Goreta
Goreta (frantsesez: Gourette) Pirinioetan dagoen eski estazioa da,hain zuzen ere Frantziako Pirinio Atlantikoetako departamenduan dago.Oso ona da eski alpinoa eta iraupen-eskia egiteko.Pirinioetako estaziorik zaharrena da Goreta; izan ere, 1907an ireki zuten. Oso gertu, 8 kilometrora, Eaux-Bonneseko termak daude, eta hori da, hain zuzen ere, estazioko xarmarik handieneritako bat.
Goreta | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Koordenatuak | 42°57′29″N 0°19′56″W / 42.9581°N 0.3322°W |
![]() | |
Altitudea | 1.350 m eta 2.450 m, itsas mailaren gainetik |
Estazioa aldatu
2010-2011 denboraldiari begira, Goreta estazioak zenbait berritasun prestatu ditu erabiltzaileentzat: besteak beste, telekabina berria, estazio osoa oinezkoentzat jarri dutela, hasiberrientzako gunearen handitzea eta jatetxe berri bat. Estazio hau, Espainiako mugatik 50km-ra dago.Estazioaren puntu baxuena 1.350 metro dira eta altuena 2.450 metro.Aproposa da eskiatzaile hasiberrientzako, ez dauka pista oso zailak beraz lagungarria da ikasteko.Baita ere badago snowpark bat ausartentzako.Herritik estaziora joateko kotxez joan dezakegu baina baita ere badago telekabina bat herritik zuzen abiatzeko estaziora.
Pistak aldatu
28 pista:
- 4 berde:
- 9 urdin
- 14 gorri
- 1 beltza
- Snowpark bat du.
- 7 teleaulki, 3 teleski, 3 zinta y telekabina bat.
- Pistetan, 2 jatetxe.
- Elurretan ibiltzeko motorrak.
- Elur-erraketez egindako ibilbideak.
Kostua aldatu
MOTA | €(egunero) |
---|---|
Hasiberria | 25.5 |
12 urte baino txikiago | 27,20 |
Familia | 108 |
Ikaslea | 24 |
Bakarrik bazoaz | 32 |
Herria aldatu
- Haurtzaindegia.
- Eskia ikasteko 2 eskola.
- Aparkaleku estalia.
- Farmazia.
- Diskoteka.
- Kasinoa.
- Zinema aretoa.
Hotelak aldatu
Hainbat hotel daude herrian,baina baita ere badago hotel bat estazioan.
- Amoulat
- Boule de Neige
- Le Tremplin
- Le Glacier
Sarbidea aldatu
Goretara joateko, Irunetik egitekotan, A-64 autobidea hartu beharko dugu, eta, gero, 9. irteera hartuko dugu (Artixen). Espainiatik, Huesca probintziatik heldu ahal izango gara, Sabiñánigo, Biescas eta Sallent de Gállegotik, eta Portalet mendatetik eta Larunsetik igarota.