Leipzigeko Unibertsitatea
Leipzigeko Unibertsitatea (alemanez: Universität Leipzig) Alemaniako bigarren unibertsitate zaharrena. Izen bereko hirian dago, Saxoniako Estatu Askean.
Leipzigeko Unibertsitatea | |
---|---|
![]() | |
Aus Tradition Grenzen überschreiten | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Universität Leipzig – Alma Mater Lipsiensis eta Karl-Marx-Universität Leipzig |
Mota | Unibertsitate publikoa, sarbide irekiko argitaletxea eta comprehensive university (en) ![]() |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Kidetza | Utrecht Network (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Honen parte | ELIXIR Germany (en) ![]() |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 5.300 (2018) |
Erabilitako hizkuntza | aleman |
Ikasle-kopurua | 31.088 (2020) |
Agintea | |
Errektorea | Beate Schücking (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1409 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
HistoriaAldatu
Frederiko I.a Saxoniakoak eta bere anaiak (Gilen II.a Meissengoak) sortu zuten 1409ko abenduaren 2an. Hasieran, lau fakultate bazituen ere, gaur egun 14 fakultate ditu, eta 26000 ikasle inguru.
Unibertsitateko lehenengo errektorea Johann von Münsterberg izan zen. 1953. eta 1991. urteen artean, unibertsitatea Karl Marx izenez ezagutu zen.
FakultateakAldatu
Jatorrizko lau fakultateak hauek dira: Filosofia eta Letrak, Medikuntza, Teologia eta Legeak. Gaur egun, 14 fakultate ditu:
- Teologia Fakultatea
- Zuzenbide Fakultatea
- Historia, Arte eta Ekialdeko Ikasketen Fakultatea
- Filologia Fakultatea
- Hezkuntza Fakultatea
- Gizarte Zientziak eta Filosofia Fakultatea
- Ekonomia eta Zuzendaritza Fakultatea
- Kirolaren Zientzien Fakultatea
- Medikuntza Fakultatea
- Matematika eta Informatika Fakultatea
- Biozientziak, Farmazia eta Psikologia Fakultatea
- Fisika eta Lurraren Zientzien Fakultatea
- Kimika eta Mineralogia Fakultatea
- Albaitaritza Fakultatea
Unibertsitatearekin erlazionatutako jendeaAldatu
Irakasle eta ikasle ospetsuakAldatu
- Johann Wolfgang Goethe, poeta, eleberrigilea eta dramagile.
- Gottfried Wilhelm Leibniz, filosofoa eta matematikaria.
- Friedrich Nietzsche, filosofoa, poeta eta filologoa.
- Karl Richard Lepsius, egiptologoa.
- Ernst Bloch, filosofoa.
- Karl Bücher, ekonomialaria.
- Peter Debye, fisikaria.
- Frédéric-Melchior Grimm, idazlea, kritikaria eta kazetaria.
- Gustav Fechner, psikologoa.
- Theodor Frings, filologoa.
- Paul Flechsig, neurologoa.
- Christian Fürchtegott Gellert, teologoa eta poeta.
- Johann Christoph Gottsched, filologoa.
- Werner Heisenberg, fisikaria.
- Gustav Hertz, fisikaria.
- Bartholomaeus Keckermann, filosofoa eta teologoa.
- Felix Klein, matematikaria.
- Werner Krauss, filologoa.
- Karl Lamprecht, historialaria.
- Theodor Litt, pedagogoa.
- Walter Markov, historialaria.
- Wilhelm Maurenbrecher, historialaria.
- August Ferdinand Möbius, astronomoa eta matematikaria.
- Petrus Mosellanus, humanista.
- Wilhelm Ostwald, kimikaria.
- Edgar Buckingham, fisikaria.
- Augustus Quirinus Rivinus, botanikaria.
- Wilhelm Roscher, ekonomialaria.
- Christian Thomasius, filosofoa.
- Shin'ichirō Tomonaga, fisikaria.
- Bartel Leendert van der Waerden, matematikaria.
- Rudolf von Gottschall, poeta eta dramagile.
- Ernst Heinrich Weber, medikua.
- Wilhelm Wundt, fisiologoa eta psikologoa.
- Angela Merkel, estatuburua.
Kanpo estekakAldatu
- (Alemanez) (Ingelesez) Leipzigeko Unibertsitatearen webgune ofiziala
- (Alemanez) (Ingelesez) Leipziger Universitätsverlag argitaletxea