Osteologia

Hezurren azterketaz arduratzen den anatomiaren atala

Osteologia[1] hezur-sistemaren, oro har, bai eta sistema hori osatzen duten hezurren azterketa zientifikoa egiten duen zientzia da. Anatomia, antropologia eta paleontologiaren azpidiziplina bat da, hezurren, elementu eskeletikoen, hortzen, mikrohezurren morfologiaren, funtzioaren, gaixotasunaren, patologiaren, osifikazio-prozesuaren (molde kartilaginosoetatik) eta hezurren erresistentzia eta gogortasunaren (biofisika) azterketa zehatza egiten dituena.[2]

Osteologia Konparatuaren Aretoa, La Platako museoa.

Osteologoek sektore publikoan eta pribatuan lan egiten dute, museoen aholkulari gisa, ikerketa-laborategietarako zientzialari gisa, ikerketa medikoetarako zientzialari gisa edota testuinguru akademikoan erreprodukzio osteologikoak egiten dituzten enpresentzat.

Osteologia eta osteologoak ez dira osteopatiaren eta osteopaten praktika sasizientifikoarekin nahastu behar.

Erreferentziak aldatu

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. (Ingelesez) Blau, Soren. (2014). Encyclopedia of Global Archaeology. Springer, 5641 or.  doi:10.1007/978-1-4419-0465-2_127. ISBN 978-1-4419-0465-2..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.