Jantzi

janzteko erabiltzen den edozein arropa edo osagarri

Jantziak edo arropak soinaren gainean jartzeko erabiltzen diren zuntzezko estalkiak dira. Klimatik babesteko erabiltzen dira eta kasu askotan biluztasunak eragiten duen lotsa saihesteko. Zentzurik zabalenean, eskularruak, oinetakoak eta kapeluak ere barne hartzen ditu. Zorroak eta aterkiak bezalako elementuak osagarritzat hartzen dira, ez jantzitzat.

Jantziak mendeetan zehar.

Jantziak egiteko materialak aldatu

Material askorekin egin daitezke arropak. Jatorri naturaleko materialak eta material sintetikoak bereizten dira. Naturalen artean, animalia-jatorrikoak daude: zeta, artilea edo larrua. Eta landare-jatorrikoa, hala nola kotoia eta lihoa. Eta material sintetikoen artean ditugu, besteak beste, likra eta poliesterra.

Jantzien erabilerak aldatu

Arropak klima hotz edo berotik babesteko balio du, eta funtzio estetikoa betetzen du.

  • Hotza: Arropak airea larruazalaren inguruan ibiltzea errazten du eta, beraz, aire hotzak azala ukitzea eta hura lehortzea saihesten du. Bestalde, ehunen zuntzek airea hartu eta geldiarazi egiten dute; hartutako aire horrek eroankortasun termiko txarra du.
  • Eguzki bizia: Ehun argiek erradiazio ultramorea eta azaleko erredurak saihesten dituzte, eta, beraz, berotik babesten dute.
  • Prezipitazioa (euria, elurra, etab.): Ehun batzuek, iragazgaitzek, urak azala ukitzea galarazten dute. Euri-urak eta antzekoek (eta, jakina, elurrak), giza gorputzak baino tenperatura baxuagoa duenez, beroa kentzen diote harekin kontaktuan jartzean, eta horrek hozte handia eragiten dio pertsonari, eta, muturreko kasuetan edo kasu luzeetan bizitza arriskuan jar dezake (hipotermia).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.