Arcadiako Akademia (italieraz: Accademia dell'Arcadia) Erroman, 1690ean sortutako erakunde literarioa da. Haien helburua Barrokoaren aurkako erreakzioa eragitea, Klasizismoaren alde. Beraz, estetika berri bat aldarrikatzen zuen.

Arcadiako Akademia
Datuak
Motaliterary society (en) Itzuli
HerrialdeaItalia
Historia
Sorrera1690
webgune ofiziala
Facebook: accademiadellarcadia.it Twitter: arcadia1690 Instagram: accademiadellarcadia Youtube: UCuRrPVdVBGiw_CK-eQk72yA Edit the value on Wikidata
Bosco Parrasioren marrazkia.
Arcadiako Akademiaren armak.
Crescimbeniren irudia.

Historia

aldatu

Lehenengo proposamena jesuita batena izan zen, Giovanni Mario Crescimbeni. Crescimbeni literatura kritikoa zen eta goi mailako laguntza lortu zuen, bereziki Kristina Suediakoaren erregina eta Klemente IX.a aitasantuarena. Halaber, egile batzuek erakarri zituen, Giovanni Vincenzo Gravina esaterako.

Akademiaren helburua Barrokoak eta Manierismoak bultzatutako gehikerien aurrean, gustu ona ezartzea zen. Haien ustez horretarako naturara eta mundu klasikora itzuli behar zen. Horren adierazgarria da partaideek hartzen zituzten izengoitiak, gehienak mundu klasikotik hartutakoak: Crescimbeni, adibidez, Alfesibeo zen.

Akademiaren bilerak Orsini Dukearen lorategietan egiten ziren, Eskilinon (Erroman). 1696an Palatinoko Farnesiotarren lorategietara pasa ziren. Azkenean, Joanes V.a Portugalgoa erregeari esker, Arete Melleo izengoitiaz Akademiaren partaidea, 1723an, udetan, Janikulon egokitu ziren, «Bosco Parrasio» izeneko lekuan; neguetan, aldiz, «Teatro degli Arcadi»n, Salviati jauregian, biltzen ziren. 1718an lehenengoko emakume bat onartu zuten erakundean: María Remigia Fernández de Velasco espainiarra, Osunako Dukesa.

Akademian berehala bi jarrera kontrajarriak bereizi egin ziren:

  • Gravina-koak, Dante eta Homero haien ereduak ziren.
  • Crescimbeni-koak, modernoagoa; haien erreferentzia nagusia Petrarca zen.

Akademiak arrakasta izan zuen eta asko garatu zen. Ondorioz, eredu hori jarraituz, Italian besta batzuk sortu ziren; berri horiek «coloniae» izena hartzen zuten. Orokorrean, Akademiak eragin handia izan zuen Neoklasizismoa sortzeko. Crescimbeni 38 urtez erakundearen idazkaria izan zen. Lan hori eskertzeko Aitasantuek pribilegio asko eman zioten. Frantziak ere ekonomikoki elkarteari lagundu zion.[1]

Garu egun Akademiaren agiritegia Angelica Liburutegian bilduta daude, Erromako San Augustin elizatik gertu. Margolanak, bestetik, Palazzo Braschi-n gordetzen dira.

Egungo Akademia

aldatu

Formalki, Arcadia Akademiak aktibo jarraitzen du. 1925ean, ikerketa historiko eta literarioen institutu bihurtu zen, Italiako Literatura Akademiaren azpititulua bereganatuz. Gaur egun, 1972ko maiatzaren 1an onartutako estatutuaren arabera arautzen da. XIX. Mendearen amaieratik Arcadiak aldizkari propioa ere argitaratzen du, irregulartasunez, eta izenburuen hainbat aldaketekin: L'Arcadia: zientziaren, letren eta arteen hileroko aldizkaria ( 1889-1897); Egunkari arcadiarra: zientzia eta arteen letren hilabetekaria (1898-1916); Arcadia Akademiaren egintzak eta kideen idazkiak (1917-1926); Accademia degli Arcadiren aktak eta kideen idazkiak (1927-1941); Arcadiako egintzak eta oroitzapenak (1948-1988 / 1989).[2] Egungo kokapena Erroman dago Angelica Liburutegian, Piazza di Sant'Agostino-n.

Partaideak

aldatu
Musikagileak eta musikariak. Izengoitiak parentesien artean azaltzen dira.
Idazleak eta poetak, alfabetikoki
Aitasantuak

Erreferentziak

aldatu
  1. Palazzolo (1993). L’Arcadia romana nel periodo napoleonico (1809-1814)
  2. L'Arcadia: periodico mensile di scienze lettere ed arti (1889-1897); Giornale arcadico: rivista mensile di lettere scienze ed arti (1898-1916); L'Arcadia. Atti dell'Accademia e scritti dei soci (1917-1926); Atti dell'Accademia degli Arcadi e scritti dei soci (1927-1941); Atti e memorie dell'Arcadia (1948-1988/1989)

Kanpo estekak

aldatu