Literatura zientifikoa natur eta gizarte-zientzietan lan enpiriko eta teoriko originalak kontatzen dituzten argitalpenak biltzen dituen idazlan edo literatura da.

Hiru iturri maila ditu: iturri primarioak lan originalek osatzen dituzte, hala nola ikerkuntza zientifikoko argitalpenek, eta are patenteek, txosten teknikoek, ingeniaritza edo diseinu proiektuek eta softwareak. Iturria sekundarioak ikerkuntza bibliografikoko lanak (erreseinak), erakusketa-katalogoak, artikulu-bildumak eta, nolanahi ere, komunitate zientifikoari ezagutza berririk ematen ez dioten argitalpen zientifiko guztiak dira. Publiko zabalari zuzendutako entziklopediak edo antzeko lanak iturri tertiarisation tzat har daitezke.

Zientzia kontsumitzerakoan[1] hainbat aukera izan ohi dira, izan ere zientzia kontsumo hori egiteko aukeratzen den bidearen eta lekuaren arabera hainbat eratako mugak eta laguntzak aurki daitezke. Aldi berean bilatzen dugun informazio hori ekoizteko modu ezberdinak daude, bakoitza bere ezaugarri zehatzekin.

Ikasketa tituluekin lotutako lanak aldatu

Erakundetako biltegi digitaletan edo kanpoan gorde daitezke.

Erakundeko biltegi digitala: EHU ADDI[2]

Kanpoko biltegi digitalak: Dialnet, Teseo, Tesiker, TDX...

Lan motak aldatu

Titulazioekin[3] lotutako lanak (tesiak, GRALak, MALak) eta beste motako lanak izan daitezke, artikuluak adibidez.

Artikuluak aldatu

Hauek aldizkari zientifikoetan plazaratzen dira, lehenik eta behin aldizkariko komiteak jaso eta parekoek ebaluatzen dute (peer review). Ondoren, artikulua onartu edo baztertu egiten da, kasu batzuetan aldaketak jasan ditzake.

Peer Review aldatu

Peer review edo parekoen ebaluazioa lan bat ebaluatzeko metodo bat da, bertan artikuluaren egilearen antzeko gaitasunak dituzten profesionalek artikulu zehatz hori ebaluatzen dute. Zientzia-aldizkari batean jasotzen denean artikulua bi edo hiru adituri bidaltzen zaie, balidatu dezaten zuzena dela, ondo eginda dagoela, eta bertan ez dagoela iruzurrik. Orokorrean ikuskatzaileak ez dira mugatzen artikulua onartu edo arbuiatzera; iradokizunak egiten dituzte lana hobetzeko, berau argitarau aurretik, eta iradokizun horiek egileari bidaltzen zaizkio. Prozedurari dagokionez gehienetan berdintsua da: lehenengo 2-3 arbitro aukeratzen dira, hauek editoreari artikuluaren ebaluaketa eta nola hobetu daitekeen azalduko diote; ondoren, editoreak iradokizun horiek bildu eta egileari bidaliko dizkio (editoreak arbitroen gomendioak kontuan harturik artikulua publika dezake edo ez), artikuluak bi muturreko ebaluazioak jasotzen baditu, ona dela batzuen ustez eta txarra besteen ustez, editoreak beste arbitro batzuei galdetzen die.

Zientziometria aldatu

Ekoizpen zientifikoaren neurketa eta analisiaz arduratzen den zientzia da.

Impact factor aldatu

Aldizkarien eraginaren adierazlea edo impact factor aldizkariak artikuluek jaso dituzten aipuen kopuruaren arabera zerrendatzeaz arduratzen da. Honen zifra atera ahal izateko x urte kopuruan, 3 urte adibidez, 3 urtetan izandako aipu kopuruak 3 urte horietan izandako artikulu kopuruarekin zatituz aterako litzateke.

JCR (Journal Citation Reports) aldatu

Ebaluazio agentziek gehien erabiltzen duten eraginaren adierazlea da. Web of Science-n dauden aldizkarien eragina aztertzen du. Honek, 11.896 aldizkarii indexatu, 236 jakintzagai, 81 herrialde eta 2.3 milioi artikulu, erreseina eta beste iturri artikulu hartzen ditu. Baina, kontuan izatekoa da jakintza arloaren arabera asko aldatzen dela, esaterako zientzietako eta ingelesez argitaratzen diren aldizkariak lehenesten ditu.

Beste adierazle batzuk aldatu

Aipatzeko beste adierazle batzuk H indizea, berehalakotasunaren indizea eta SJR dira.

H Indizea: aldatu

Jorge Hirschek proposatutako sistema bat da. Aldizkariaren h artikuluk h aipu jaso dituzte. Ikerlariekin erabili dezakegu ere, bakoitzaren h indizea jakiteko.

Berehalakotasun indizea: aldatu

Neurtzen du zenbat denbora behar duten artikuluek argitaratzen diren momentutik aipatuak izan arte.

SJR (Scimago Journal Rank): aldatu

SJR-a[4] Scopus datu-basean (Elsevier enpresakoa) dauden aldizkarien eraginaren adierazlea da. Honek aldizkari batek jasotako aipamen kopurua neurtzen du, aipamen horiek egin dituzten aldizkarien garrantzia edo prestigioa azaltzen du ere.

Gaur egun gero eta gehiago kuestionatzen ari da sistema hori. Adibidetzat DORA adierazpena dugu: DORAk zenbait aholku garatu zituen ebaluazio zientifikoa hobetzeko asmoz.

Altmetrics-ak aldatu

Eragina neurtu ahal izateko beste adierazle edo metrika batzuk dira altmetricsak[5]. 2010ean Twiterren sortutako #altmetrics etiketatik hartu zuen izena. Altmetrics-ak, artikuluen, pertsonen, aldizkarien, bideoen, web orrien... eragina neurtzeko erabil daitezke .

Erabilitako metrika ezberdinak aldatu

  • Bistaratzeak: HTMLen bistaratzeak eta PDFen deskargak.
  • Iruzkinak aldizkari, blog zientifiko, Wikipedia, Twitter[6], Facebook[7] eta beste medio batzuetan.
  • Markatzaileak: Mendeley[8], CiteUlike[9] eta beste batzuk.
  • Aipuak literatura zientifikoan: Web of Science, Scopus[10], CrossRef[11] edo antzekoetan.
  • Gomendatzeak, adibidez, F1000Prime-n.

Aldizkarien Industria aldatu

Argitalpen industriaren merkatua enpresa gutxiren eskuetan dago: Elsevier, Springer, Nature, Wiley... Instituzioak eta liburutegiak harpidetu egin beharko dira aldizkarien edukia kontsultatu ahal izateko. Aldizkarien edukia kontsultatu ahal izateko kuotak izugarri garestitu egin ziren azken 20 urteetan, horrexegatik modelo hori zentzugabekeri bezala geratu zen.

Ikerkuntzaren ekosistemaren ezaugarriak aldatu

  • Ikerkuntza unibertsitate eta ikerketa zentroetan egiten da; gehiena, diru publikoarekin ordaintzen da.
  • Ikerlariek argitaratu behar dituzte bere ikerketen emaitzak aldizkarietan.
  • Aldizkari gehienak multinazionalen eskuetan daude, eta negozio handiak dira.
  • Liburutegiek dirutza ordaindu egin behar izaten dute aldizkarien harpidetza.
  • Batzuetan, aldizkariek kobratzen diete ikerlariei artikuluak argitaratzeagatik.
  • Ebaluatzaileak zientzialariak dira, eta ez dute kobratzen lanak argitaratzeagatik.

Gaur egungo modeloak aldatu

Gaur egun 4 modelo desberdin aurkitu daitezke: harpidetza, sarbide askea, sarbide irekia eta aldizkari hibridoak.

  • Harpidetza: egileak doan ematen dio argitaletxeari bere lanaren copyright-a.
  • Sarbide askea edo free acess: edukiak doan irakurriko dira; baina, egileak edo instituzioak publikatzeko ordainduko dute (artikulua prozesatzeko tasa).
  • Sarbide irekia edo open acess: Open Access edo sarbide irekia online eskuragai dagoen literatura zientifiko-akademikoari deritzo, doan eta copyrightaren muga gehienetatik libre dagoena. Zientzia irekiaren aterki pean kokatzen den mugimendua da.
  • Aldizkari hibridoak: harpidetza modeloan oinarritzen dira baina, tasak ordaindu ezkero, OAn argitaratzeko aukera ematen diete egileei.

Sarbideak aldatu

Bi motako sarbideak daude, batetik Free Access non deskarga daitezke baina eskubideak argitaletxearenak dira eta bestetik Open Accessak deskarga daitezke eta eskubideak CC lizentzien bitartez erregulatzen direnak.

Sarbide Irekia (Open Access) aldatu

Budapest Open Access Initiative da ohikoenak. Budapest Open Access Initiative 2001eko abenduaren 1ean eta 2an Open Society Institute (ESI) erakundeak Budapesten egindako bilera batean hartutako proposamena da. Bileraren helburua nazioarteko ahalegina bizkortzea izan zen, arlo akademiko guztietako ikerketa-artikuluetarako sarbide librea (open access) lortzeko. Hauek Ikerketa doakoa izateko eta ordenagailu bat eta Interneterako konexioa duen edonorentzat eskuragarri egoteko balio dute. Gero eta eskari handiagoari erantzuten dute, koalizio anitza batek zientzietan, medikuntzan eta osasunean aurrerapen handiak egiten hasteko jarraibide berriak ematen dituzte.

Sarbide Irekiaren Mugimenduko liderrek garatu zituzten gomendioak. Azken hamarkadan lan egin du jendeari ikerketa akademikorako sarbide libre eta mugarik gabea emateko, eta horren zati handi bat funts publikoekin finantzatuta dago. Ikerketa publikoki denontzat eskuragarri egoteak, kargurik gabe eta egile-eskubideen eta lizentzien murrizketa gehienik gabe, ikerketa zientifikorako ahaleginak azkartuko ditu, eta egileei irakurle kopuru handiago batengana iristeko aukera emango die. Jabego publikoan edo lizentzia zabal baten bitartez argitaratzeren dira eta Interneten osoa eskuragarri dute eta paperez izaten bada, erreprodukzio kostuak izaten dugu. Ordenagailuaren bitartez prozesagarriak izaten direnak ezagutzeko, DOAJ (Directory of Open Access Journals) sarbide irekiko aldizkarien direktoriak soilik dira.

Sarbide Irekietan (OA) hiru motako bideak daude publikatzeko; Bide berdeak, bertan egileak instituzioaren biltegi digitalean plazaratzen du artikulua (ADDI, adibidez), azaldu daitezken mugetean bertsio ezberdinak, datak, epeak edo hizkuntzak izan daitezke. Bestetik, Urre Bideak daude, han egileak (erakundeak) ordaintzen dio aldizkariari, honek artikula doan eskain dezan. Azkenik Diamante bideak daude, hemen artikulua ebaluatu eta argitaratzen da aldizkari batean, baina kosturik gabe.

Zientzia irekia aldatu

Zientzia irekia: zientzia ikerketak, datuak eta informazioa edozein ezagutza-mailatan gizarteratzea helburu duen mugimendua da. Espainian 2011. urtean emandako legearen (“Espainiako Zientzia Teknologia eta Berrikuntzako Legea”) arabera diru publikarekin finantziatutako ikerketen emaitzak sarbide irekian argitaratu beharko dira, eta horren ondorioz biltegi digitalak sortu egin ziren, datu hauek gorde ahal izateko.

Ameriketako Estatu Batuetan eta Europar Batasunean antzeko legeak egin ziren, emaitza zientifiko horiek guztien eskuetara heldu ahal izateko. Eskubidea ez bakarrik irakurri eta deskargatzeko, baizik eta kopiatu, banatu, bilatu, estekatu eta abarretarako ere. 2021.urterako UNESCOren gomendioa espero da, zientzia irekien araberakoa.

Zientzia Irekiaren oinarrien artean hauek nabarmentzen dira, metodologia irekiak, parekoen berrikuspen irekia, software eta hardware irekiak, datu irekiak, sarbide irekia (OA) eta hezkuntza baliabide irekiak (MOOC-ak).

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Morales, Joan Morera. «La ciencia está enlatada como un bien de consumo» Tendencias 21. Ciencia, tecnología, sociedad y cultura (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  2. «Hasiera» addi.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  3. (Gaztelaniaz) «Gestión de títulos: expedición, acreditación, homologación, equivalencia, reconocimiento y convalidación» www.educacionyfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  4. «SJR : Scientific Journal Rankings» www.scimagojr.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  5. (Ingelesez) «Altmetric» Altmetric (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  6. «Hasi saioa Twiterren» twitter.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  7. «Facebook - Hasi saioa edo erregistra zaitez» Facebook (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  8. «Mendeley - Reference Management Software & Researcher Network» www.mendeley.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  9. (Gaztelaniaz) CiteULike : marcador social y gestor bibliográfico – TiraBUZón. (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  10. «Scopus preview - Scopus - Welcome to Scopus» www.scopus.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  11. (Ingelesez) rclark. «You are Crossref» Crossref (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).

Kanpo estekak aldatu