borrokalari[1]. |
Arüe Ithorrotze Olhaibi |
||
Atharratze Sorholüze |
Banitatusak[1], ballentiusak[2] |
"Banitatusa" = zuhur, diruzalea[1] . |
Barkoxe | Xorro gorriak[1], jinko faltsiak[1][2] |
"Xorro" = sabel[1] Barkoxtarrak, jainko faltsuak. |
Berrogaine Lahüntze |
||
Bildoze Onizepea |
Ardatxeruak[1], belhagiliak[1], krepautak[2] Sonü egiliak[1][2] |
"Ardatxeru" = ardatz egile[1]. "Belhagilia" = sorgin[1] "Sonü egilia" = biolin jolea[1]. |
Domintxaine Berroeta |
||
Eskiula | Bahanka biltzailiak[1], karakoil biltzailiak[1], serora bühürtekariak[2] |
"Bahanka" = barea[1] |
Etxarri | ||
Etxebarre | (Jente) er(h)oak[1], erruak[2] |
|
Ezpeize Ündüreine |
Südür okerrak[2] Uzker-egile handiak[2] |
|
Gamere Zihiga |
Saintü-jaliak[2] Ahüntz basa lasterkazaliak[2] |
|
Garindaine | Gaizki ikasiak[1][2] | |
Gotaine Irabarne |
Fraidiak[2] Tziminuak[2] |
|
Hauze | Agaramuntes urgüllutsiak[1][2] | Herria agramondarren menpean egon zen, eta harro omen. |
Idauze Mendi |
Ardu-edale handiak[2] Txipazorruak[2] |
|
Iruri | Proseskariak[1][2] | "Proseskariak" = liskartiak[1]. |
Jeztaze | ||
Lakarri Arhane Sarrikotagaine |
Intzaur jale handiak[1], arto jale handiak[1], asekariak[2] Laminak[1] ,arnegü egiliak[1] ,hüme-egiliak[2] Serora üzkü apalak[2] Kota gorriak[1] |
"Arnegü" = hitz zatarra[1] "Kota" = gona[1]. |
Larraine | Jente karesant (handiak) (bena fripuak)[1][2], koki handiak[1], uhuñak[2] |
Larraintarrak, "karesant" -maitakor- (baina "fripuak", bihurriak)[1] "koki" = bihurri[1] . |
Lexantzü Zunharre |
Jente txarrak[1] ,ardunoiak[2] Intzaur (intzagor[2]) jale handiak[1] |
|
Ligi Atherei |
Ezpel zanko okerrak[1], xorogorritarrak[2] Arrantzaliak[1], laminak[1], ezpel zanko okerrak[2] |
|
Liginaga Astüe |
Itzal jankinak[1], lamina gose-jankinak[2] Asto handiak[1], gose jandinak[1], asto-bürü itzal-jankinak[2] |
"Jandinak" = gosez hiltzen ari dena[1]. |
Lohitzüne Oihergi |
||
Maule Lextarre |
Jente txarra[1], jente tzar inpartinentak[2] |
|
Mendikota | Bühamiak[1], buhame galantak[2] |
|
Mitikile Larrori Mendibile |
Tratalant[1], burhauti[1], gezürti[1], trünpürrak[1] Basa saintu zanko mehiak[1], kartakariak[2] |
"Tratalant" =zaldi tratante[1] "Burhauti" = akats bilatzaile[1] "Trünpür" = tranpati[1] |
Montori/Berorize | Higanautak[1][2] | "Higanautak" = protestanteak; herriko historian biztanle asko protestanteak izan dira. |
Muskildi | Buhamiak[1], aztal beltz handiak[2] |
|
Ospitalepea | Izoztatü[1], minakaisto[1], gorejankin[1], pergüt[1], eskele[1], güsak[1] |
"Minakaisto" = musu triste[1] "Gorejankin" = gosez bizi dena[1] "Pergüt" = miserable[1] "Eskele" = eskale[1] "Güsa" = zarpailote[1] |
Ozaraine Erribareita |
Los bascos[3][4] |
Okzitanieraz; ahoskera: /lus 'baskus/. |
Ozaze Zühara |
Jente txar üxkü-xilotak[2] Oihü-egile handiak[2] |
|
Pagola | Erlijione gabiak[1] | |
Santa Grazi/Urdatx | Kontrabandista salbajiak[1], salbajiak[1], kuntrebandixt salbaje handiak[2] |
|
Sarrikotapea | Haien sendizaliak[2] | |
Sohüta | Jente herrestak[1], serora bühürtiak[1], jente bankarrotak[2] |
"Herrestak" = zabarrak[1] "Serora bühürtia" = erlijiobidea utzi duen moja[1] . |
Urdiñarbe | Jente desunesta[1] | |
Ürrüstoi Larrabile |
Killakariak[1][2], jokülariak[1] Kartakariak[1], basa saintü zanko mehiak[2] |
"Killakari" (oc quilha hitzetik) = bolo jokalari[1] "Kartakari" = karta jokalaria[1] . |
Zalgize Doneztebe |
Itzal hotzak[2] |
Beste guztiak, manexak
aldatuGoitizenen arloarekin zerikusia duelakoan herrialde honetako euskal hiztunek sortu duten hitz ezagun bat ere ekar daiteke gogora: "manexak". Zuberotarrek hala deitzen diete beste euskaldun guztiei. Battittu Coyosek "manexina" forma femeninoa ere jaso du[5].
Baretosekoak
aldatuZuberoarekin era guztietako harremanak izan dituen Baretos ibarreko herri batzuetakoak, baita Sarraltzüne auzokoa ere, bildu zituzten Vinsonek[1] nahiz Ziberoko herrien epixtola delakoaren egileak[2]. Konparaziorako okzitanieraz jasotakoekin batera azaltzen dira ondoko taulan:
Herria | Ezizena euskaraz | Ezizena okzitanieraz |
---|---|---|
Aramitze/Aràmits | Bühame müstrüak (ijito handiak) | Eths graulhèrs, eths bohèmis |
Arhantze/Ansa | Karreterak (bide egileak) | Los cabòs |
Ereta/Areta | Broia[6] jale handiak | Los hartanèrs, los cabècs |
Inhasi/Hiars | Jente itsusia | |
Landa/Lana | Xerxebrütak (auzi bilatzaileak) | |
Sarraltzune/eth Barlanés | Karreterak |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as at au av aw ax ay az ba bb bc bd be bf bg bh bi bj bk bl bm bn bo bp bq br bs bt bu bv bw bx by bz ca cb cc cd ce cf cg ch ci cj ck cl cm cn co cp Julien Vinson: Le Folk-lore du Pays Basque, Maisonneuve, 1883. Julien Vinson euskalaria eta Iparraldeko herriei buruzko erran zaharrak (II) izenpean Joseba Aurkenerenak Kazeta.infon gogora ekarritakoak.
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as at au av aw ax ay az J.B.B. Santa Graztarra, Herria, 2063. zkia., 1990. Interneten Bertso eta olerkien hemerotekan Armiarma.comek jasoa.
- ↑ a b Andreu Horcada: La philosophie du béarnais à travers les proverbes. Lo bearnés a travèrs los arreporèrs, Los Caminaires elkartea. Autoedizioa. 415.or.
- ↑ a b Maison de la Cultura Occitana deras Hautas-Pireneas: Pirinio Atlantikoetako okzitanierazko ezizenen zerrenda.
- ↑ Battittu Coyos: Xiberotarra Zuberera. Le dialecte souletin, Elkar, Donostia, 2007; 8.or.
- ↑ Urez eta arto irinaz egindako salda.
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- Julien Vinson euskalaria eta Iparraldeko herriei buruzko erran zaharrak (II), Joseba Aurkenerena, Kazeta.info, 2010eko urtarrilaren 4a. Taulan jaso diren hitzik arraroenen azalpenak ere ematen ditu.
- Ziberoko herrien epixtola, Bertso eta olerkien hemeroteka.
- (Okzitanieraz) Pirinio Atlantikoetako okzitanierazko ezizenen zerrenda.