Basabürüa
Zuberoa hegoaldeko eskualdea, Euskal Herria
- Artikulu hau Zuberoako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Basaburua (argipena)».
Basabürüa ([bas̺aβyʁ̞ya]) Zuberoako eskualdea da, lurralde historikoaren hegoalde eta ekialdean kokaturik dagoena. Bi zati ditu: Ibarresküin (Uhaitzandi ibaiaren goi-arroko ezkerraldean) eta Ibarrezker (ibai horren eskuinaldean).

Basabürüaren kokalekua, Zuberoan.
GeografiaAldatu
MugakideakAldatu
- Bearno iparralde eta ekialdean
- Pettarra ipar-mendebaldean
- Arbaila mendebaldean
- Garazi (Nafarroa Beherea) hego-mendebaldean
- Zaraitzu eta Erronkariko ibarrak (Nafarroa Garaia) hegoaldean
OrografiaAldatu
Bi ibarrez osaturiko eskualdea da (Ibarresküin eta Ibarrezker), eta orografia oso malkartsua du, batez ere eskualdearen hegoaldean. Horren adibide dira bertan dauden mendi (Ori delarik altuena) eta arroilak (Holtzarte eta Kakuetakoak izanik ikusgarrienak).
UdalerriakAldatu
Hauek dira Basabürüko udalerriak:
Aloze-Ziboze-Onizegaine, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Gamere-Zihiga eta Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine udalerriak dira Ibarresküin aldea osatzen dutenak, eta beste guztiak Ibarrezkerrean daude.