Baden-Württemberg[1] Alemaniako hego-mendebaldean dagoen Estatu Federal (alemanez, Bundesland) bat da. Frantziarekin eta Suitzarekin mugan kokaturik dago, Alemaniako hego-mendebaldean eta Rhin ibaiaren ekialdean. Stuttgart du hiriburua eta hiririk populatuena, atzetik Mannheim, Karlsruhe, Friburgo eta Heidelberg daudelarik biztanle kopuruaren arabera. Alemaniako hirugarren Estatu Federal handiena da, bai tamainian (35.742 km²) bai biztanle-kopuruan (10,7 milioi biztanle, 2005eko erroldaren arabera).

Baden-Württemberg
Baden-Württembergeko, badenwürttembergar bandera
Bandera
Baden-Württembergeko, badenwürttembergar armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea Alemania
HiriburuaStuttgart
Land buruaWinfried Kretschmann‎ (Grüne)
ISO kodeaDE-BW
Bozak Bundesraten6 (69tik)
Geografia
Koordenatuak48°32′N 9°02′E / 48.54°N 9.04°E / 48.54; 9.04
Azalera35752 km²
Demografia
Biztanleria11.069.533 biztanle
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
https://www.baden-wuerttemberg.de/

Geografia aldatu

Mugakideak aldatu

Ingurune naturala aldatu

Eskualde honetan Oihan Beltza kokaturik dago, bertan Danubio ibaia sortzen delarik. Rhinek bestela inguratzen du hego eta mendebaldetik.

Konstantzako aintzira elkarbanatzen du Suitzarekin.

Historia aldatu

Bi lurralde historikok osatzen dute gaur egungo estatua; alde batetik Baden dugu, Prusiako Hohenzollern probintzia barne, eta bestetik Suabiaren parte den Württenberg.

Würtemberg lehenengo mendean erromatarrek okupatu zuten eta beren kokapena babesteko limes bat ezarri zuten bertan. III mendean alamaniarrek Rhinaz bestaldera bidali zituzten, baina azkenean Frankoak jabetu ziren eremu guztiaz 496ko bataila handian Clovis I.a garaitzean.

Lurraldea Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean egon zen hurrengo mendeetan.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren frantziarrek okupatu zituzten Baden eta Württemberg-Hohenzollern probintziak, eta estatubatuarrek Württemberg-Baden probintzia. Hiru lurraldeek bat egin zuten 1951 eta 1952 artean gaur egun ezagutzen dugun estatua eratuz.

Banaketa administratiboa aldatu

Baden-Württemberg-en 35 barruti (Landkreise) eta 9 hiri independente daude (Stadtkreise), guztiak lau eskualdetan (Regierungsbezirke) banatuta:

 
Map

  1. Alb-Donau
  2. Biberach
  3. Bodensee
  4. Böblingen
  5. Breisgau-Hochschwarzwald
  6. Calw
  7. Emmendingen
  8. Enz
  9. Esslingen
  10. Freudenstadt
  11. Göppingen
  12. Heidenheim
  13. Heilbronn
  14. Hohenlohe
  15. Karlsruhe
  16. Konstantza
  17. Lörrach
  18. Ludwigsburg
  1. Main-Tauber
  2. Neckar-Odenwald
  3. Ortenau
  4. Ostalb
  5. Rastatt
  6. Ravensburg
  7. Rems-Murr
  8. Reutlingen
  9. Rhein-Neckar
  10. Rottweil
  11. Schwäbisch Hall
  12. Schwarzwald-Baar
  13. Sigmaringen
  14. Tübingen
  15. Tuttlingen
  16. Waldshut
  17. Zollernalb

Bederatzi hiri independente ere badaude, inongo barrutira atxikiak:

A. Baden-Baden
B. Friburgo
C. Heidelberg
D. Heilbronn
E. Karlsruhe
F. Mannheim
G. Pforzheim
H. Stuttgart
I. Ulm

Politika aldatu

2016ko martxoaren 13an izan ziren Baden-Württembergeko parlamenturako azken hauteskundeak. Alemaniako 90 Aliantza/Berdeak (alemanez, Bündnis 90 / Die Grünen) alderdi ekologistak irabazi zituen hauteskundeak, Winfried Kretschmann alderdiaren hautagai nagusi izanik, 47 legebiltzarkide lortuz Baden-Württembergeko Parlamentu Federalean (alemanez, Landtag von Baden-Württemberg).

 
Jörg Meuthen, AfD alderdi ultraeskuindarren hautagaia Baden-Württembergen
 
Winfried Kretschmann, Baden-Württembergeko Gobernu Federaleko burua

2016ko hauteskundeetan lehendabiziz AfD alderdi ultraeskuindarrak Parlamentuan sartzea lortu zuen, bozen % 15,1 lortuta. CDU eta SPD alderdien jaitsiera nabaria izan zen, hauek Alemaniako bi alderdi nagusiak izan ohi dira eta. Hauteskundeen ondoren, koalizio gobernu bat osatu zen, Berdeen eta CDU alderdien artean. Egun, Winfried Kretschmann da Baden-Württembergeko Gobernuko Presidentea. Honakoak izan ziren hauteskundeen emaitzak. Landtagean ordezkaritzaren bat lortzeko, ezinbestekoa da alderdiek gutxienez bozen % 5 lortzea.

Alderdia Bozen ehunekoak Diputatuak Irabaziak Irabaziak
90 Aliantza / Berdeak(Bündnis 90 / Die Grünen) % 30,3 47 %6,1 + 11
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) % 27,0 42 %12,0 18
Alemaniarentzako Alternatiba (AfD) % 15,1 23 %15,1 + 23
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) % 12,7 19 %10,4 - 16
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) % 8,3 12 %3,0 + 5
Ezkerra (Die Linke) % 2,9 0 %0,1
ALFA % 1,0 0 %1,0
Gainontzeko alderdiak % 2,7 0 %2,9

Gobernu Federaleko buruak aldatu

 
Baden-Württembergeko Landtagaren eraikina, Stuttgart hiriburuan.

Hauek izan dira Baden-Württembergeko Gobernu Federaleko buruak 1952. urtetik aurrera:

Izena Alderdia Noiztik Noiz arte
Reinhold Mayer FDP / DVP 1952 1953
Gebhard Müller CDU 1953 1958
Kurt Kiesinger CDU 1958 1966
Hans Filbinger CDU 1966 1978
Lothar Späth CDU 1978 1991
Erwin Teufel CDU 1991 2005
Günther Oettinger CDU 2005 2010
Stephan Mappus CDU 2010 2011
Winfried Kretschmann 90 Aliantza / Berdeak 2011 Egun karguan

Ekonomia aldatu

Europako eskualde indartsuenetako bat da Baden-Württemberg, baina bereziki Stuttgart ingurua. Alemaniako langabezia tasaren erdia baino ez du, %3'9 hain zuzen ere. Enpresa garrantzitsu ugariren egoitzak bertan daude, guztien artean nabarmenenak autogintzari loturikoak dira, hala nola: Mercedes-Benz, Daimler-Chrysler eta Porsche. Hauetaz gain aipatzekoak dira Bosch, IBM, SAP eta Hugo Boss besteak beste.

Estatuko gobernuak energia berriztagarriak bultzatzeko konpromisoa hartu du eta 2020 urterako energia guztiaren %20 izatera iritsi nahi du.

Pertsona ezagunak aldatu

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu