Holtzarteko zubia, Zuberoako Holtzarteko arroilan dagoen zubi eseki bat da, Larraine udalerrian.

Holtzarteko zubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Zuberoa
HerriaLarraine
Koordenatuak43°00′17″N 0°55′23″W / 43.004667°N 0.923189°W / 43.004667; -0.923189
Map
Altitudea580 m, itsas mailaren gainetik
Inaugurazioa1920
Gurutzatzen duHoltzarteko arroilak

580 metroko altueran dago. 1920an Lombardi Marcelloren Atharratzeko altzairu-fabrikako langile italiarrek eraiki zuten, Holtzarteko basotik egurra atera ahal izateko. Zubi eseki ikusgarri honek, arroila gurutzatzen du, Olhadoko errekatik 140 metroko altuerara.


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.