Ortheze[1] (frantsesez eta ofizialki Orthez, okzitanieraz Ortès) Pirinio Atlantikoak departamenduko eta Akitania Berria eskualdeko udalerria da.

Ortheze
Orthez
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
BarrutiPaueko barrutia
KantonamenduOrthezeko kantonamendua
Izen ofizialaOrthez
Ortès
Jatorrizko izenaOrthez
Posta kodea64300
Geografia
Koordenatuak43°29′17″N 0°46′15″W / 43.4881°N 0.7708°W / 43.4881; -0.7708
Map
Azalera45,86 km²
Altuera60 m, 38 m eta 185 m
MugakideakBalansun, Baigts-de-Béarn, Biron, Bonnut, Castétis, Laà-Mondrans, Lanneplaà, Ozenx-Montestrucq, Saint-Boès, Salles-Mongiscard eta Sallespisse
Demografia
Biztanleria10.684 (2021eko urtarrilaren 1a)
218 (2020)
alt_left 5.524 (%51,7) (%46,1) 4.925 alt_right
Dentsitatea233 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1973ko urtarrilaren 1a
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakMiranda do Douro
mairie-orthez.fr

Geografia

aldatu

Paueko uhaitzak udalerria zeharkatzen du.[2] Bertatik mendebalderantz jotzen du eta herrigunearen gehiena bere ezkerraldeko ertzean dago (baita Santa Susana antzinako udalerria eta egungo auzoa eta industrialdea ere). Lac de l'Y grec (I grekoaren aintzira) alde batetik artifiziala da.

Etxeak eta Auzoak

aldatu
  • Abiatze
  • Argagnon
  • Castétarbe
  • Santa Susana
  • les Soarns

Historia

aldatu

Hiriko aztarnarik antzinakoenak XI. mendekoak dira eta egungo alde zaharrean dauden bi eliza erromanikoak dira. Huen inguruan bi burgu sortu ziren eta ibaia zeharkatzen zuen zubi gotortu bat eraiki ondoren 1260 inguruan batu eta egungo udalerria sortu zuten.

XII. mendean, Ortheze Bearnoko bizkonderriko hiriburua izan zen, Morlaàs eta gero baina Paue baino lehen. Biarnoko kondeek Akizeko bizkondeetatik eskuratu zuten eta XIII. mendean zehar bertan kokatu zuten bere egoitza nagusia. XIV. mendeko bigarren aldean, Jean Froissart kronikariak Gaston III.a Febusen agindupeko Orthezeko Gortearen ospea barreiatu zuen. 1385ean hiriak 436 su zituen.[3]

Joana III.a Nafarroakoak unibertsitate kalbinista eratu zuen hirian, non Theodore Beza irakaslea izan zen. 1569an Karlos IX.a Frantziakoaren fede katolikoaren aldeko aginduak hiriaren setioa suposatu zuen (Orthezeko gudua), azkenean Gabriel I.a Montgommerykoa higanoten kapitainak hartu zuena. 1684an, Nicholas Foucaultek, Luis XIV.a Frantziakoaren ordezkoa zena, arrakasta gehiago izan zuen eta orthezetarrek, itxuraz behintzat, protestantismo uko egin zuten. Hala ere, oraindik protestante ugari daude hirian. Napoleondar Gerretan, 1814ko otsailaren 27an, hiriaren iparraldean dauden muinoetan Wellingtongo dukeak Soult mariskala menderatu zuen.

1957an Lacqen gas naturala topatu zutenean, bertoko instalazioak eraikitzeko jende ugari ailegatu zen Orthezera eta biztanleen kopurua 7.200dik 11.000ra pasa zen. 1973an Santa Susana antzinako udalerriarekin batu eta Orthez-Sainte-Suzanne izeneko udalerri berria eratu zuten, gero Ortheze bakarrik izango zena.

Demografia

aldatu
Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
3 679 6 738 6 987 6 802 7 121 7 857 7 021 7 184 6 948
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
6 694 6 724 6 627 6 526 6 624 6 556 6 743 6 210 6 314
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
6 365 6 254 6 247 5 850 5 952 6 219 6 175 6 450 6 713
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
8 413 10 002 10 855 10 922 10 159 10 121 - - -


Alkateak

aldatu
Alkatea Agintaldia Alderdia
Hyppolite Blanc 1872-1881
Henri Vidal 1881-1882
Adrien Planté 1882-1896
Emmanuel Estaniol 1896-1900
Adrien Planté 1900-1910
Edouard Chassignet 1910-1912
Prosper Lacrouts 1912-1919
Joseph Casteignau 1919-1923
Jean Maillebiau 1923-1925
Georges Moutet 1925-1941 Alderdi Erradikal Sozialista
André Daverat 1941-1945
Adolphe Detchebarne 1945-1947
Henri Cazenave 1953-1959
Henri Cazenave 1959-1965
Jacques Moutet 1965-1971
Jacques Moutet 1971-1977
Jacques Destandau 1977-1983
Jacques Destandau 1983-1989
René Ricarrère 1989-1995 PS
René Ricarrère 1995-2001 PS
Thierry Issartel 2001-2008 DVD
Bernard Molères 2008-2014 PS

Ikustekoak

aldatu

Kirolak

aldatu

Orthezeko kirol talderik nagusiena Pau-Orthez saskibaloi taldea da, 1984an Korać Kopa eta frantziar liga 9 aldiz irabazi dituena. Taldean NBAn ibilitako Boris Diaw, Gheorghe Muresan, Johan Petro, Mickaël Piétrus edo Antoine Rigaudeau jokalariak izan dira. Hala ere, 1989tik aurrera, pabilioia Pauen du.

Orthezetar ezagunak

aldatu

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Orthezek hurrengo udalerri senideak ditu[4] :

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu