Ireki menu nagusia

Johann Wolfgang von Goethe

Goethe» orritik birbideratua)

Johann Wolfgang (von) Goethe (Frankfurt, Alemania, 1749ko abuztuaren 28a - Weimar, Alemania, 1832ko martxoaren 22a) idazle alemaniarra izan zen, Erromantizismo eta Sturm und Drang garaikoa[1]. Azkenetako polimata edo gizaki unibertsaltzat hartzen da, idazle izateaz gain nobelagile, dramaturgo, poeta, zientzialari, geologo, botanikari, anatomista, fisikari, zientzia historialari, pintore, arkitekto, diseinatzaile, ekonomista, antzerki zuzendari, filosofo humanista, eta hamar urtez, Estatuko funtzionario izan baitzen.[2]

Johann Wolfgang von Goethe
Goethe (Stieler 1828).jpg
Geheimrat Itzuli

Bizitza
Izen osoa Johann Wolfgang von Goethe
Jaiotza Frankfurt am Main1749ko abuztuaren 28a
Herrialdea Saxe-Weimar-Eisenach  (1775eko azaroa -
Talde etnikoa alemaniarra
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Weimar1832ko martxoaren 22a (82 urte)
Hobiratze lekua Weimarer Fürstengruft Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Johann Caspar Goethe
Ama Katharina Elisabeth Goethe
Ezkontidea(k) Christiane Vulpius Itzuli
Bikotea(k) Lili Schönemann Itzuli
Ulrike von Levetzow Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Goethe Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Leipzigeko Unibertsitatea
(1765 - 1768) : jurisprudentzia
Estrasburgoko Unibertsitatea
(1770eko apirila - 1771) : jurisprudentzia
Hezkuntza-maila lizentzia
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Adam Friedrich Oeser
Justus Christian Loder
Johann Schweighäuser Itzuli
Jarduerak
Jarduerak legelari-poeta, theatre manager Itzuli, botanikaria, politikaria, margolaria, filosofoa, teologoa, legelaria, arte-kritikaria, musika-kritikaria, liburuzaina, poeta, bidaia idazlea, fisikaria, literatoa, eleberrigilea, antzerkigilea, autobiografialaria, diplomazialaria, estatu-politikaria, polimata, aforista, eguneroko-idazlea, mineralogoa, zoologoa, art theorist Itzuli, abokatua, musikagilea eta libretista
Lan nabarmenak Faust Itzuli
Werther
Wilhelm Meister's Apprenticeship Itzuli
Elective Affinities Itzuli
Prometheus Itzuli
Theory of Colours Itzuli
Italian Journey Itzuli
West-Eastern Divan Itzuli
Egmont Itzuli
The Sorcerer's Apprentice Itzuli
Der Erlkönig Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Academy of Useful Science Itzuli
Zientzien Bavariar Akademia
Göttingengo Zientzien Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Alemaniar Arkeologia Institutua
masoneria
Illuminati
Zentral-Dombauverein zu Köln von 1842 Itzuli
Kultura patriotikorako silesiar elkartea
Warsaw Society of Friends of Learning Itzuli
Zientzien Errusiar Akademia
Kultura patriotikorako silesiar elkartea
Mugimendua Sturm und Dranga
Weimarreko klasizismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa
IMDb nm0324473
Signature of Johann Wolfgang von Goethe.svg

BizitzaAldatu

Hasierako urteakAldatu

Goethek bere bizitzako gorabeherak Poesia eta egia (1882) izeneko liburuan kontatu zituen. Frankfurt am Main hirian jaio zen. Aita, Johann Caspar Goethe, abokatu eta kontseilari inperiala zen eta ama, Katharina Elisabeth Textor, Franfurteko burgu-maisu ohi baten alaba.

Talentu aparteko adimendun gizona, eta jakin-nahi izugarriz betea, denetarikoa egin zuen. Lehenik hizkuntzak ikasi zituen, artea izan arren bere zaletasuna. Garai horretan bere lehen poemak idatzi zituen, eta geologia, kimika eta medikuntza alorrean interesatu ere.

IkasketakAldatu

Leipzig-en zuzenbidea ikasi zuen (1765), baina gaixotasun larri batek ikasketak uztera behartu zion 1768an Frankfurtera itzuliz[3]. Katharina von Klettenberg, bere amaren lagunak zaindu zuen, mistizismo pietistan barneratu ere. Ikasketetara itzuli zen 1770ean Estrasburgon, hurrengo urtean amaituz. Han igarotako urte biak erabat garrantzitsuak izan ziren Goetherentzako: emakumezko pertsonaia gehienak iradoki zizkion Friederike Brion ezagutu zuen; baita Erromantizismoan eragin handia izan zuen Johann Gottfried von Herder filosofoa ere. Herderrek alemaniar poesia popularrean barneratu zuen, Shakespeareren unibertso erakutsi eta Neoklasizismo frantsesetik baztertu.

Behin Frankfurtera itzuliaz, Götz von Berlichingen (1773) tragedia idatzi zuen eta Herderrekin batera Sturm und Drang mugimenduko manifestua idatzi: Alemaniako estilo eta arteaz (1773). Lan honetan James Macpherson (Ossian) eta Shakesperaren lanak errebindikatu zituen.

HeldutasunaAldatu

Bere bizitza literarioan, Goethe amorru bizizko Sturm und Drang-en Erromantizismoan hasi zen, baita mugimenduko obra garrantzitsuena idatzi ere: Werther (1774). Erromara egin zuen bidaia hurrengo, eta han erromantizismoaren estetika baztertzen hasi, estilo klasiko grekolatindarraz bat etortzeko[3].

Werther nobelaren etorria 1772 inguruan izan zuen, Kestner izeneko funtzionario baten emaztea zen Charlotte Buff izeneko emakumeaz maitemindu zenean[3]. Desamodioak eta ezagun baten suizidioak garai hartan eragin izugarria izan zuen nobela idaztera bultzatu zuten[2].

1772 eta 175 artean Clavijo (1774) eta Stella (1775) dramak idatzi zituen. 1775ean Carlos Augusto Printzipearen zerbitzuan sartu eta Weimarrera bizitzera joan zen. Printzipeak emandako lanak direla eta literatura ia hamar urtez baztertu zuen. Goethe legazioko kontseilari sekretu izatetik, kontseilari sekretu izatera pasa eta azkenekoz, ministro goren bezalako bat bilakatu.

Garai honetan hasi zen bere zientzia ikerkuntzekin. Optikaz interesatua, koloreen Isaac Newton-en teoria ezberdin bat landu zuen, eta baita geologia, kimika eta osteologia arloetan sakondu ere.

Weimarren izan zuen karguak aristokraziarekin eta hainbat pertsonai garrantzitsurekin erlazionatzea ahalbidetu zion: Napoleon Bonaparte, Beethoven, Friedrich von Schiller edota Arthur Schopenhauer esaterako.

Izatez, Goetheri esker, Weimar Alemaniako kultura gunea bilakatu zen, han bere obra famatuenak idazten hasi zen, Ifigenia en Tauris (1787), Egmont eta Fausto. Goethe 1832ko martxoaren 22an Weimarren zendu zen. Faustoren azken bertsioa hil ondoren agertu zen 1832an.

LanakAldatu

Haren lanen artean, hauek nabarmenduko ditugu:

  • "Götz von Berlichingen" (1773)
  • "Die Leiden des jungen Werther" (1774)
  • "Prometheus" (1774)
  • "Wilhelm Meister Lehrjahre" (Wilhelm Meister-en ikasketa urteak) (1795)
  • "Faust" (1807) (Bigarren zatia 1831an amaituta)
  • "Die Wahlverwandtschaften" (1809)

EuskaratuakAldatu

Hiria argitaletxeak kaleratutakoak:

Igela argitaletxeak kaleratutakoak:

Ibaizabal argitaletxeak kaleratutakoak:

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Goethe, Johann Wolfgang von - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net . Noiz kontsultatua: 2019-06-05.
  2. a b «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-05.
  3. a b c «Goethe, Johann Wolfgang von» www.euskara.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-05.

BibliografiaAldatu

Kanpo loturakAldatu