Done Joanes Bataiatzailearen eliza (Larraine)

Done Joanes Bataiatzailearen eliza Larraineko (Basabürüa, Zuberoa) parrokia da, monumentu historiko izendaturik dagoena. 1193. urtean du jatorria, ospitale bateko kapera moduan. Ospitale hau, Sauveladeko abadiako menekoa zen priore-etxea zen. Habearte txiki angeluzuzena, XVI. mendearen erdialdean luzatu zen mendebalderantz eta kanpandorrea gehitu zitzaion, ekialdean laukian sarturiko bi albo-kaperarekin batera. Erlijio gerretan pairaturiko kalteen ondorioz 1655ean konponketa lanak hasi ziren. Frantziar Iraultzaren garaian, eliza abere-bazka biltegi modura erabili izan zen, parrokia bihurtu baino lehen.

Done Joanes Bataiatzailearen eliza (Larraine)
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Zuberoa
HerriaLarraine
Koordenatuak43°01′06″N 0°57′20″W / 43.018456°N 0.955417°W / 43.018456; -0.955417
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1193 (egutegi gregorianoa)
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBaionako elizbarrutia
Ondarea
Mérimée IDPA64000051

Barnean dituen ondasun higigarrien artean, XVI. mendeko prozesio-gurutzea eta XVI. mendeko Ama Birjina eta umearen zurezko estatua dira nabarmenenak, horiek ere babesturik daudelarik.

2003ko abenduaren 16an, monumentu historiko izendatu zuten.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu