Soinekoa pieza bateko jantzia da, hankak ez osorik eta gorputz-enborra estaltzen duena. Gorputz-enborra estaltzen duen gona dela esan liteke.

Monica Bellucci aktorea soineko batekin.

Mendebaldeko kulturan emakumezkoentzako jantzitzat hartzen da.

ErabileraAldatu

Europan eta Amerikan, soinekoak emakumeek janzten dituzte blusa, gona edota praken ordezko bezala.

Soinekoen alde txarren artean, gehiegizko luzera edota zenbait ariketa fisiko egiteko ezegokitasuna daude. Adibidez eskailerak igotzeko, ahalkegarri gertatu daiteke azpiko arropa agerian utzi dezakeelako.

Barruko arropaAldatu

Soinekoak barruko arroparekin janzten dira, gutxienez kuleroekin. Lehen aipatu bezala, deskuidu batean kuleroak agerian uzteko arriskua dagoenez, hainbat emakumeek kuleroen gainetik azpiko gonak janzten dituzte.

Soinekoekin bularretakoak erabili daitezke, baita top edota azpiko soineko bat. Batzuetan, soinekoak pantiekin janzten dira.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu