Matías Múgica
Matías Múgica[1] Franco De Medinaceli (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1961) itzultzailea eta editorea da. Filologia Klasikoko ikasketak amaitu ondoren, Itzulpen Masterra egin zuen. Gaur egun, itzulpen- eta edizio-lanak egiten ditu Nafarroako administrazioarentzat.
Matías Múgica | |
---|---|
![]() (2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1961 (63/64 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
Literatura-arloan ere lan esanguratsuak egindakoa da Múgica. Frantsesetik, ingelesetik, alemanetik eta italieratik zenbait literatura-lan itzuli ditu euskarara. Beste egile batzuen artean, aipagarriak dira ondorengo hauek: Louis-Ferdinand Céline, Joseph Roth, Goethe, Boccaccio, Maupassant.[2] François Villon idazlearen Testamentuak aipamen berezia merezi du: Erein eta Igela argitaletxeek Literatura Unibertsalaren bilduman argitaratu zuten 2016an, eta horri esker Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2017an, itzulpengintza arloan.
Itzulpenak
aldatu- Odisea; Homero (2025), Balea Zuria.
- Testamentua; François Villon (2016), Erein/Igela.
- Gauaren muturrerainoko bidaia; Louis-Ferdinand Céline (2016), Igela.
- Werther gaztearen arrangurak; Johann Wolfgang von Goethe (2013), Igela.
- Dekameron. Hamar ipuin; Giovanni Boccaccio (2011), Igela.
- Hiltzaile baten aitormena gau batean kontatua; Joseph Roth (2003), Igela.
- Edale santuaren kondaira; Joseph Roth (2001), Igela.
- Mari Gizen: eta beste zenbait ipuin [antologia]; Guy de Maupassant (1998), Igela.
- Ikustezinak!; R. L. Stine (1998), Ediciones B.
- Irribarrez hil; R. L.Stine (1998), Ediciones B.
- Luburu [sic] arteko munstroa; R. L. Stine (1998), Ediciones B.
- Munstro odola; R. L. Stine (1998), Ediciones B.
- Ez jaitsi sotora!; R. L. Stine (1997), Ediciones B.
- Hildakoen etxea; R. L. Stine (1997), Ediciones B.
- Sakoneko izua; R. L. Stine (1997), Ediciones B.
- Txorimaloa ibiltzen hasten da gauerdian; R. L. Stine (1997), Ediciones B.
- Gauaren muturrerainoko bidaia; Louis-Ferdinand Celine (1992), Igela.
Sariak
aldatu- 2017 Euskadi Saria, Testamentua itzulpenagatik. Jatorrizkoa François Villonek idatzi zuen, XV. mendean, frantsesez.[2][3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Múgica formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Muxika idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ a b Kulturklik Leire Bilbao, Ander Izagirre, Mikel Valverde eta Matías Múgica dira aurtengo Euskadi Literatura Sarietako gainerako irabazleak. .
- ↑ Matías Múgicak jaso du Itzulpenaren Euskadi Saria, ‘Testamentua’ itzulpenagatik (2017/10/13). .