Denisovarrak edo Denisovako gizakiak gizaki arkaikoen espezie edo azpiespezie desagertu bat dira, behe eta erdi Paleolitoan Asian zehar hedatu zirenak. Denisovarren hondakin fisiko gutxi ezagutzen dira eta, ondorioz, horiei buruz dakigun gehiena DNA probetatik dator[1][2]. Material fosil osoagoa eduki arte, ez da espeziearen izen ofizialik ezarri.

Denisovako gizaki baten hortza.
Denisovako gizakiaren eskuko falangearen kopia. Jatorrizkoa guztiz suntsitu zen ADN ikerketa egin ahal izateko.

Denisovarren baten lehen identifikazioa 2010ean egin zen, Altai mendietako Siberiako Denisova haitzuloan 2008an induskatutako eme gazte baten hatz-hezur batetik ateratako DNA mitokondrialetik (DNAmt) abiatuta[3]. DNA nuklearrak neandertalekiko kidetasun estuak adierazten ditu. Kobazuloan neandertalak ere bizi izan ziren aldian-aldian, baina ez dago argi neandertalak eta denisovarrak inoiz bizi izan ziren bertan. Ondoren, Denisova haitzuloko beste espezimen batzuk identifikatu ziren, baita Baishiya koba karstikoko (Tibeteko ordokian[4]) eta Cobra haitzuloko (Laoseko Annamite mendietan) ale bakar bat ere. DNA probek iradokitzen dutenez, larruazala, begiak eta ilea ilunak zituzten, eta neandertalen antzeko gorpuzkera eta aurpegi-ezaugarriak. Hala ere, Pleistozeno ertain eta berantiarreko gizaki arkaikoak eta australopitezinoak gogorarazten dituzten molar handiagoak zituzten.

Dirudienez, denisovarrek gizaki modernoekin gurutzatu ziren, eta portzentajerik handienak (%5 inguru) melanesiar, aborigen australiar eta negrito filipinarrak izan ziren. Banaketa horrek iradokitzen du populazio denisovarrak egon zirela Eurasia osoan, Filipinetan eta Ginea Berrian eta/edo Australian, baina hori ezin da baieztatu. Gizaki modernoen introgresioa duela 30.000 urte bakarrik gerta zitekeen Ginea Berrian, eta horrek, egia bada, populazio horrek duela 14.500 urte arte iraun zuela adieraz lezake. Neandertal populazioarekin mestizajearen zantzuak ere badaude, Denisova kobazuloko genoma denisovarren % 17 inguru bertatik baitator[5][6][7]. Lehen belaunaldiko "Denny" izeneko hibrido bat aurkitu zen, aita denisovarra eta ama neandertala zuena[8][9]. Gainera, genoma denisovarraren % 4 duela milioi bat urte baino gehiago gizaki modernoengandik aldendu zen giza espezie arkaiko ezezagun batetik dator[10].


Aurkikuntzak aldatu

 
Giza leinuen berreraikuntza

2010eko martxoan Siberiako Altai mendietan dagoen Denisova leizean orain 41.000 urte bizi izan zen emakume gazte baten behatz txikiko hezur bat eta hortz bat aurkitu zutela iragarri zuten. Kobazulo horretan Homo neandertalensis eta Homo sapiensen arrastoak ere aurkitu dira[11][12][13]. Ondoren beste bi hortz aurkitu dira, populazio berdinarenak. 2015eko azaroan fosil horretako baten ADNa sekuentziatu eta ikertu dela aipatu zen[14][15].

Eskuko hezurraren ADN mitokondrialaren (mtDNA) analisiek erakutsi zuten ez zirela gaur egungo gizakien edo Neandertalen barnean sailkatzen[16]. Nukleoko genomaren ikerketaren arabera Neandertalekin arbaso komun bat izango zuten, eta Siberiatik Asiako Hegoekialderaino hedatuko ziren. Denbora horretan gaur egungo gizaki batzuen arbasoekin harreman sexualak eduki eta ondorengotza izan zuten. Gaur egungo melanesiar eta Australiako aborigenen ADNaren %3tik %5era bitarte Denisovako gizakiena izango litzateke[17][18][19][20].

Leize berdineko Neandertalen genoma ere ikertu da eta bertakoen ADNaren %17 azpiespezieen arteko harremanaren ondorioa zela aurkitu da. Gainera, ezagutzen ez den beste gizaki mota batekin ere harremanak izan zituztela ikusi da[21]. 2011n aurkitutako oinetako hezur bat ere ikertzen ari da[22]. Beste bi hortzen ikerketak bariabilitate genetiko handia erakutsi du gizaki talde honen barruan, mtDNAri dagokionez[21].

2013an Espainian aurkitutako 400.000 urteko hominino baten izterrezurreko ADN mitokondriala eskuratu zen, Neandertal eta Homo heidelbergensisen barruan sailkatzeko arazoak ematen zituena, eta ikusi zen Denisovako gizakiaren mtDNAtik gertuago zegoela Neandertalen mtDNAtik baino[23].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Krause, Johannes; Fu, Qiaomei; Good, Jeffrey M.; Viola, Bence; Shunkov, Michael V.; Derevianko, Anatoli P.; Pääbo, Svante. (2010-04). «The complete mitochondrial DNA genome of an unknown hominin from southern Siberia» Nature 464 (7290): 894–897.  doi:10.1038/nature08976. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  2. Eider, Carton Virto. (2012-08-31). «Denisovako gizakiaren kalitate handiko sekuentzia genetikoa osatu dute» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  3. (Ingelesez) Ovodov, Nikolai D.; Crockford, Susan J.; Kuzmin, Yaroslav V.; Higham, Thomas F. G.; Hodgins, Gregory W. L.; Plicht, Johannes van der. (2011 uzt. 28). «A 33,000-Year-Old Incipient Dog from the Altai Mountains of Siberia: Evidence of the Earliest Domestication Disrupted by the Last Glacial Maximum» PLOS ONE 6 (7): e22821.  doi:10.1371/journal.pone.0022821. ISSN 1932-6203. PMID 21829526. PMC PMC3145761. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  4. Ana, Galarraga Aiestara. (2019-05-02). «Denisovatik kanpoko lehen denisovartzat jo dute Tibeteko lautadan aurkitutako fosil bat» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  5. (Ingelesez) Prüfer, Kay; Racimo, Fernando; Patterson, Nick; Jay, Flora; Sankararaman, Sriram; Sawyer, Susanna; Heinze, Anja; Renaud, Gabriel et al.. (2014-01). «The complete genome sequence of a Neanderthal from the Altai Mountains» Nature 505 (7481): 43–49.  doi:10.1038/nature12886. ISSN 1476-4687. PMID 24352235. PMC PMC4031459. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  6. (Ingelesez) Kuhlwilm, Martin; Gronau, Ilan; Hubisz, Melissa J.; de Filippo, Cesare; Prado-Martinez, Javier; Kircher, Martin; Fu, Qiaomei; Burbano, Hernán A. et al.. (2016-02). «Ancient gene flow from early modern humans into Eastern Neanderthals» Nature 530 (7591): 429–433.  doi:10.1038/nature16544. ISSN 1476-4687. PMID 26886800. PMC PMC4933530. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  7. (Ingelesez) Posth, Cosimo; Wißing, Christoph; Kitagawa, Keiko; Pagani, Luca; van Holstein, Laura; Racimo, Fernando; Wehrberger, Kurt; Conard, Nicholas J. et al.. (2017-07-04). «Deeply divergent archaic mitochondrial genome provides lower time boundary for African gene flow into Neanderthals» Nature Communications 8 (1): 16046.  doi:10.1038/ncomms16046. ISSN 2041-1723. PMID 28675384. PMC PMC5500885. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  8. (Ingelesez) Warren, Matthew. (2018-08-22). «Mum’s a Neanderthal, Dad’s a Denisovan: First discovery of an ancient-human hybrid» Nature 560 (7719): 417–418.  doi:10.1038/d41586-018-06004-0. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  9. (Ingelesez) «This ancient bone belonged to a child of two extinct human species» www.science.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  10. (Ingelesez) Malyarchuk, B. A.. (2011-10-08). «Adaptive evolution of the Homo mitochondrial genome» Molecular Biology 45 (5): 780.  doi:10.1134/S0026893311050104. ISSN 1608-3245. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  11. (Ingelesez) «Scientists Map An Extinct Denisovan Girl's Genome» Public Radio International (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).
  12. (Ingelesez) DNA from bone shows new human forerunner, and raises array of questions. ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).
  13. (Ingelesez) Krause, Johannes; Fu, Qiaomei; Good, Jeffrey M.; Viola, Bence; Shunkov, Michael V.; Derevianko, Anatoli P.; Pääbo, Svante. (2010-04-08). «The complete mitochondrial DNA genome of an unknown hominin from southern Siberia» Nature 464 (7290): 894–897.  doi:10.1038/nature08976. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).
  14. (Ingelesez) Zimmer, Carl. (2015-11-16). «In a Tooth, DNA From Some Very Old Cousins, the Denisovans» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).
  15. (Ingelesez) Sawyer, Susanna; Renaud, Gabriel; Viola, Bence; Hublin, Jean-Jacques; Gansauge, Marie-Theres; Shunkov, Michael V.; Derevianko, Anatoly P.; Prüfer, Kay et al.. (2015-12-22). «Nuclear and mitochondrial DNA sequences from two Denisovan individuals» Proceedings of the National Academy of Sciences 112 (51): 15696–15700.  doi:10.1073/pnas.1519905112. ISSN 0027-8424. PMID 26630009. (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).
  16. New hominin found via mtDNA. (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).
  17. (Ingelesez) Zimmer, Carl. (2010-12-22). «Denisovans Were Neanderthals’ Cousins, DNA Analysis Reveals» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).
  18. (Ingelesez) Callaway, Ewen. (2011-09-22). «First Aboriginal genome sequenced» Nature News  doi:10.1038/news.2011.551. (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).
  19. CNN, By Elizabeth Landau,. «Oldest human DNA found in Spain - CNN» CNN (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).
  20. (Ingelesez) Harmon, Katherine. «New DNA Analysis Shows Ancient Humans Interbred with Denisovans» Scientific American (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).
  21. a b (Ingelesez) Pennisi, Elizabeth. (2013-05-17). «More Genomes From Denisova Cave Show Mixing of Early Human Groups» Science 340 (6134): 799–799.  doi:10.1126/science.340.6134.799. ISSN 0036-8075. PMID 23687020. (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).
  22. (Ingelesez) «Stone Age toe could redraw human family tree» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).
  23. (Ingelesez) Callaway, Ewen. (2013-12-05). «Hominin DNA baffles experts» Nature 504 (7478): 16–17.  doi:10.1038/504016a. (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu