Elurretako betaurreko

Elurretako betaurrekoak mendian begiak gehiegizko argiztapenaren kalteetatik babesteko erabiltzen den objektua da.[1] Eski-betaurrekoak tamaina handiko betaurrekoak dira, kristal bakarrekoak (normalean ez dute kristalik erabiltzen, plastikoa baizik, eroriz gero kalterik ez izateko), eta eskiatzaileari edo snowboarderrari ikusmen hobea ematen diote lainoa edo elur-ekaitza dagoenean, eguzki-izpi ultramoreen aurka babesteaz gain. Betaurreko horiek beira bikoitza edo hirukoitza izan ohi dute, kirolariaren lurrunarekin lausotu ez daitezen. Kolore desberdinetakoak izan daitezke, baina kristal argienak -laranjak edo horiak- dira laino-baldintzetan ikuspen onena ematen dutenak, nahiz eta, lente ilunagoek ez bezala, izpi ultramoreen aurrean ere babes gutxiago eskaintzen duten.

Elurretako betaurreko
eguzkitako betaurrekoa eta goggles (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Mendizaletasuna Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.