Ireki menu nagusia

Roger Idiart (Azkaine, Lapurdi, 1931ko urtarrilaren 15a - 2009ko abuztuaren 27a) euskal idazlea eta apaiza zen. Euskaltzain urgazlea[1] ere bazen. Kantuak, bertsoak eta pastoralak idatzi zituen.

Roger Idiart
Bizitza
Jaiotza Azkaine1931ko urtarrilaren  15a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza 2009ko abuztuaren  27a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta apaiza
Literaturaren Zubitegiko fitxa 277

1955. urtean apaiztua, Idiarte Oloroen, Hazparnen eta Ustaritzeko apaiztegi txikian irakasle[2] egon da. Horrez gain, hainbat urte eman zituen Zuberoan Zalgizeko erretore bezala. Ondoren, Lapurdira itzuli zen eta Zuraideko erretore[3] izan zen bere heriotzara arte.

Zuberoan urte askotan bizi ondoren, zuberera bikaina hitz egiten zuen eta bi pastoral idatzi zituen. Lehenengoa Xalbador pastorala 1991. urtean antzeztua izan zen. Bigarrena, berriz, Etxahun Iruri: pastorala 2001. urtean. Horrez gain, Herria, Sud-Oest, Basque-Eclair, Enbata eta Otoizlari agerkarietan eman ditu argitara bere lanetako batzuk.

LanakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu