Wetzlar Alemaniako Hessen estatuan dagoen hiria da. Lahn-Dill barrutiko hiriburua da, eta Lahn ibaiaren ertzean dago kokaturik.

Wetzlar
district capital Itzuli
Wetzlarskyline.jpg
Wappen Wetzlar.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Hessen
Gobernu-eskualdeGießen
Rural district of HesseLahn-Dill-Kreis
Alkatea Manfred Wagner Itzuli
Posta kodea 35576, 35586 eta 35521
Udalerri kodea 06532023
Geografia
Koordenatuak 50° 34′ 00″ N, 8° 30′ 00″ E / 50.566666666667°N,8.5°E / 50.566666666667; 8.5Koordenatuak: 50° 34′ 00″ N, 8° 30′ 00″ E / 50.566666666667°N,8.5°E / 50.566666666667; 8.5
Lahn-Dill-Kreis Wetzlar.png
Azalera 75.67 km²
Altuera 156 m
Mugakideak Hohenahr, Lahnau, Hüttenberg, Schöffengrund, Solms eta Aßlar
Demografia
Biztanleria 52.954 bizt. (2019ko irailaren 30a)
Dentsitatea 699,8 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 06441
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Siena, Colchester, Avignon, Neukölln, Písek, Ilmenau, Schladming Itzuli eta Windhoek
Matrikula WZ
www.wetzlar.de/

Geografia eta klimaAldatu

Lahn eta Dill ibarren artean kokaturik dago, iparraldean Taunus mendilerroa eta mendebaldean Westerwald mendilerroa dituelarik.

Klima epela du, udako batazbestekoa 17 eta 18 °C artean dago, baina neguan 1 eta 2 °C-ra jeisten da. Prezipitazioak 600 eta 700 mm artean dabiltza, Alemaniako batazbestekoa baino pixka bat beherago.

HistoriaAldatu

Hiriaren fundazio datarik ez dago Hala ere jakina da K.a. 5000 urtetik aurrera populatua izan dela. Erromatarrak ere izan ziren bertan eta 1993tik aurrera Waldgirmes Forum erromatar herrixkan indusketak egiten ari dira.

X mendean Marienstift monasterioa fundatu zen eta XII mende aldera hiri inperial aske (Reichsfreiheit) bihurtu zen. Ordukoa da Kalsmunt gaztelua ere, gaur egun hondarrak baino gelditzen ez diren arren.

1689an Frantziar tropek Speyer hiria suntsitu zutenean Germaniako Erromatar Inperio Santuko Gorte Gorena (Reichskammergericht ) Wetzlarrera etorri zen eta honek Inperioko hiri garrantzitsuenak ziren Viena eta Ratisbonaren parean jarri zuen Wetzlar. 1806an Napoleondar Gerren ondoren Inperioa disolbatzean Wetzlar berak ere behea jo zuen eta hiri aske izatearen eskubidea ere galdu zuen. 1815ean Prusiak eskuratu zuen.

XIX mendean industrializazioa iritsi zen, zehatzago esanda 1862 eta 1863 artean trenak Koblentza eta Koloniarekin elkartu zuenean. 1869rako ehun burdin meategi irekita zeuden jadanik. XX mendean meategiak itxiz joan ziren, azkena 1926an. Bigarren Mundu Gerran kalte larriak pairatu zituen aireko bonbardatzeen ondorioz, baina 1950ean zaharberritu egin zen.

 
Kornmarkt plaza, Wetzlarreko alde zaharrean

Ondasun nabarmenakAldatu

Arkiekturaren ikuspuntutik nabarmenak dira Eisenmarkt azokaren eraikina eta ertaroko hiribilduaren pasagune maldatsuak eta kale estuak. Wetzlarreko Santa Mariaren katedrala XII. mendean hasi zen eraikitzen estilo erromanikoa jarraituz. Erdi Aroaren amaieran eraikuntza estilo gotikoan jarraitu zen. Eliza ez da inoiz amaitu, kanpandorreetako bat eginik gabe baitago.

Hiri senidetuakAldatu

Wetzlar ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo estekakAldatu